Arantzazun egoan Gabriel Arestiren 'Harrizko herri hau' familiari bueltau deutsie

Bizkaie! 2013-07-05 11:34   Kulturea

Arantzazuko fraileek eskuizkribua familiari bueltau deutsie; Meli Esteban Arestiren alargunak jaso eban Jose Mari Arregi frantziskotarraren eskutik. Arestiren familiak, Gabriel Aresti Kultur Alkartearen laguntzaz, poetearen obra oso eta bateratua gizarteari eskaintzeko asmoa dauela agertu dau.

Hizkuntzalari Euskaldunen I. Topaketea egin da Eibarren

Bizkaie! 2013-07-05 11:01   Euskerea berbagai

Iñaki Segurolaren eretxiz, 300 urte barru peninsulako hizkuntza guztiak isildu egingo dira, gaztelania, portugesa eta euskerea. Ingelesa gailenduko da besteen gainetik eta akaso katalana izango da erdi bizirik gelditu daitekeena

Unibersidadeko hiru ikaslek mundua zeharkatuko dabe bizikletaz UPV/EHUren markea zabaltzeko

Bizkaie! 2013-07-04 16:22

Bidaiaren hasierea Bilbon izango da, garagarrilaren 6an, zapatuan, eta 18 hilebete geroago, lau kontinenteak zeharkatu eta abenturearen barri online emon ondoren, Bilbora bueltauko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Unexpected taldeak ekingo deutso Artiumen egingo dan V. Ilunabarrean kontzertu eta proiekzino programeari

Bizkaie! 2013-07-04 12:11   Musikea

Garagarrileko barikuetarako Gasteizko Artiumek aire zabalean antolatutako kontzertuen eta proiekzinoen Ilunabarrean programeari hilaren 5ean ekingo jako Unexpected taldearen kontzertuagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bartzelonako Euskal Etxeak II. EH Sona lehiaketea abiarazo dau

Bizkaie! 2013-07-04 10:56   Musikea

Antolakuntzeak jakinarazo dauenez, saria Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen dauen EH Sona 2013 jaialdiaren barruan kontzertu bat eskaintzea izango da, Bartzelonako Razzmatazz aretoan Gatibu talde gernikarragaz batera.

Iraia Iturregi Athleticeko kapitaina, Aste Nagusiko pregoilari

Bizkaie! 2013-07-03 13:07

Aurten be, Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria kirolari bat izango da; Iraia Iturregi (Bilbo, 1985) Athleticeko kapitainari emongo deutsie aurten ardurea, talde guztiaren ordezkari moduan. Bilboko Udalak ohar bidez azaldu dauenez, erabagi honegaz jai batzordeak emakumezkoen futbola goraipatu nahi izan dau.

Galdakaoko Vusa Eraikuntzak Bai Euskarari saridunen artean

Bizkaie! 2013-07-03 11:55   Euskerea berbagai

Anaje Narbaiza, Vusa Eraikuntzak enpresa eta Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko ziurtagiridunak izan dira sarituak. Bai Euskarari Ziurtagiriaren alkarteak eratu dau sari banaketea urtero legez.

Bilbao BBK Live jaialdiak kontzertuak, zinemea eta erakusketak eroango ditu urigunera

Bizkaie! 2013-07-03 10:47   Musikea

Arriaga Plazea ekitaldi areto erraldoi bihurtuko da La Bien Querida, Dorian, El Inquilino Comunista eta El Columpio Asesino taldeen kontzertuakaz, jaialdiaren 2014ko edizinorako kartelen lehiaketako erakusketeagaz. Gainera, El Cosmonauta zientzia fikzinozko filma proiektauko da BBK Aretoan, eta Kale Nagusian ezusteko kontzertu bat izango da.

1.612 ikaslek egingo ditue gaurtik aurrera unibersidadera sartzeko ezohiko probak UPV/EHUn

Bizkaie! 2013-07-03 10:27

Gaur, garagarrilak 3, 8:45ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 1.612 ikaslek hasiko ditue unibersidadera sartzeko probak UPV/EHUn, ezohiko deialdian. Beste 280 ikaslek (Lanbide Heziketako 54 eta Batxilergoko 226) fase espezifikoa baino ez dabe egingo. Ohiko deialdian, 8.758 ikasle aurkeztu ziran, eta % 97,30ek gainditu eban fase orokorra.

21 zuzendari gazteren lanak ikusgai Getxon 'Gaurik Laburrena' emonaldian

Bizkaie! 2013-07-02 15:31   Barriak

Aurten be, zinemazaleek Gaurik Laburrena film laburren emonaldiaz gozau ahal izango dabe garagarrilaren 8an eta 9an. Hilaren 8an, astelehenean, gaztelaniazko filmak proiektauko ditue eta biharamunean, martitzenean, garagarrilak 9, euskerazkoak.

