Zornotzako VII. Mangamore jaialdia urriaren 11tik 13ra

Bizkaie! 2013-10-01 15:10   kulturbiz

Japoniako Anime eta Manga kulturei eskainitako jaialdiaren VII. edizioa egingo dabe Zornotzan urriaren 11tik 13ra. Mahai-jokoak eta friki-jolasak, zuzeneko emonaldiak, mahai-inguruak, tailerrak, jolasak, Japoniako jatekoak eta ureshiland, umeentzako gunea be izango dira programazinoa osotzeko.

Donostiako 61. Zinemaldiko zortzi pelikula proiektauko ditue asteon Bilboko Alondigan

Bizkaie! 2013-10-01 14:26   Barriak

Asteon Donostiako 61. Zinemaldian ikusgai izan diran hainbat pelikula ikusteko aukerea izango da Bilboko Alondigan. Danetara zortzi film proiektauko ditue, tartean Urrezko Maskorra irabazi dauen Pelo malo bere bai.

Badator VI. Lauaxeta Olerki Lehiaketea

Bizkaie! 2013-10-01 13:08   Kulturea

Aurtengo gaia Lauaxetak idatzitako olerki bik osotzen dabe: Itauna eta Erantzuna izenburukoak, duda asko eta erantzun gitxiko garai honetan gai horrek idazle eta poesiagileei idazteko aukera zabala eskainiko deutselakoan.

Artza frontoiaren mendeurrena ospatzen hasi dira Bermeon

Bizkaie! 2013-10-01 13:06

Bermeoko Artza frontoia 1913ko bagilaren 29an inaugurau eben. Orain ehun urteko San Pedro egunetik martxan dago frontoia, Lamera parkearen ondoan. Mendeurrena ospatzeko, egitarau berezia atondu dabe herrian mendeurrena ospatzeko.

'100 urte, 100 objektu' erakusketeak Bizkaiko meatzaritzearen historia dakar

Bizkaie! 2013-10-01 11:27   Kulturea

Bilduma horrek Meatzeen eta Herri Lanen Injinerutza Teknikoko Unibersidade Eskolako azken ehun urteetako ibilbidea erakusten dau. Aldi berean, Eskoleagaz eta Bizkaiko meatzaritzeagaz izandako lotura estua be aurkezten dau hainbat objekturen bidez: meatzaritzearen zereginetan eguneroko makinaria eta tresnak, mineralak, liburu eta idatzitako beste froga motak, kartelak, planoak eta abar.

Miloe bat azukera-boltsa zure kafea euskeraz gozetako

Bizkaie! 2013-09-30 17:57   Euskerea berbagai

Giro onean kanpainearen bitartez Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak bat egin dabe arlo sozioekonomikoan eragiteko, normalizazino linguistikoa lortzeko giltzarria dan arloa baita Iciar amarain Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Diputaduaren berbetan.

Balendin Enbeita Bertso-paper Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago

Bizkaie! 2013-09-30 15:44   Bertsolaritzea

Balendin Enbeita XI. Bertso-paper Lehiaketea martxan da. Lanak bialtzeko epea urriaren 18ra arte egongo da zabalik. ALBE Algortako Bertsolari Eskolak antolatu dau sariketea, Getxoko Udalaren laguntzinoagaz. Balendin Enbeita lehiaketa urte birik behin antolatzen da.

Jon Martin jaun da jaube Amasa-Villabonako kanporaketan

Bizkaie! 2013-09-30 11:55   Bertsolaritzea

Amasa-Villabonan lortu dauen lehen postuari esker, Jon Martin zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako. Zemendiaren 9an, Gernika-Lumon jokatuko dan finalaurrekoan kantauko dau oiartzuarrak, Amets Arzallus eta oraindino erabakiteko dagozan beste lau bertsolarigaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Pete Cenarrusa hil da

Bizkaie! 2013-09-30 11:24

Euskal jatorrikoa zan Pete T. Cenarrusa Gardoqui, Munitibar eta Gernikakoak baitzituan gurasoak. Etxean ikasi eban euskeraz, eta 30 urtetik gora emon zituan AEBetako Idahoko Estadu idazkari lanetan, 1967tik 2003ra bitartean, errepublikanoen aldetik. Euskerearen eta euskal kulturearen sustatzaile izan zan AEBetan eta Boiseko Ikastolea martxan jarteko prozesuan be zeresan handia izan eban.

Maria Rondonen 'Pelo malo' pelikuleak irabazi dau Urrezko Maskorra

Bizkaie! 2013-09-30 11:18   Barriak

Kritikari eta kazetarien kinielatan agiri ez zan pelikuleak irabazi dau Zinemaldiko Urrezko Maskorra, Maria Rondon zuzendari venezularraren Pelo malo lanak. Desbardina izatea eta desbardin pentseteari buruzko filma da.

