Bilboko Udaltegiek 8 erakusketa barri jasoko ditue Expodistrito programearen barruan
2013-08-30 12:17 KultureaExpodistritok, Bilboko Udaltegietan eskainiko dan aldi baterako erakusketa zikloak, datorren astelehenean, irailaren 2an, emongo deutso hasierea urteko azken hiruhilekorako egitarauari (bost, pintura erakusketak izango dira eta hiru argazki erakusketak).
21 film Venezian Urrezko Lehoia irabazteko lehian
2013-08-29 11:08 BarriakSail Ofizialeko filmak pantailaratzen gaur, hilak 29, hasiko dira eta bada zer ikusi. Mostrako zuzendariak adierazo dau film handiak eta adierazpide modu erradikalenak erakutsiko dituela, aukeraketea egin baino lehen 3.000 film ikusi ostean. Aitagarria, Espainiako produkzinorik ez dagoala aurten, Cannes eta Berlinen bezela.
Asier Altuna, Izibene Oñederra eta Luiso Berdejo Donostiako Zinemaldiaren Zabaltegi sailean
2013-08-29 10:42Euskal Herrian produzidutako hiru film be tartean izango dira: Asier Altunaren Zela Trovke, Izibene Oñederraren Hotzanak, For Your Own Safety eta Luiso Berdejoren Violet.
XXIX. Getxo Folk BBK Jaialdia irailaren 5etik 8ra bitartean
2013-08-28 15:41 Musikea29. Folk Getxo BBK Jaialdiak 12 saio hartuko ditu. Clannad banda irlandarra, Kepa Junkera trikitilaria, Budiño gaita-jotzaile galiziarra, Yacine & The Oriental Groove fusino mediterraneoko taldea eta Kukai & Lagunak musika eta jantza ikuskizuna izango dira aurten protagonista.
'Gabrielen lekua: Bilbaoko kaleak' disko-liburua ia-ia prest
2013-08-28 14:17 MusikeaGabriel Aresti Kultura Alkartearen ekinbidez, urrian argitaratuko da Gabrielen lekua disko-liburua. Diskoan Rafa Ruedak sortutako 9 kantu, zazpi Arestiren poema musikatuak eta beste biak Andoni Egañak idatzitako bi bertso-sorta barri eta Oier Guillanek deklamatutako bi poema izango dira entzungai.
'Kontzeptuak mobimentuan' izenburupean egingo da Kontzeptuen Historiari buruzko Nazinoarteko XVI. Kongresua
2013-08-28 10:50 jardunaldiakBilbon eta San Millan de la Cogollan egingo dan Biltzarrak 30 herrialde desbardinetatik etorritako 200 ikertzaile baino gehiago batuko ditu, zenbait kontzeptuk (adibidez, demokrazia, askatasuna, funtzionario publikoa edo tolerantzia) denporeak aurrera egin ahala hartu dituen esanahiei buruzko gogoetea egiteko.
Getxophotoren 'Amesak' eguenetik aurrera izartuko dira
2013-08-27 15:48 KultureaAmesak ardatz hartuta, Christian Caujolle izen handiko kritikalaria komisarioa dauen Jaialdian, mundu osoko 17 argazkilarik hartuko dabe parte. Erakusketak abuztuaren 29tik irailaren 29ra arte egongo dira zabalik.
'Bilboko jai ereduaren aldeko defentsan sabaia jo dogu'
2013-08-27 15:28Aste Nagusiaren balantzea egin dabe gaur prentsaurrean Bilboko Udalak eta konparsek. Alde biak pozik azaldu dira.
Azken egunak 'L’Art en guerre. Frantzia, 1938–1947. Picassotik Dubuffetera' erakusketea ikusteko
2013-08-27 12:16 KultureaBilboko Guggenheim Museoan ikusgai dagoan erakusketan agirian jarri da, nazien okupazino sasoiko Frantzian, artista batzuek arte ofizialari uko egin eutsiela arte-molde eta erantzun estetiko barritzaileen bidez, hau da, geroko artea eraldatuko eban artearen bidez.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Donostiako Urrezko Dominea jasoko dau barikuan
2013-08-27 11:02 MusikeaEuskadiko Orkestra Sinfonikoak (EOS) Donostiako Urrezko Dominea jasoko dau datorren barikuan, hilak 30, Donostiako uriaren setioa eta erretzearen berrehungarren urteurrenaren oroimenaren harira.
