Kimuak 2013 katalogo barriak Donostia Zinemaldiko Zinemira atalaren barruan hasiko dau bere ibilbidea

Bizkaie! 2013-09-18 12:51   Barriak

Kimuak 2013 katalogoan dagoz Lander Camareroren A political story, Aritz Morenoren Colera, Borja Cobeagaren Democracia, Izibene Oñederraren Hotzanak, For Your Own Safety, Raúl de la Fuenteren Minerita, Aitor Iturriza eta Bernat Gualen Una hora, un paso eta Asier Altunaren Zela Trovke.

3.367 lanek hartuko dabe parte Bilboko 55. Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldian

Bizkaie! 2013-09-18 11:18   Barriak

Aurten, zemendiaren 15etik 22ra izango dan Zinebi 55ek Euskadin produzidutako 115 lan jaso ditu, igaz baino % 47 gehiago, igaz 78 lan aurkeztu baitziran.

Ana Laura Alaez, June Crespo eta Adelina Moyano, 2013ko Gure Artea saridunak

Bizkaie! 2013-09-18 10:54   sariak-autortzak

Ana Laura Alaez eta June Crespo artistek, eta Adelina Moyano ikertzaileak jasoko ditue 2013ko Gure Artea sariak. Gasteizko Artium Museoan egingo dabe sari-emotea, urriaren amaieran.

Anne-Lise Broyerren 'Au Rois du bois' erakusketea, Bilboko Rekalde aretoan

Bizkaie! 2013-09-17 18:15   Kulturea

Anne-Lise Broyer artista frantsesaren argazki erakusketea aurkeztu dabe Bilboko Rekalde aretoan. Argazkigintzeak literaturea, zinemea, marrazki eta grabaduekaz daukan loturea jorratzen ditu. Au Rois du bois zemendiaren 3ra arte egongo da ikusgai.

Iraia Okina Bratislavako Ilustratzaileen Bienalean saritua

Bizkaie! 2013-09-17 14:01   sariak-autortzak

Egunotan Bratislavan martxan dagoan Ilustratzaileen Bienalean Iraia Okinak urrezko plakea irabazi dau Joxan Ormazabalek idatzitako Ilargia esnatu da ipuineko marrazkiakaz.

UPV/EHUk diseinautako Sexumuxu proiektuak Sexu Osasunerako Mundu Alkartearen saria jasoko dau zapatuan Brasilen

Bizkaie! 2013-09-17 13:47

Proiektuaren zuzendari Javier Gómez Zapiainek azaldu dauenez, sari hau garrantzitsua da sexu hezkuntzeari beste ikuspegi bat emoteak nazinoarteko aintzatespena jaso dauelako; ikuspegi horrek bizitzarako gaitasunak eta personen arteko hartu-emonetan balio etikoak hartzen ditu oinarritzat, eta, betibe, informazino eta komunikazino teknologia barrietan oinarritu da.

Antropologiari buruzko NAFA zinemaldiak Bilbo izango dau egoitza urriaren 9tik 13ra

Bizkaie! 2013-09-17 11:37   Barriak

Europako antropologia zinemaldi zaharrenetakoa hartuko dau Bilboko Alondigeak urriaren 9tik 13ra bitartean. NAFA jaialdi ibiltariak urtero uri bat aukeratzen dau, eta aurton Bilbora dator. Ehun pelikulatik gora proiektauko dira 33. edizino honetan.

'Kirolean ere euskaraz' kanpaineari esker Sopelako udal kiroldegiko areto-jardueren % 50 euskeraz eskainiko dira

Bizkaie! 2013-09-16 18:45   Euskerea berbagai

Kirolean ere euskaraz kanpainearen nondik norakoak azaltzeko prentsaurrekoa eskaini dau gaur Sopelako Udalak. Bertan izan dira Betitxe Saitua (Sopelako Udaleko Euskera Zinegotzia), Koikili Lertxundi (Itzarri Consulting), Mikel Begoña (Aitxu! Euskara Taldea) eta Unai Espina (Serviocio, udal kiroldegia kudeatzen dauen enpresea).

Emakume artistak eta emakumez osotutako konpainiak nagusi XII. Bilboko Zirkuituan

Bizkaie! 2013-09-16 18:01   kulturbiz

Udako oporren ostean, XII. Bilboko Zirkuituak bere programazinoari ekingo deutso urriaren 3tik abenduaren 19ra uriko hainbat udaltegitan hamar konpainiek eta artistek eskainiko dituen 16 antzezlan batuz.

