Quantum 13 zientzia-jaialdiak hainbat jarduera eskainiko ditu Bilbon
2013-09-24 15:09 jardunaldiakPassion for Knowledge-Quantum 13 zientzia-jaialdia Bilbora ailegauko da asteon. Donostia International Physics Center-ek (DIPC) Euskampus EHUko Nazinoarteko Bikaintasun Campusaren barruan antolatu dau egitaraua. Berbaldi bi eta antzezlan bat prestau ditue Bilbon.
Persepoliko Apadanako erliebeak eta Panateneen frisoak, Bilboko Berreginen Museoan
2013-09-23 18:32 KultureaPersepoliko Apadanako erliebeak eta Panateneen frisoak abiatuko dabe Artelana bere testuinguruan zikloaren denporaldi barria, Bilboko Berreginen Museoan, irailaren 26an. Berbaldia eta bisita gidatua doban izango dira.
2013ko Europar Uritarraren Saria jaso dau Euskaltzaindiak Madrilen
2013-09-23 17:52 sariak-autortzakEuskaltzaindiak Madrilen jaso barri dau 2013ko Europar Uritarraren Saria. Andres Urrutia euskaltzainburuagaz batera, Erramun Osa Euskaltzaindiko idazkariordea izan da Europar Parlamentuaren ordezkaritzan. Datorren hilean, urriaren 16an eta 17an, Bruselan, Europar Parlamentuaren egoitzan, egingo da sari-emote ekitaldi nagusia.
Getxophotoko 'Estereoscopico' erakusketea astebete luzatu dabe
2013-09-23 12:00 KultureaGetxophoto amaitzekotan dago, abuztuaren 29an hasi zan Getxoko argazki jaialdi, eta domekan amaituko da, hilaren 29an. Ikusgai dagon erakusketako bat baina, astebetez luzatuko dabe, arrakasta handia euki dau eta, Jesus Echebarriaren Estereoscopico, hain zuzen be.
Donostiako Zinemaldi Alternatiboak dokumentalak izango ditu ardatz
2013-09-23 10:54 BarriakZinemaldi ofizialaz gan, Donostiak badauka bestelakoa be, Zinemaldi Alternatiboa. Kortxoenea gaztetxeak laugarren urtez antolatu dau jaialdia, irailaren 23tik 28ra bitartean. Dokumentalak izango dira aurtengo egitarauaren ardatza.
Underground umorea, Robert Crumb eta Nick Hornby, IV. Bilboko Barrea jaialdian
2013-09-20 15:30 jardunaldiakGaur aurkeztu dabe Bilboko Barrea Umorezko Literaturearen eta Artearen Nazinoarteko Jaialdiaren laugarren edizinoa. Irailaren 30etik urriaren 6ra bitartean, underground umorea, Robert Crumb eta Nick Hornby izango ditu protagonista nagusi.
Zineuskadi alkarteak umeentzako hiru film aurkeztuko ditu Donostiako Zinemaldian
2013-09-20 14:55 BarriakDoraemon eta Nobita Holmes etorkizuneko museo harrigarrian, Zipi & Zape eta kaniken kluba eta Zarafa pelikulak aurkeztuko ditu Zineuskadi alkarteak egunotan Donostiako 61. Zinemaldian.
WOP 2013 jaialdia egun bakarrean egingo da, urriaren 11n
2013-09-20 14:00 MusikeaThe Walk On Project Fundazinoak antolatzen dauen WOP 2013 jaialdiaren behin betiko kartela jakinarazo dau. Egun bakarrean egingo dira kontzertuak urriaren 11n, eta La Casillan barik, Santana 27 aretoan egingo da aurten. North Mississippi Allstars, Lisa & The Lips, Capsula, Lightning Malcom, Sonic Trash eta WOP Band taldeek osotuko dabe egitaraua.
Donostiako 61. Zinemaldiak zortzi egun ditu aurretik
2013-09-20 11:42 BarriakZortzi egunez zinemea izango da nagusi beste behin Donostian, hemen da-eta Zinemaldia. Juan Jose Campanella zuzendari argentinarraren Futbolín animazinozko lehenengo pelikuleak edegiko dau 61. edizinoa, Kursaalen. Unax Ugalde eta Cayetana Guillén Cuervok aurkeztuko dabe inaugurazino-ekitaldia, 21:00etatik aurrera.
UEMAren eretxiz, Euskara Sustatzeko Ekintza Planak udalerri euskaldunak autortu arren ez dakar euskalduntzeko neurririk
2013-09-20 10:56 Euskerea berbagaiHorixe da eskatzen doguna: udalerri euskaldunek hizkuntzearen biziraupenean daben garrantzia autortzetik abiatuta, udalerri horreek zaindu eta erabateko normalizazinoa lortzeko behar dituen hizkuntza politika aurrerakoiak alkarlanean bultzatzea.