'Bilbao Izan' egitarauaren barruan, Basurtuko klaratar kaputxinoen komentua ezagutu ahal izango da
2013-08-26 16:43Datorren astelehenetik aurrera, irailaren 2tik aurrera, barriz, jenteak, Basurtun dagoan klaratar kaputxinoen komentuaren instalazinoak bisitau ahal izango ditu.
Hizkuntza Jabekuntzaren VII. Nazinoarteko AEAL Biltzarra Bilbon
2013-08-26 15:34 jardunaldiakEuskal Herriko Unibersidadeak (UPV/EHU) hartu dau beregan 2013ko irailaren 4tik 6ra bitartean Bilbon izango dan AEALen Nazinoarteko VII. Biltzarra antolatzea.
Ken Zazpi eta EOS bat eginik
2013-08-26 11:12 MusikeaPop-rocka eta musika sinfonikoa buztartu daitekezala erakutsiz, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Ken Zazpi taldeak diskoa grabau eta kontzertu bira txikia eskainiko dabe. Honezkero ensaioak hasi ditue eta kalinarazo dabenez, Ken Zazpiren zazpi kantu ezagunen moldaketak ez eze, hiru kantu barri be izango dira lan barri horretan.
Zortzi film luze aurkeztuko ditue Donostia Zinemaldiko Zinemira sailean
2013-08-26 10:41 BarriakDonostia Zinemaldiak eta EPE eta IBAIA produktoreen alkarteek euskal zinemagintzako persona ospetsu baten ibilbidea saritzeko emoten daben Zinemira Saria Juan Bautista Berasategi marrazkigile eta produktore gipuzkoarrarentzat izango da aurten, Euskal Herriko animazino-zinemearen aitzindarietako bat izan baita.
Udal Txistularien Bandeak datorren domekan Aste Nagusia agurtuko dau Niko Etxartegaz batera
2013-08-22 16:20 MusikeaBilboko Udal Txistularien Bandeak Aste Nagusiari agur esango deutso bere ohiko alarde tradizionalagaz eta tartean euskal rockaren aitzindari eta izar Niko Etxart izango da.
Atom Egoyan, Götz Spielmann eta Jasmila Žbanić zuzendariak be 61. Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean
2013-08-22 12:48 BarriakDonostiako 61. Zinemaldiaren Sail ofizialean Urrezko Maskorra irabazteko lehian aurkeztuko diran beste hiru filmen barri emon dabe: Atom Egoyanen Devils' Knot (AEB), Gotz Spielmannen Oktober November (Austria) eta Jasmila Zbanicen For Those Who Can Tell No Tales (Bosnia eta Herzegovina).
'Jainko txiki eta jostalari hura' proiektuaren aurrestreinaldia urriaren 10ean Ondarroan
2013-08-22 11:42 kulturbizOndarroako Marabilli Sormen Festibalean (urriak 10) izango da Jainko txiki eta jostalari hura lanaren aurre-estreinaldia eta estreinaldia, barriz, New Yorken zemendian.
Orain 30 urteko uriolak gogoratzeko ekitaldia egingo dabe Bermeon
2013-08-22 10:54Jabi Elortegi zinema zuzendari bermeotarrak uriolen inguruan egindako dokumentalaren aurrerapena be ikusi ahal izango da. Hori gitxi balitz, Jabi Elortegik, Jon Ojanguren Herri Babeseko kideak, Gaizka Aurrekoetxea Bermeoko Udaleko Ingurumen teknikariak, eta Juan Karlos Agirre Zerbitzu Saileko zinegotziak parte hartuko daben berbaldi bat be egongo da.
Saltillok, UPV/EHUko eskola-ontziak, ohiko udako itsasaldia hasiko dau euskal kostaldetik
2013-08-21 12:16Abuztuaren 22an, goizeko 9:00etan, Santurtziko portutik, Saltillo UPV/EHUko eskola-ontziak urtengo dau eta euskal kostaldeko portuetan zehar azkenaldion udan egiten dauen itsasaldiari ekingo deutso. Antxinako belaontzian Mikel Lejarza kapitaina eta Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko 14 ikasle joango dira.
Argentina, Txile eta Kolonbiako sei film aurkeztuko ditue Zinema Eraikitzen ekimenaren 24. edizinoan
2013-08-21 11:23 BarriakDanetara, sei izango dira Zinema Eraikitzen ekimenean Argentina, Txile eta Kolonbiatik aurkeztuko dituen filmak irailaren 23, 24 eta 25ean. Ekimena Donostiako 61. Zinemaldiaren eremuan egingo da.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...