Iñigo Kortazar eta Xabier Aranburuk dorsal bana irabazi dabe II. Gorbeia Suzieneko martxan parte hartzeko
2013-10-15 14:14Euskal Herriko Txapelketarako puntuagarria dan II. Gorbeia Suzien mendi lasterketea eta martxea urriaren 19an izango dira Zeanurin. Lasterketarako egozan 475 dorsalak amaitu dira baina martxan parte hartu gura izan ezkero, oraindino badago aukerea. Bihar, hilak 16, eguaztena, azken eguna izango da on line izena emoteko baina martxa egunean bertan be egin ahal izango da, lekua badago behintzat.
2014ko Ibilaldiko kantea sortzeko lehiaketea abian da
2013-10-15 13:00 Euskerea berbagaiGernikako Seber Altube Ikastoleak antolatuko dau 2014ko Ibilaldia jaia, eta daborduko beharrean dabilz. Hasteko, Ibilaldiaren abestia sortzeko lehiaketea martxan ipini barri dabe. Kantea aurkezteko azkenengo eguna zemendiaren 23a da.
Kirolak eta euskereak bat egingo dabe Bilbon ikasturte honetan
2013-10-15 12:13 Euskerea berbagaiKirolaren arloa oinarritzat hartuta, Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailak, Bizkaiko Gurasoen Elkarteak (BIGE) eta Itzarri Consulting enpreseak ekimen barri bi ipiniko ditue laster martxan euskerearen normalizazinoaren bidean aurrera egiteko asmoz.
Bizkaiko Txakolin gitxiago baina hobea eukiko dogu aurten
2013-10-14 15:20 Jan edanakBizkaiko Txakolin barriaren uztea orain egun batzuk hasi zan, mahats goiztiarrakaz, eta orain bete-betean dago. Bizkaiko Txakolina Jatorri Deiturako Kontseilu Arautzailearen iragarpenaren arabera, txakolin gitxiago baina kalidade handikoa egongo da.
Euskerea geldi-geldika aurrera egiten doa Ezkerraldean, Meatzaldean eta Enkarterrin
2013-10-14 14:23 Euskerea berbagaiHerritarren eta instituzinoen borondateari eta ahaleginari esker, euskerea orduan galdutako eremua berreskuratzen dago. Bizibarritze hori hizkuntzearen beraren biziraupena bermatzen ari da; hain zuzen be, horixe da mintegi honen antolatzaileek espero dabena, hau da, etorkizunerako jokerea horixe izatea.
Soinu tibetarrak Bizkaiko Campusean
2013-10-14 12:09Soinu horreek aktibauko dira UPV/EHUn egiten diran ekitaldi akademiko eta sozialik nabarmenenak ospatzen diranean. Berbarako, gaur astelehena, hilak 14, lehenengo aldiz joko dau, Arte Ederren Fakultadearen eraikin barriaren inaugurazino ofiziala dala eta.
Astegoienean kanporaketak irabazita, Julio Soto eta Beñat Gaztelumendi finalaurrekoetan dagoz
2013-10-14 10:43 BertsolaritzeaHendaian irabazita, Julio Soto zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako eta zemendiaren 9an, Gernika-Lumon jokatuko dan finalaurrekoan kantauko dau gorritiarrak; Altsasun irabazita, barriz, Beñat Gaztelumendi añorgarra zuzenean sailkatu da zemendiaren 17an, Murgian jokatuko dan finalaurrekoan kantetako.
Mikel Laboari buruzko jardunaldiak antolatu ditue Donostian, urriaren 15etik 17ra bitartean
2013-10-11 15:53 jardunaldiakMikel Laboaren irudi artistikoa aurkezteko antolatutako jardunaldi eta musika instalazinoaren barri emon dabe gaur Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Mikel Laboa Katedreak atondu ditu jarduerak, urriaren 15etik aurrera.
Nerbioi-Ibaizabal bailarako herri ondarea herritarren artean zabaltzeko euskarri barriak aurkeztu ditu Labayruk
2013-10-11 15:44 kulturbizZuztarretatik ahora proiektuko euskarri barriak aurkeztu ditue gaur: batetik, Olgetan brinko 2013-2014 Eskola Agenda koloretsua eta sano erabilgarria, marrazki, ipuin eta olgeta bildumeagaz horniduta. Bestetik, Zuztarretatik ahora webgunean eskuragai dagoan bideo bilduma osotuaren barri emon dabe.