Berbalagun, etorkinentzako euskera eskolak eta euskerea ikasteko diru-laguntzinoak aurkeztu ditu Bermeoko Udalak
2013-09-19 17:32 Euskerea berbagaiMaite Alvarez Bermeoko Euskara Saileko buruak adierazo dauenez, hiru ekimen horreen helburua da herrian euskerearen erabilerea bultzatzea, danok euskeraz bizi ahal izateko.
Monumentuen konserbazinoa izango da aurtengo Ondareari buruzko Europako Jardunaldien ardatza
2013-09-19 15:50 jardunaldiakOndareari buruzko Europako Jardunaldiak Bizkaiko 60 udalerritaraino helduko dira aurten. Atzokoa biharko da edizino honetako leloa, eta ondarearen konserbazinoa dau ardatz. Urrian, 150 jardueratik gora eskainiko ditue.
Martxan da 'Bilbon Eskolatik antzerkira' ekimena
2013-09-19 15:06 KultureaHemeretzigarren edizinoa dau aurten Bilbon Eskolatik antzerkira programeak. Emonaldiak eskaintzeaz aparte, Bilboko Udalak material didaktikoa ipinten dau ikastetxeen eskura. Igaz, uriko 32 ikastetxetako 6.573 ikasleek hartu eben parte.
Alemaniako Rework taldeak Bilboko Guggenheim Museoan joko dau barikuan
2013-09-19 12:35 MusikeaRework Live taldeak edegiko dau ikasturtea Art After Dark egitarauan, Bilboko Guggenheim Museoan. Joaquín Reyes eta Javi Auto DJak be oholtza ganean ikusteko aukerea izango dogu barikuan, hilak 20, 22:00etatik aurrera.
Euskal literaturea nazinoarteko topaketetan izango da irailean eta urrian
2013-09-19 10:57 KultureaCervantes Institutuaren ekimenez, aurten Miren Agur Meabe, Iban Zaldua, Jon Juaristi eta Karlos Linazasoro euskal idazleak izango dira 30 años de creación y diálogo izenburupean egingo diran Verineseko literatura topaketan. Estaduko hizkuntza desberdinetako idazle eta kritiko taldea batzen da urtero jardunaldiotan, Pendueles herrian (Asturias).
Lan arloko eragileak be, 'Zatoz euskaltegira!' kanpaineagaz bat
2013-09-18 18:36 Euskerea berbagaiEuskaltegien sareak antolatutako Zatoz euskaltegira! kanpainaren barruan, lan arloko eragileek agerraldia egin dabe gaur Bilbon, Euskaltzaindiko egoitzan.
'Shanti Andia 'Ausarta' euskal itsasgizona' Ramon de Zubiaurreren lan ezaguna ikusgai, Bilboko Arte Eder Museoan
2013-09-18 14:46 KultureaRamon de Zubiaurrek 1924. urte inguruan pintautako Shanti Andia 'Ausarta' euskal itsasgizona da Bilboko Arte Eder Museoko Obra Konbidau barria. Madrilgo Reina Sofia Museotik ekarri dabe, eta urtarrilaren 5era arte egongo da ikusgai.
UEUk 10 ikastaro antolatu ditu Eibarren udagoienerako
2013-09-18 14:32 kulturbizUEUk on line bidezko ikastaroen eskaintzea handitzea erabagi dau aurten eta hori atzemon daiteke udagoieneko eskaintza honetan be, besteak beste, ikaslego potentzial zabalagora heltzeko aukerea emoten dau; denpora/lekua aldagaiak norberak erabagiten ditu; malgutasuna emoten dau eguneroko zereginakaz buztartzeko; eta Euskal Herritik kanpo bizi diranek be euskeraz ikasi leikie.
'Guerrilla Girls 1985-2013' erakusketea urritik aurrera, Bilboko Alondigan
2013-09-18 13:01 KultureaBilboko Alondigeak Guerrilla Girls 1985-2013 artearen mundua aztertzen dauen talde feministearen atzera begirakoa edegiko dau urriaren 3an. 1960ko hamarkadan sortutako arte feministearen mobimentuko ahots garrantzitsua da AEBetako taldea. Erakusketea 2014ko urtarrilaren 6ra arte egongo da ikusgai.
Zer gertatu da Mintzola Fundazioarekin?
Erantzuna | Iñaki Murua: 'Txapelketa Nagusia jente gazteagoaren gerrea da'