Gaur hasi dira Baionako Udako Ikastaroak
2013-07-10 13:00 jardunaldiakUEUren 41. Udako Ikastaroak Eibarren hasi ziran garagarrilaren 1ean eta Baionako hitzorduen ondoren, Eibarren izango dira barriro ikastaroak eta, azkenik, Iruñean.
Garapen Iraunkorrari eta Ingurumenaren Hezkuntzari buruzko Katedrea sortuko dabe Bizkaiko Diputazinoak eta EHUk
2013-07-10 12:34 kulturbizBizkaiko Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibersidadeak sinatu barri daben hitzarmenaren arabera, Garapen Iraunkorrari eta Ingurumenaren Hezkuntzari buruzko Katedrea sortuko dabe aurten. Garapen iraunkorragaz zerikusia daben arazo batzuk konpontzea izango da ekimenaren helburua.
Ikastolan, gustora
2013-07-10 10:59 Euskerea berbagai15 urtez euskeraz ikasi ondoren, azterketak frantsesez egin behar izan arren, emoitza onenak lortu ditue gure ikasleek. 47 ikasleetarik 47k Baxoa gainditzeaz gain, 34k aitamena lortu dabelako. Baina gure zoriona ez da osoa izango, ikasleek Baxoa osoa euskeraz egiteko aukerarik ez daben bitartean.
Javier Gurruchaga eta Popotxo, Donostiako Fantasia eta Bildurrezko Zinemaren XXIV. Asteko karteleko protagonistak
2013-07-09 18:24 BarriakAzken urteetan lez, Ytantos estudioak egin dau kartelaren diseinua. Argazkilaritza lana José Luis López de Zubiriarena da. Atzealdeko dekoratua, barriz, ESCIVI Andoaingo Zinema eta Bideo Eskolako ikasleek egin dabe, Menó Martínen zuzendaritzapean.
Futbola, nazino nortasunen ardatz
2013-07-09 14:55Ekain Rojok bere tesian aztertu dauenez, futbolak, hedabideei esker, eragin komunitario handia sortzen dau gero eta indibidualistagoa dan gizartean. Azken mendeetan, futbolak sekulako indarra hartu dau, izan be, kirol honen ahalmen nagusienen artean ordezkaritza gaitasuna dago.
Ruaille-Buaille taldea Ortigueirako Jaialdiaren finalean
2013-07-09 12:28 MusikeaRuaille-Buaille (Rula-Bula) taldea datorren eguenean, garagarrilak 11, abiatuko da Ortigueirako Folk Jaialdirantz, Runas 2013 egitasmoaren finalean parte hartzeko. Egitasmo horren helburua da nazinoarteko folk eta zelta estiloko talde barriak sustatzea, Ortigueirako Mundu Zeltaren Nazinoarteko Jaialdiaren egitarauaren barruan.
Martxan da Zallan Ikasnabar 2013 Hezkuntza Edegiaren eta Teknologiaren VI. Nazinoarteko Biltzarra
2013-07-09 11:37 jardunaldiakIkasnabar 2013 jardunaldiak heziketa eta teknologia arloko makina bat aditu batuko ditu Zallan hilaren 9tik 11ra bitartean hezkuntza edegia eta teknologia gaiak lantzeko. EHUko Gorka J. Palazio, Inmaculada Maiz eta Carlos Castaño ikertzaileek antolatu dabe topaketea.
Antoine de Saint-Exupéry-ren 'Le Petit Prince' zubereraz
2013-07-08 18:13 KultureaZuberoako Sü Azia alkartearen edizino horretan, Saint-Exuperyk berak Le Petit Prince-n egindako kolorezko marrazkiak agertzen dira.
Garagarrilaren 18an Matematikari Euskaldunen I. Topaketea egingo dabe, Eibarren
2013-07-08 18:13 jardunaldiakEibarko Markeskoa Jauregiak Matematikari Euskaldunen I. Topaketea hartuko dau garagarrilaren 18an, Udako Euskal Unibersidadeko (UEU) Matematika sailak antolatuta. Matematikariek alkarren barri izatea, esperientziak partekatzea eta euren arteko sarea antolatzea da topaketearen helburu nagusia.
