Agin Laburuk finalaurrekoetarako txartela irabazi dau, Markina-Xemeinen irabazita

Bizkaie! 2013-10-07 10:22   Bertsolaritzea

Agin Laburuk irabazi dau Markina-Xemeinen jokatu dan Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren kanporaketea. Haren atzetik, hurranez hurran Jone Uria, Onintza Enbeita, Eneko Abasolo Abarkas, Eneko Fernandez eta Beñat Ugartetxea sailkatu dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Uxue Alberdik 'Euli-giro' ipuin liburua plazaratu dau

Bizkaie! 2013-10-04 16:43   Kulturea

Bederatzi kontakizunez eregi dau Uxue Alberdik helduentzako bere hirugarren lana dan Euli-giroa (Susa). Liburuko protagonista emakumezkoak ezinegona eragiten deutsien arazoen aurrean dagoz, eta erabagiak hartu behar ditue. Barrutik kanpora idatzitako ipuinak dira, egileak berak aurkezpenean azaldu ebanez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Labayru Ikastegiak 'Aditu!' euskerea ikasteko metodoaren liburuki barria argitaratu dau

Bizkaie! 2013-10-04 12:50   Euskerea berbagai

Labayru Ikastegiak Aditu! euskerea ikasteko metodoaren laugarren liburukia aurkeztu dau Bilbon. Irakaslearen gidaliburua, ikaslearen lan koadernoa eta audio-CDa jasoten ditu argitalpen barriak.

Kantautoreak, tango eta milonga argentinarrak, folka eta popa izango dira protagonista IX. Poltsiko Musikan

Bizkaie! 2013-10-04 12:08   Musikea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Poltsiko Musika programearen bederatzigarren edizinoa abiarazoko dau gaur, urriak 4. Ekimenaren helburua, ikus-entzule guztiei, hainbat herrialdetako musika jokerak erakustea da, bertako taldeen edo gure urian bizi diran kanpoko musikarien eskutik, formatu txikiko kontzertuen bitartez.

Kilometroak jaia domekan izango da,Tolosako Laskorain ikastoleak antolatuta

Bizkaie! 2013-10-04 12:00   Euskerea berbagai

Kilometroak Gipuzkoako ikastolen jai handia hemen da. Tolosako Laskorain ikastoleak egitarau ederra atondu dau domekarako, betiko lez, musikea, jantzea, jana eta edana gura beste izango dira egun osoan.

Manhattan Short Film Festivaleko lanak gaur proiektauko ditue Bilbon

Bizkaie! 2013-10-04 11:07   Barriak

Mundu osoko 300 uritako 100.000 lagunetik gora batuko dira gaur, urriak 4, 2013ko Manhattan Short Film Festival jaialdiaren inguruan, tartean Bilboko publikoa. Zinema, galeria, museo eta kafetegietan alkartuko da jentea, film laburrak ikusi eta irabazlea zein dan erabagiteko. Bilbok azkenengo sei edizinoetan hartu dau parte.

XV. BAD antzerki eta jantza jaialdiak erabateko 12 estreinaldi izango ditu

Bizkaie! 2013-10-04 11:01   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen dauen BAD Antzerki eta Jantza Garaikideko Jaialdiak kalidadezko proposamenez betetako programea izango dau bere 15. edizinoan, eta erabateko 12 estreinaldi eskainiko ditu uriko hainbat eszenatokitan urriaren 23tik zemendiaren 3ra.

'Gaur, euskerea praktikau. Bihar, euskeraz bizi!'

Bizkaie! 2013-10-03 15:30   Euskerea berbagai

Euskaltegietako matrikulazino kanpaineagaz batera, AEK-k mintzapraktika programetarako kanpaina barria jarri dau abian Gaur, euskerea praktikau. Bihar, euskeraz bizi! lemapean. Horrenbestez, 2013-14 ikasturtean mintzapraktika programa batean (Berbalagun, Mintzalagun, Mintzakide...), parte hartu nahi daben guztiek emon leikie izena Euskal Herrian diran 90etik gorako egitasmoren batean.

Abian da UPV/EHUren mikrokontakizun solidarioen lehiaketea

Bizkaie! 2013-10-03 14:08   kulturbiz

UPV/EHUko % 0,7 Alkartasun Fondoak Mikrokontakizun Solidarioen Lehiaketea antolatu dau Giza eskubideen aldarrikapen unibersala izenburupean, unibersidadeko ikasle eta langileen artean alkartasunagazko sentsibilizazinoa bultzatzeko asmoz.

Literatura Eskoleak hamar urte bete ditu, indartuta

Bizkaie! 2013-10-03 11:42   Kulturea

Ander Lipusen antzerkigintzea aztertuz abiatuko dabe Literatura Eskolearen hamargarren ikasturtea urriaren 19an, Larrabetzun. Eskolearen antolakuntzea indartu gura dabe, horregaitik literaturea jorratzen daben beste talde batzuk be hartuko dabe parte.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

X. Bidaiarien Txokoak egitarau potoloa dakar

Bizkaie! 2013-10-02 18:46

Urriaren 17an, barrikuntza lez, joan dan urteko abenduan Bilbon egindako Mendi Film Festivalen eskainitako lanen erakusketea egingo da. Holan, bertan erakutsi eta jaialdira joan ziran personen artean interes gehien sortu ebenetakoak izandako hiru dokumental eskainiko dira: Of Soul + Water: The Mother, Silbergeier eta Erhard Loretan: Respirer l'odeur du ciel.