Argazki erakusketa batek Bilboko uri-mobikortasunaren eta garraio publikoaren historia berreskuratuko dau

Bizkaie! 2013-09-16 15:25

Erakusketea Arenaleko Kaian egongo da ikusgai irailaren 16tik 22ra, Mobikortasunaren Aste Europarraren ospakizunagaz (MAE) bat eginez. Astearen azken egunean, domekan, hilaren 22an, Bilbao nire kotxe barik! eguna ospatuko da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Plentziako Esaera Zaharren Txapelketan izena emoteko epea irailaren 23an amaituko da

Bizkaie! 2013-09-16 13:55   Bertsolaritzea

Martxan dago Plentziako Esaera Zaharren Txapelketearen laugarren edizinoa, Zakua zabalik, eskuak ugari lemapean. Daborduko zabalik dago izena emoteko epea, irailaren 23ra arte, hain zuzen be. Txapelketea bera hilaren 28an egingo dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Uxue Alberdik eta Xabier Amurizak literaturearen eta bertsolaritzearen arteko alkarreraginak aztertuko ditue Bilbon

Bizkaie! 2013-09-16 11:53   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren Eztabaidak Literatureagaz egitarauaren barruan, Uxue Alberdi idazle eta bertsolari gipuzkoar gazteak eta Xabier Amuriza bertsolari eta idazle bizkaitar beteranoak literaturearen eta bertsolaritzearen arteko alkarreraginak azalduko ditue irailaren 17an, Bidebarrietako Liburutegian, 19:30ean. Ekitaldia Goizalde Landabaso idazle eta kazetaria izango da gidari.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Pozalaguako kobazuloa, '2013ko txokorik onena'

Bizkaie! 2013-09-13 15:29

Repsol gideak urtero aukeratzen dau urteko txokorik edo bazterrik onena, eta Enkarterriko Pozalaguako kobazuloa izan da aurtengo saritua. Internet bidez botoa emoteko epea zarratuta, goizeko hamarrak aldera baieztatu dabe Karranzako kobazuloa izan dala boto gehien jaso dituana, 741.663 boto, hain zuzen be.

BilboArgazki erakusketa eta berbaldi egitaraua urrian abiatuko da

Bizkaie! 2013-09-13 15:04   Kulturea

Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Alkarteak BilboArgazki ekimenaren zazpigarren edizinoa aurkeztu dau. Erakusketak, berbaldiak eta tailerrak eskainiko ditue aurten. Inaugurazinoa urriaren 17an izango da, Los Mundos espazioan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

UPV/EHUk ‘Nafarroa, 1936’ memoria historikoaren eta Gerra Zibilaren gaineko erakusketea antolatu dau

Bizkaie! 2013-09-13 14:32   Kulturea

Jose Ramon Urtasun artista plastikoaren koadroen bidez, 1936ko matxinada militarraren testuinguruan frankistek Nafarroako hainbat herritan egindako zapalkuntzaz egiten da gogoetea.

Eusebio Maria Azkue omenduko dabe Lekeition, irailaren 20an

Bizkaie! 2013-09-13 12:04   Kulturea

Eusebio Maria Azkueren jaiotzearen 200. urteurrena dala-eta ekitaldi berezia egingo dabe Lekeitioko Udalak eta Euskaltzaindiak irailaren 20an. Maitane Larrauri alkateak, Jon Kortazar idazleak, Josu Bijuesca ikerlariak, Xabier Altzibar irakasleak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak hartuko dabe parte.

Mikel Ayllon arabarrak irabazi dau XVI. Igartza Saria

Bizkaie! 2013-09-13 11:31   Kulturea

Deialdi honetan hogeita bost proiektu aurkeztu dira, eta Mikel Ayllonen Ez tiro egin anbulantziei izeneko eleberri proiektua irabazletzat jotea adostu dabe Uxue Alberdi, Igor Estankona eta Xabier Etxeberria epaimahaikideek.

Mendi Film Festivalen saritutako bi filmek beste garaikur bana irabazi dabe Poloniako Soptkania mendi zinemaldian

Bizkaie! 2013-09-13 11:06   Barriak

Poloniako zinemaldian, barriz, gizakia muturreko baldintzetan islatzen dauen film onenaren saria irabazi dau Vladimir Cellierren Silbergeier film labur frantziarrak; Anne eta Eric Lapied frantziarren Himalaya Le Village Suspendu iraupen ertaineko filmak, barriz, mendiko herrien alderdi gizatiarra, kulturala eta arte arlokoak hobeto azaltzen dituan lanaren garaikurra eskuratu dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Invisible Express film laburren lehiaketan izena emoteko azkenengo egunak

Bizkaie! 2013-09-13 11:04   Barriak

Irailaren 16an amaituko da Invisible Express film laburren lehiaketan izena emoteko epea. Lehiaketea bera hilaren 18an hasi eta 25ean amaituko da, Bilbon. EHUko ikasle guztiek daukie parte hartzeko aukerea.

Habanera eta itsas doinuak protagonista Getxon

Bizkaie! 2013-09-12 18:36   Musikea

Habanerak eta itsas doinuak izango dira protagonista nagusi Getxon bihar, hilak 13, hasi eta domekara, hilak 15, bitartean, Getxoko 27. Habanera Jaialdiaren eskutik. Hiru egunez, Boira eta Mestre D'Aixa talde katalanak eta Biotz Alai abesbatza getxotarrak parte hartuko dabe Areetako Geltokia plazan.