'Culinary Zinema' sailak zinemea eta gastronomia buztartuko ditu Donostiako Zinemaldian
2013-07-22 16:22 BarriakBasque Culinary Centerrek, Donostiako Zinemaldiak eta Berlingo Zinema Jaialdiak Culinary Zinema: Zinemea eta Gastronomia sailaren programazinoa aurkeztu barri dabe. Aurten gastronomia ardatz daben zazpi film proiektauko dira, ostean afari tematikoak egingo dira, sukaldari eta jatetxe apartek prestauta.
Hemen da Lekeitioko XXXV. Itxas Soinua Musikaldia
2013-07-22 14:41 MusikeaLekeitioko XXXV. Itxas soinua Musikaldia abuztuaren 14tik abuztuaren 18ra bitartean izango da. Lau egunez punta puntako musikariak izango dira Lekeitioko kultur kaian. Kontzertu guztiak 22:00etan hasiko dira Santa Maria eleizan.
UPV/EHUk José María ‘Koke’ Martínezen bost obra emongo deutsez Cabredo eta Arraia-Maeztu herriei dohaintzan
2013-07-22 10:38 kulturbizGaur astelehena, garagarrilak 22, Euskal Herriko Unibersidadeko eta The Basque Children of ’37 Association alkarteko zenbait ordezkari Cabredo (Nafarroa) eta Arraia-Maeztu (Araba) herrietara joango dira, José María Koke Martínez (Cabredo, 1926 - Londres, 2009) gerrako ume eta artista nafarraren azken nahia beteteko.
Laster da hemen 21. Euskal Encounter party erraldoia
2013-07-19 15:49Hemen da 21. Euskal Encounter, ordenagailuzale amorratuen topaleku handia. 35.000 metro koadrotan 4.096 ordenagailu eta 6.000 lagun batuko dira garagarrilaren 25etik 28ra, Barakaldoko BECen. Interneten nabegetako 20 Gb segundoko sare konexinoa eukiko dabe, ohiko banda zabala baino 3.000 bider handiagoa.
Iratxe Jaiok 'Ultimas palabras' ikus-entzunezkoa estreinauko dau Buenos Airesen
2013-07-19 15:07 Euskaldunak munduanIratxe Jaio artista markinarrak eta Klaas Van Gorkum holandarrak Ultimas palabras izenburuko ikus-entzunezko lana estreinauko dabe Argentinan, Buenos Airesen zapatu honetan, garagarrilaren 20an.
Jabier Kaltzakorta euskaltzain oso izentau dau gaur Euskaltzaindiak
2013-07-19 13:59 kulturbizJabier Kaltzakorta da euskaltzain oso barria. Gaur, garagarrilak 19, Bilbon egin dan osoko batzarrean, Jose Luis Lizundia euskaltzain emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsunea beteteko botazinoa egin dau Euskaltzaindiak. Kaltzakortak, Euskaltzaindiaren Arautegiak agintzen dauen gehiengo osoa lortu dau.
Euskaltzaindiak 'El movimiento de las ikastolas. Un pueblo en marcha' liburua sareratu dau
2013-07-19 11:23El movimiento de las ikastolas. Un pueblo en marcha liburua sarean ipini dau Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean bertan dago irakurgai. Liburua Euskaltzaindiaren Jagon bildumako 13. zenbakia da.
Portugaleteko Nazinoarteko XXXIX. Folklore Jaialdia aurkeztu dabe
2013-07-18 16:53 KultureaElai Alai Kulturguneak antolatuta, garagarrilaren 24tik 27ra Portugaleteko Nazinoarteko 39. Folklore Jaialdia izango da Gökmeydan Halkoyunlari G.S.K.D (Turkia), Jangar Folklore Elkartea (Errusia), Mackinaw (Kanada) Les As du Benin (Benin), Jallmay (Peru), Das Mariñas (Galizia) eta Portugaleteko Elai Alai taldeagaz.
VII. GetxoPhoto abuztuaren 29tik irailaren 29ra izango da
2013-07-18 15:12 KultureaVII. GetxoPhoto argazki jaialdiaren gaia amesak eta beren ikus-irudikapena izango da. Aurten jaialdiak komisario barria dauka, Christian Caujolle komisario frantziar ospetsua, oraingo edizinoko barritasun nagusia, gaur goizean Jokin Aspuru, Getxophotoko zuzendariak azpimarratu dauenez.
2013ko Fun & Serious Game Festival jaialdiak bideojoko onenaren sarirako lanak aurkezteko epea zabaldu dau
2013-07-18 12:54 kulturbizGaragarrilaren 17tik urriaren 20ra arteko epea izango da III. Fun & Serious Game Festivalean bideojokoak aurkezteko, bai joko serioen kategorian, bideojokoen teknikak hezkuntzan, osasunean, zientzian eta bestelako arlotan apliketan dituenak, bai aisialdiko bideojokoen kategorian.
