Getxoko 31. Antzerki Jardunaldiek zortzi antzezlan eskainiko ditue urriaren 12tik 20ra bitartean

Bizkaie! 2013-10-10 11:29   Kulturea

Zapatuan, hilak 12, abiatuko dira Getxoko 31. Antzerki Jardunaldiak. Aurten genero guztien eta publiko mueta guztientzako zortzi antzezlan eskainiko dituela aurreratu dabe antolatzaileek. Zortzi antzezlan taularatuko dira, urriaren 20a bitartean.

Aurtengo Xalbador Eguna, urriaren 11tik 13ra, Xalbador eta Basarriren omenez

Bizkaie! 2013-10-10 11:14   Bertsolaritzea

Xalbadorregaz batera, Basarri izango dau gogoan 2013ko Xalbador Egunak. Urriaren 11tik 13ra Urepelen egingo dan jaiaren goiburua Xalbador eta Basarri izango da. Urriaren 11n, Benito Lertxundik kontzertua eskainiko dau, eta 12an Xalbadorren itzalean, hamar urte Joxemari Iriondok idatzitako liburua aurkeztuko da. Sebastian Lizaso, Juan Jose Eizmendi Loidisaletxe II, Amets Arzalluz eta Joxe Luis Gorrotxategi bertsolariak Urepelen izango dira.

'Kafkaren aulkia', irakurraldi bertsotua aurkeztu dau Lankuk

Bizkaie! 2013-10-09 18:15   Bertsolaritzea

Bertsoa eta literaturea buztartuko dituan Kafkaren aulkia ekimenean Uxue Alberdi eta Andoni Egaña bertsolaria, Pello Ramirez musikaria eta hainbat idazle (Andu Lertxundi, Eider Rodriguez, Harkaitz Cano, Oier Guillan, Arantxa Urretabizkaia, Unai Elorriaga, Miren Agur Meabe, Lander Garro, Itxaro Borda, Jon Sarasua, Iratxe Esnaola, Xabier Mendiguren...) izango dira parte-hartzaileak.

Itziar Okariz donostiarrak egin dau 48. Durangoko Azokea iragarriko dauen kartela

Bizkaie! 2013-10-09 15:32   Kulturea

Virginia Woolf idazlearen Gela bat norberarena obran oinarritu da Itziar Okariz (1965, Donostia) performance barria osotzeko, eta kartelak ekintza artistiko horren gidoia irudikatzen dau. Zuriaren gainean berbak jantzan. Irudi horregaz osotu dau kartela Itziar Okariz artista donostiarrak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal musika talderik onenak saritzen dituan V. Banden Lehia martxan

Bizkaie! 2013-10-09 14:44   Musikea

Azkue Fundazinoak antolatzen dauen musika-lehiaketearen bosgarren edizinoari egunotan emon jako hasierea. Musika arloko lehiaketa honek euskerea eta teknologia barriak buztartzen ditu eta helburua euskal musika talde amateurrik onena saritzea da.

'Euskara Jendea' dokumentala Euskal Herriko sei uriburutan aurkeztuko da urrian

Bizkaie! 2013-10-09 14:40   Barriak

Prest dago Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza dokumental bildumea. Sei ataletan banatu dabe, eta lehenengoa, Historiaren atarian Maulen estreinauko da, urriaren 10ean. Ostean, Gasteizen, Iruñean, Baionan, Donostian eta Bilbon kapitulu bana proiektauko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'Eman giltza - ¡Háblale, escúchale!', euskerea familia bidez transmitiduteko kanpainea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2013-10-09 12:46   Euskerea berbagai

Eman giltza - ¡Háblale, escúchale! lemapeko kanpainearen helburua da nabarmentzea familia ze garrantzitsua dan euskara belaunaldiz belaunaldi transmitiduteko zereginean. Aitatutako kanpainea Bizkaiko 10.000 familia inguruk jasoko dabe eta, Alkarbide bilguneak koordinauta eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestuta, orain dala urte bi abiarazotako egitasmoa aurten be 39 udalerritan eta 2 mankomunidadetan zabalduko da.

New Yorkeko Euzko Etxeak bere mendeurrena ospatuko dau egitarau oparo bategaz

Bizkaie! 2013-10-09 11:53   Euskaldunak munduan

Egitarauan, NABO, North American Basque Organizationen bilerea, meza euskaldun-amerikarra San Patrick's katedralean, Bilboko San Antonio de Iralabarri abesbatzaren kontzertua, Andoaingo Urki eta Salt Lake Cityko Utahko Triskalariak jantzariakaz egingo dan piknika eta Columbus Dayko desfilea euskal partaidetzeagaz nabarmentzen dira. Egitarau osoa ikusteko klik egin hemen.

'Gu ere bertsotan', astean ordu bat bertsolaritzeagaz jolasean

Bizkaie! 2013-10-09 11:23   Bertsolaritzea

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Gu ere bertsotan proiektua jarri dau martxan Bizkaia osoko ehun ikastetxetan. Urrian hasi eta maiatzera arte iraungo dau ikasturteak eta lau mila ikaslek parte hartuko dabe.