Eskean Kristö arratiarrek irabazi dabe EH Sona Musika Lehiaketea

Bizkaie! 2013-09-30 10:51   Musikea

Eskean Kristö Arratiako bost gaztek osotutako tribua da. Musika kontuetan 70. hamarkadako rock&rollaren urrezko sasoi haretara joten dabe eta orduko taldeak ditue gidari. Bizitzaz eta heriotzaz, amodioaz eta gorrotoaz berba egiten dabe gordin eta lotsa barik.

Intxortako burrukaldien gora-beherak, 'Elgeta memoria' aplikazinoan

Bizkaie! 2013-09-27 14:49

Elgetako Udalak smartphone gailuentzako Elgeta Memoria izeneko aplikazinoa aurkeztu barri dau, herriaren baliabide turistikoak eta Intxorta mendian 1936-37ko gudan jazotakoak batzen dituana. Euskeraz, gaztelaniaz eta frantsesez garatu dabe. Debalde deskargau daiteke.

Urduñan topautako 'Urdinez apaindutako lozazko platera' ikusgai, Bilboko Arkeologi Museoan

Bizkaie! 2013-09-27 12:26   Kulturea

Bilboko Arkeologi Museoak Urduñan topautako Urdinez apaindutako lozazko platera piezea ikusgai izango dau urtarrilera arte. Museoa aztarnaz aztarna programearen barruan atondu dabe erakusketea, museoak indusketetan aurkitutako pieza bereziak ezagutarazoteko.

'Zatoz euskaltegira!' kanpaineak euskerea ikasteko deialdi barria egin dau

Bizkaie! 2013-09-27 10:55   Euskerea berbagai

Euskaltegien sareak antolatutako Zatoz euskaltegira! kanpainearen barruan, hirugarren agerraldi publikoa egin zan atzo. Aurreko bietan lez, eragile asko batu dira Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Euskerea ikasteko eta euskaltegietan izena emoteko deia zabaldu eben.

'Hegaztien koloreak' lehiaketea antolatu dau Euskadiko Biodibersidade Zentroak

Bizkaie! 2013-09-26 15:46   kulturbiz

Euskadiko Biodibersidade Zentroak Hegaztien koloreak argazki-lehiaketea antolatu dau, 2013ko Hegaztien Nazioarteko Eguna dala eta. Urriko lehenengo astegoienean ospatzen da egun hori, hegazti espezieen konserbazinoaren garrantzia nabarmentzeko.

Gaitzerdi konpainiak Miguel de Unamunoren 'Fedra' taularatuko dau bere omenez

Bizkaie! 2013-09-26 11:19   Kulturea

Miguel de Unamuno idazlearen jaiotzearen 149. urteurrena dala eta, Bilboko Udalak omenaldi ekitaldiak antolatuko ditu egunotan. Barikuan, hilak 27, Gaitzerdi konpainiak egile bilbotarraren antzezlan bat taularatuko dau, eta hilaren 30ean, idazlearen azkenengo urteen ganeko berbaldia eskainiko dabe Bidebarrietan.

Dantzaldia jaialdiak zortzi emonaldi eskainiko ditu urrian eta zemendian

Bizkaie! 2013-09-25 15:06   Kulturea

Zortzi emonaldi, mintegiak eta profesionalekaz barriketaldiak eskainiko ditu Dantzaldia jaialdiak. Inaugurazinoa gaur egingo dabe, irailak 25, Rekalde aretoan.

Basque Audiovisual markeak 14 euskal enpresa eroango ditu Mipcom azokara

Bizkaie! 2013-09-25 14:25   Barriak

Ikus-entzunezko 14 euskal enpresatako 20 bat profesional Cannesko Mipcom azokan izango dira, urriaren 7tik 10era bitartean, Basque Audiovisual markearen babespean. Genero guztietako lanak eroango ditue, Eiken klusterrak jakinarazo dauenez.

Juan Kruz Igerabideren lana aztergai, EIZIEren itzulpen lantegian

Bizkaie! 2013-09-25 11:32   jardunaldiak

EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak itzulpen lantegia antolatuko dau irailaren 26an eta 27an, Donostian. Ume eta gazte literaturea jorratuko dabe, eta besteak beste, Juan Kruz Igerabideren literatur testuak landuko ditue.

Martxan da berbalagunen 20. promozinoa

Bizkaie! 2013-09-24 15:36   Euskerea berbagai

Euskaltzaleen Topaguneak eta Bagera euskaltzaleen alkarteak 2013-2014 ikasturteko Mintzapraktika egitasmoak aurkeztu ditue Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Euskerearen alde egunero jarduten daben superheroiak omentzea da aurtengo kanpainearen helburua. Daborduko zabalik dago izena emoteko epea.