Euskerearen Erakunde Publikoak eta Jaurlaritzeak 1,6 miloe euro banatu ditue Ipar Euskal Herriko eragileen artean
2013-07-18 10:57 Euskerea berbagaiAurten 83 egitasmo aurkeztu dira deialdira, 55 eskatzaileren eskutik, eta horreetatik 65 egitasmo diruz lagundu dira, zortzi hitzarmen bidez eta 57 proiektu deialdiaren bidez.
Euskalbarrokensemble antxinako musikako taldeak 'Azken euskal printzesa' aurkeztuko dau Pragan
2013-07-17 18:19 MusikeaEuskalbarrokensemble antxinako musikako taldea Pragan izango da garagarrilaren 29an, Azken euskal printzesa ikuskizunagaz, Montrealen (Kanada) joandako bagilean eta garagarrilaren 11n Gijonen kontzertua eskaini ostean, Enrike Solinís musikariak zuzenduta, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez.
Udako arte erakusketak Lekeitioko Kultur Kaian
2013-07-17 11:40 KultureaLehenengoan Sain Maurreko artistak dira protagonista, garagarrilaren 16tik 21era bitartean, Kaletik kartzelara, kartzelatik kalera deitutako erakusketan Julen Atxurra Egurrola (Pototo), Jon Bienzobas Arretxek (karaka) eta Patxiku Guimon Fagoagaren lanak dagoz ikusgai.
'Eugène Goyheneche: Onomastique du nord du Pays Basque' liburua sarean ipini dau Euskaltzaindiak
2013-07-17 11:29Xarles Videgain euskaltzain osoak atondutako Eugène Goyheneche: Onomastique du nord du Pays Basque (XIéme-XVéme siècles) liburua Interneten ipini barri dau Euskaltzaindiak. Akademiak argitaratzen dauen Iker bildumearen 27. zenbakia da liburua.
Bizkaiko Aldundiak I+G+B-ko proiektu bat abiarazoko dau Omako basoko margolanakaz
2013-07-16 18:16 kulturbizKontserbazinoa eta zaharbarritzea izango ditu ardatz proiektuak, eta lau alderdi landuko ditu; alde batetiik, obrako materialak, artelanean dagozan narriatzeak eta esku-hartzean aplikau beharreko erispideak ikertu eta zehaztuko dira. Ondoren, konserbazinorako eta zaharbarritzerako erabagitako tratamenduak gauzatuko dira.
300 ekitalditik gora Bilboko Aste Nagusian
2013-07-16 15:45Bilboko Udalak publiko, gustu eta adin guztietarako egitaraua eskainiko dau Aste Nagusian, danetara 300 ekitaldi. Itziar Urtasun Jai Batzordeko presidenteak prentsaurrekoan nabarmendu dauenez, kalidadea, aniztasuna eta dobakotasuna dira egitarauaren ardatz nagusiak.
Korrontzi taldeak zemendiaren 8an aurkeztuko dau 'Tradition 2.1' disko barria Basaurin
2013-07-16 15:40 MusikeaKorrontzi folk talde bizkaitarrak (Mungia, 2004) 2013ko zemendian argitaratuko dau lan barria, Tradition 2.1 izenburukoa. Taldearen laugarren diskoa izango da. Korrontzik tradizinoa eta folklorea gaurkotasunagaz lotuko dau. Herrialde askotan egin dira grabazinoak eta bertako kulturak txertatuko dira disko barrian.
Garabide alkarteak 'Hezkuntza-Euskararen berreskuratzea IV' lana aurkeztu dau
2013-07-16 14:50 Euskerea berbagaiOrain dala lau urte abiatutako egitasmoaren laugarren atala aurkeztu barri dau Garabide alkarteak, Hezkuntza-Euskararen berreskuratzea IV liburua eta dokumentala, hain zuzen be. Alberto Barandiaran lanaren egileak eta Andoni Barreña Garabideko presidenteak aurkeztu eben beharra bart arrastian, Eibarko UEUren egoitzan.
Musiketxeak sareak euskal musika talde barriei zuzendutako deialdiaren azken egunak
2013-07-16 12:48 MusikeaSareak 3 helburu nagusi ditu: Zuzeneko musikako aretoetan proiektu soziokulturalak sustatu eta garatzea; Euskal Herriko musikari barrien harrobi sendo bat eratzea; eta artista horreen egitasmoak zabaldu eta ikusgai egitea. 2013ko deialdian izena emoteko epea garagarrilaren 22an amaituko da.
Zorionak, Kaltza! Ondo mereziduta daukazu.
Erantzuna | Jabier Kaltzakorta euskaltzain oso izentau dau gaur Euskaltzaindiak