Bizkaiko bazterrak, Dora Salazar eta hamar emakume idazleren begietatik
2013-10-11 14:35 KultureaBizkaia emakumeen begiradan erakusketea edegi barri dabe Bizkaiko Foru Liburutegiaren areto nagusian. Dora Salazarrek Bizkaiko hainbat leku pintau ditu, Gaztelugatxe, Elantxobe, Gernikako arbolea, Butroeko gaztelua, Guggenheim Museoa edo Bizkaiko Zubia, besteak beste. Hamar emakume idazleren gogoetek osotzen dabe erakusketea.
'Zinemakumeak gara' emakumeek eginiko zinema erakusketea Bilbon urriaren 16tik 19ra
2013-10-11 14:27 BarriakSimone de Beauvoir talde feministeak antolatzen dauen Zinemakumeak gara emakumeek eginiko zinemearen erakusketeak 18 urte beteko ditu aurten, eta urriaren 16tik 19ra ospatuko da Bilbon, emakumezko zinemagileek eginiko lana onetsi eta erakusteko asmoagaz. BBK Aretoan izango dira proiekzino, berbaldi eta erakusketa nagusiak.
Getxoko XII. Komiki Azokeak Jan komikigilea eta Luis Gasca dibulgatzailea omenduko ditu
2013-10-11 12:23 KultureaGetxoko XII. Komiki Azokea zemendiaren 22tik 24ra bitartean ospatuko da, eta Juan López Fernández Jan komikigilea omenduko dau, Superlópez personaia ospetsuaren sortzailea. Eskarmentu handiko artista espainiarraz gan, Luis Gasca dibulgatzaile gipuzkoarrari be omenaldia egingo deutsie Getxon, bederatzigarren artearen inguruko hainbat entsegu idatzi eta komikiari loturiko ekimen asko bultzatu ditualako.
Napoka Iria bikoteak 'Arnasten ikasteko berriz' disko barria zuzenean aurkeztuko dau gaur Donostian
2013-10-11 12:01 MusikeaBarruranzko bidaiaren emoitzea da Napoka Iria taldeak argitaratu barri dauen Arnasten ikasteko berriz diskoa. Miren Narbaiza eta Ander Mujikaren bigarren lan luzea da hau. Donostian, Lugaritz kultur etxean, aurkeztuko dabe zuzenean gaur bertan, 21:00etan.
Miguel de Unamunoren 'Erbesteko Sonetoak' itzuli ditu Jean-Louis Davantek euskerara eta frantsesera
2013-10-10 18:15 KultureaMiguel de Unamunoren Sonetos de Exilio lana euskeraz eta frantsesez ere irakur daiteke daborduko, Jean-Louis Davantek egindako itzulpena argitaratu barri dau eta Maiatz alkarteak. Erbesteko Sonetoak / Sonnets de l'exil izenburuagaz kaleratu dabe. Danetara 103 soneto itzuli ditu.
Alice Munro idazle kanadarra da 2013ko Literaturako Nobel sariduna
2013-10-10 17:50 sariak-autortzakAlice Munro idazle kanadarrari emon deutsie 2013. urteko Literaturako Nobel Saria. Munro kontaketa labur garaikidearen ikur dala adierazo dau Akademia Suediarrak.
Natur Zientzien I. Topaketea aurkeztu dau UEUk
2013-10-10 15:03UEUren Natur Zientziak Sailak eta EuskalNatura taldeak antolatuta, datorren zemendiaren 9an eta 10ean Natur Zientzien I. Topaketea egingo da Donostiako Eureka! Zientzia museoan. Bilkura honen helburua naturearen inguruan lanean dabilzan aditu eta naturazaleen alkargune bat sortzea da.
Dana prest 'IV. Txotxongiloak Igandero' ekimenari hasierea emoteko
2013-10-10 13:59 KultureaAurten laugarrenez, Txotxongiloak Igandero zikloa hasteko gero eta gitxiago falta da. Arteria Bilboko Campos Antzokian izango dira ekitaldiak zemendiaren 3tik 2014ko martiaren 30era.
Antxinako azokea, berbaldiak eta bisita gidatuak Bermistorian egitarauan
2013-10-10 12:04Herriko historia zabaltzea helburu dauen Bermistorian aurten urriaren 12tik 24ra egingo da. Urtero lez, Bermistorianen barruan, antxinako azokea egingo da, bisita gidatuak, berbaldiak eta ikuskizunen emonaldiak.
Nerbioi-Ibaizabal bailara ez da existitzen eta Galdakaok lotura gutxi du Nerbioi inguruko herriekin.
Erantzuna | Nerbioi-Ibaizabal bailarako herri ondarea herritarren artean zabaltzeko euskarri barriak aurkeztu ditu Labayruk