XXI. Euskal Encounter topaketeak inoiz baino prestakuntza programa zabalagoa eskainiko dau
2013-07-08 17:48Knowledge sharing, aurten aukeratutako leloaren harira, prestakuntza eskaintzea zabalduko dau Euskal Encounterrek dobako 50 berbaldi eta tailer baino gehiagogaz. Enpresa Digitala ekimenagaz sinatutako alkarlan hitzarmenari esker, gai anitzei buruzko eta gehienbat enpresei zuzendutako ikastaroakaz osotuko da heziketa eskaintzea.
Zornotzak bere bideojoko propioa eukiko dau
2013-07-08 15:20 kulturbizZornotzak bere bideojokoa eukiko dau. Udalaren gazteria sailaren ekimenez sortuko da, Ureshi Land, aurten zazpigarren edizinoa beteko dauen manganimearen eta kultura japoniarraren Mangamore jaialdiagaz bat eginez.
12.000 lagun batu ditu jazzaren magiak Getxon
2013-07-08 12:12 MusikeaPoloniako talde eta artistek arrakastatsu jardun dabe Getxoko 37. Jazzaldian. Pernal Szkil Quintet izan da talde lehiaketako irabazlea, eta Artur Tuznik Trio bandako buruak, Artur Tuznik piano-jotzaile poloniarrak, jaso dau bakarlaririk onenaren saria.
'Narrazioak eta olerkiak 2012' liburua argitaratu dabe
2013-07-08 11:58 KultureaNarrazioak eta olerkiak 2012 liburua kalean da. Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak eta Euskaltzaindiak deitutako 2012ko Resurreccion Maria Azkue sarietan irabazle izandako narrazinoak eta olerkiak batzen dira liburu honetan.
'Jainko txiki eta jostalari hura': Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverde
2013-07-05 14:36 kulturbizZaharregia, txikiegia agian izeneko haretatik hamarkada bat igaro danean, Kirmen Uribe idazlea, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal musikariak eta Mikel Valverde artista plastikoa barriro alkartu dira, Jainko txiki eta jostalari hura izeneko lan mamitsua abian jarteko gogoagaz.
Sopelako ikastetxeetako ikasleek surf ikastaroak jasoko ditue hurrengo ikasturtean
2013-07-05 12:56Sopelako Udalak eta Peña Txuri Alkarteak sinatutako hitzarmenari esker, Iberre, Zipiriñe eta Ander Deuna Ikastolako ikasleek hiru eguneko ikastaroan parte hartu eta surfa hurretik ezagutzeko aukerea aukerea izango dabe hurrengo ikasturtean.
Arantzazun egoan Gabriel Arestiren 'Harrizko herri hau' familiari bueltau deutsie
2013-07-05 11:34 KultureaArantzazuko fraileek eskuizkribua familiari bueltau deutsie; Meli Esteban Arestiren alargunak jaso eban Jose Mari Arregi frantziskotarraren eskutik. Arestiren familiak, Gabriel Aresti Kultur Alkartearen laguntzaz, poetearen obra oso eta bateratua gizarteari eskaintzeko asmoa dauela agertu dau.
Hizkuntzalari Euskaldunen I. Topaketea egin da Eibarren
2013-07-05 11:01 Euskerea berbagaiIñaki Segurolaren eretxiz, 300 urte barru peninsulako hizkuntza guztiak isildu egingo dira, gaztelania, portugesa eta euskerea. Ingelesa gailenduko da besteen gainetik eta akaso katalana izango da erdi bizirik gelditu daitekeena
Unibersidadeko hiru ikaslek mundua zeharkatuko dabe bizikletaz UPV/EHUren markea zabaltzeko
2013-07-04 16:22Bidaiaren hasierea Bilbon izango da, garagarrilaren 6an, zapatuan, eta 18 hilebete geroago, lau kontinenteak zeharkatu eta abenturearen barri online emon ondoren, Bilbora bueltauko dira.
Unexpected taldeak ekingo deutso Artiumen egingo dan V. Ilunabarrean kontzertu eta proiekzino programeari
2013-07-04 12:11 MusikeaGaragarrileko barikuetarako Gasteizko Artiumek aire zabalean antolatutako kontzertuen eta proiekzinoen Ilunabarrean programeari hilaren 5ean ekingo jako Unexpected taldearen kontzertuagaz.
Bartzelonako Euskal Etxeak II. EH Sona lehiaketea abiarazo dau
2013-07-04 10:56 MusikeaAntolakuntzeak jakinarazo dauenez, saria Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen dauen EH Sona 2013 jaialdiaren barruan kontzertu bat eskaintzea izango da, Bartzelonako Razzmatazz aretoan Gatibu talde gernikarragaz batera.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...