VIII. 'Hizkuntza-kudeaketa enpresan: 30+10' mintegia urriaren 23an

Bizkaie! 2013-10-08 17:50   Euskerea berbagai

Euskerea eta hizkuntzen kudeaketea enpresarentzat tresna erabilgarriak eta eraginkorrak dirala uste dabenentzako hitzordua atondu dabe, zortzigarren urtez jarraian, Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan. Hitzordua urriaren 23an izango da.

'Poesia eta uria' lemapean dator urriaren 14tik 23ra egingo dan Bilbaopoesia literatur jaialdia

Bizkaie! 2013-10-08 15:48   Kulturea

Bilbaopoesia, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako literatur jaialdiak, hizkuntza forma eta estilo anitzetatik ikusita, poesia eta uria lotzen dituan egitaraua eskainiko dau aurten. Urriaren 14tik 23ra, hainbat egilek euren ikuspuntua aurkeztuko dabe, eta gai horretara hurreratuko dira sorkuntzearen zenbait alorretatik, poesiatik, musikatik edo antzezpenetik.

Dantzan Bilaka programeak bederatzi sorkuntza eskainiko ditu Bilbon eta Donostian

Bizkaie! 2013-10-08 15:26   Kulturea

Martxan da Dantzan Bilaka programearen edizino barria. Aukeratutako bederatzi koreografoak prest dagoz euren sorkuntza jentaurrean aurkezteko. Aurkezpenak urrian eta zemendian egingo ditue, Bilboko Alondigan, Rekalde aretoan eta Donostiako Gazteszenan.

Berlingo Redshape Live musikariak Art After Dark saioan joko dau barikuan

Bizkaie! 2013-10-08 14:39   Musikea

Redshape Live, Miqui Puig eta Bomb Bass HiFi iznago dira urriko Art After Dark saioko protagonistak bariku honetan, Bilboko Guggenheim museoan. Emonaldiak 22:00etan hasiko dira.

Argizaiola 2013 argazki sariketeari buruzko erakusketea Bizkaiko Batzar Nagusietan

Bizkaie! 2013-10-08 13:00   Kulturea

Bizkaiko Batzar Nagusien laguntzinoa dauen erakusketa hau Euskal Herriko Argazkilaritza Elkarteen Federazinoak suspertzen dauen Bilboargazki ekimenaren barruan sartzen da eta Bilboko Udalak eta BBK Fundazinoak babesturik dago.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Irati Jimenez idazle mundakarrak 'Aiztoa eta arkatza' liburua argitaratu dau

Bizkaie! 2013-10-08 11:48   Kulturea

Hainbat idazlek idaztearen ganean idatzitako aholkuen bildumea osotu dau Irati Jimenezek Aiztoa eta arkatza liburuan, Txalaparta argitaletxearen eskutik. Antton Olariagak egin ditu egileen marrazkiak eta Harkaitz Canok atondu dau berbaurrea.

Nacho Vigalondo izango da Bilboko III. Fun & Serious Game Festivaleko aitabitxia

Bizkaie! 2013-10-08 11:26   kulturbiz

Fun & Serious Game Festival bideo jokoen nazinoarteko jaialdiaren hirugarren edizinoak Nacho Vigalondo zinemagilea izango dau aitabitxi, eta zinemearen eta bideo jokoen arteko loturaz arduratuko da. Jaialdia Bilbon ospatuko da, zemendiaren 25etik abenduaren 1era bitartean.

Hemen da Bilblogari 2013

Bizkaie! 2013-10-07 17:44

Euskerea, gazteak eta teknologia barriak batera sustatzea helburu dauen lehiaketea urriaren lehen egunean hasi eta zemendiaren 22ko 13:00ak bitartean gauzatuko da. Epe horretan parte-hartzaileek euren lanak bialduko ditue www.bilblogari.net webgunera.

Hezkuntza eleanitza eta hizkuntzen arteko bizikidetzea aztergai New Yorkeko Bernardo Atxaga Katedrearen programan

Bizkaie! 2013-10-07 15:06   jardunaldiak

Multilingual Education: Basque and International Perspectives CUNYko The Graduate Center ospetsuko formakuntza eskaintzeak Jasone Cenoz UPV/EHUko katedraduna hartuko dau irakasle konbidatu lez, urriaren 7tik 11era bitartean. Jorratuko dauen gaia hezkuntza eleanitza izango da, euskal zein nazinoarteko ikuspegitik.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Ken Zazpik disko barriaren nahasketak amaitu ditue

Bizkaie! 2013-10-07 12:50   Musikea

Diskoaren aurkezpena zemendiaren 8an izango da baina aitatu laneko lehenengo aurrerapen kantua: Bihotz izenekoa da.

Mintzolak bertsolaritzeari buruzko hainbat ikerketa abiatu ditu Bertsolari Txapelketa Nagusiaren inguruan

Bizkaie! 2013-10-07 11:35   Bertsolaritzea

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren olatua baliatuz bertsolaritzeari buruzko ikerketak eta jardunaldiak antolatuko ditu Mintzola Fundazinoak. Munduko Kantu Inprobisatuaren Jardunaldiak Villabonan egingo ditue, urriaren 9tik abenduaren 15era bitartean.