Bertso Jai Agroekologikoa egingo dabe zapatuan, Urduñan

Bizkaie! 2013-10-02 18:00   Bertsolaritzea

Bigarren Bertso Jai Agroekologikoa egingo da zapatuan, hilak 5, Urduñan, Gure hizkuntza, gure elikadura, gure mundua lemapean. Maialen Lujanbio eta Jon Maia bertsolariak izango dira bertso jaiaren protagonistak.

Bernardo Atxagak eta Xi Chuan poeta txinatarrak Asiako eta Europako poesia aztertuko dabe Bilbon

Bizkaie! 2013-10-02 13:46   jardunaldiak

Joan-etorriko bidaiak izeneko topaketan, Atxagak eta Chuanek poesiaz berba egingo dabe, eta ekialdeko eta mendebaldeko poesia ulertzeko moduen artean dagozan bardintasunei eta desbardintasunei eta Asiako eta Europako poesiaren bilakaereari buruzko eretxiak emongo ditue. Hitzordua Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan izango da, urriaren 3an, eguenean, arratsaldeko 19:30ean.

Barricada taldeak agur esango deutso 31 urteko ibilbideari

Bizkaie! 2013-10-02 12:32   Musikea

Taldeko abeslari Enrique Villareal Armendariz El Drogasek taldea itxi ebala urte bi pasau diranean, 31 urteko ibilbidean, 24 disko argitaratu eta miloe bat disko baino gehiago saldu eta milatik gora kontzertu emon ostean, Barricada taldeak zaleei agur esatea erabagi dau.

Bilbon euskeraz egiteko makina bat jarduera eskainiko ditu Darabilbo egitasmoak

Bizkaie! 2013-10-02 12:03   Euskerea berbagai

Darabilbo. Erabili euskara Bilbon egitasmoa martxan ipini barri dabe Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailak eta Bilboko Euskaltegien Sareak. Uriko auzune guztietan euskaldunei euskerea praktiketako aukera gehiago emotea da ekimenaren helburu nagusia.

Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemearen XXIV. Asteko Gazteen Epaimahaia 150 gaztek osotuko dabe

Bizkaie! 2013-10-02 11:49   Barriak

Zortzigarren urtez jarraian, Donostiako Udaleko Gazteria Arloak Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemearen XXIV. Astean parte hartu, epaimahaia eratu, film laburren irabazlea aukeratu eta Film Laburrik Onenaren Gazte Saria emongo dau.

Tesiker egitasmoa euskeraz idatzitako tesiak batzen dabil

Bizkaie! 2013-10-02 10:56   Euskerea berbagai

Unibertsitatea.net aldizkari elektronikoak agerturiko informazinoaren arabera, Inguma Euskal Komunidade Zientifikoaren datu basearen arabera, 1976tik hona 448 tesi idatzi dira euskeraz, eta horreetatik 254 dira honezkero Tesiker egitasmora batu diranak.

EiTBk eta Euskaltzaindiak lau urteko lankidetza-hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2013-10-01 18:28   Euskerea berbagai

Lau urteko iraupena izango dauen lankidetza-hitzarmena sinatu dabe Maite Iturbe Euskal Irrati Telebista (EiTB) erakundeko zuzendari nagusiak eta Andres Urrutia Euskaltzaindiako buruak, EiTBren Bilboko egoitzan. Hitzarmen horren helburuetako bat da EiTBko hedabideetan euskerearen erabilera ona sustatzea.

Euskaltzaindiak eta Iruñeko Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2013-10-01 18:19   Euskerea berbagai

Andres Urrutiak, barriz, Euskaltzaindiarentzat Iruñeko Udaletxean batzea ohore handia dala esan dau -lehenengoz egin dau Akademiak osoko batzarra bertan- eta Nafarroako euskalgintzea gogoan izan dau. Gure lana zabaldu nahi dogu, eta Nafarroan dabilen euskalgintzeari gure konpromisoa adierazo nahi deutsagu. Euskerea ideologia guztien gainetik dagoalako, eta guztion ondarea dalako.

Euskal Herriko Bertso Eskolen Egunak egun osoko jai bihurtuko dau Markina-Xemeingo saioa

Bizkaie! 2013-10-01 17:31   Bertsolaritzea

Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren kanporaketea Markina-Xemeinen egingo da datorren zapatuan, hilaren 5ean, 17:30ean, frontoian. Saio hutsa baino zeozer gehiago, egun osoko jaia izango da, egun horretan Euskal Herriko Bertso Eskolen Eguneko hirugarren edizinoa ospatuko baita Markina-Xemeinen.

»» Ikusi argazki guztiak (2)