'Hitza jolas' goiburupean, Ahoa Bete Hots, garagarrilaren 3tik 5era

Bizkaie! 2013-07-02 12:18   Bertsolaritzea

Hitza Jolas goiburupean, ahozkotasuna lantzeko hezkuntza arautuan eta ez arautuan erabili daitekezan jolasak izango ditue ardatz eta, besteak beste, ahozkotasuna gozamenetik zelan landu azalduko dabe.

Edurne Brouardek itxi egin dau Korrikaren ardurea

Bizkaie! 2013-07-02 11:09   Euskerea berbagai

Joan dan eguenean, batzar nazionala egin eban AEK-k, eta Brouarden ordezkoa izentau eben, Asier Amondo, 44 urteko laudiotarra, gaur egun AEKren Artezkaritzako kidea dana; beraz, Amondok hartuko deutso lekukoa Brouard and.ari urritik aurrera.

Naturaren Argazkilariak 2013 erakusketea Bilbon ikusgai garagarrilean

Bizkaie! 2013-07-02 10:49   Kulturea

Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondare aretoan Naturaren Argazkilariak 2013 erakusketea dago ikusgai garagarrilaren 30era arte. Urtero parte hartu nahi daben Europako argazkilari profesional nahiz afizionatuentzat zabalik dagoan GDT European Wildlife Photographer of the Year lehiaketako irudi-bilduma bat egongo da ikusgai erakusketan.

Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoko Formula Student Bizkaiak lehenengoz ibilgailu elektrikoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2013-07-01 15:03

Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoko 60 ikaslez eta hiru irakaslez osotutako talde batek, garagarrilaren 4tik 7ra bitartean, Formula Student ikasleen arteko nazinoarteko lehiaketan parte hartuko dauen monoplaza elektrikoa aurkeztu dau gaur goizean.

Euskadiko sortzaileen 4 eszena ikerketa eta sorkuntza egitasmo aukeratu ditu V. Artistak Egoitzan programan

Bizkaie! 2013-07-01 14:06   kulturbiz

Aukeratutako egitasmoak ondokoak dira: Macarena Recuerda Shepherden Norenak dira begi horiek?, Jon Koldo Vázquez artistearen Elkarrekin bakarrik, Alex Gerediagaren Not (never on time) lana eta Sleepwalk Collective talde gasteiztarraren Doméstica.

Aste Nagusia 2013ko Bertoko Pop Rock kontzertuek estilo guztietako 17 talde batuko ditue

Bizkaie! 2013-07-01 12:04   Musikea

2013an Aste Nagusiko agertokian parte hartu gura leukien taldeen 78 maketa aurkeztu dira, joan dan urtean baino 5 gitxiago. Beraz, argi dago Aste Nagusiko Pop Rock erakusketeak aparteko garrantzia dauela bertoko talde eta musikarien artean eta parte hartze eta onarpen handia dauela.

Berria, Euskalerria Irratia, Alex Gurrutxaga, Ainara Argoitia eta Lander Arbelaitz XXV. Rikardo Arregi Kazetaritza saridunak

Bizkaie! 2013-07-01 11:22   sariak-autortzak

Sari honen helburua euskerazko kazetaritzan kalidadea, bikaintasuna eta etenbako barrikuntzea sustatzea izan da, 1989. urtetik gaurdaino, eta erispide horreek hartu ditu kontuan aurtengo epaimahaiak be 2012ko maiatzetik 2013korako tartean kazetariek euskeraz egin dituen lanak aztertzeko.

Ararteko erakundearentzat, EHGAMen Urrezko Hirukia saria

Bizkaie! 2013-06-28 15:51

Urtero lez, bagilaren 28an, Sexu Askapenaren Egunean, EHGAMek Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina sariak emon ditu. Ararteko erakundeak jasoko dau lehenengo saria, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, bigarrena. Sari-emote ekitaldia gaur bertan egingo dabe, 22:00etan, Bilboko Kafe Antzokian.

Orotariko Euskal Hiztegiaren 3. argitaraldia aurkeztu dabe Gasteizen

Bizkaie! 2013-06-28 15:51   Euskerea berbagai

Gaur, bagilak 28, Euskaltzaindiak Orotariko Euskal Hiztegiaren 3. argitaraldia aurkeztu dau Gasteizen, Eusko Legebiltzarrean. Bersino barriak, danetara, ia 3.000 sarrera barri -sarrera nagusi eta azpisarrera- izango ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bermeoko XVI. Jazzaldiak 3 kontzertu eta jam session bat eskainiko ditu garagarrilaren 3tik 5era

Bizkaie! 2013-06-28 15:18   Musikea

Aurten Jazzber jaialdi honetan, Carlos Velasco Quintet euskaldunek, Poloniako Freeway Quintet eta Kopenhagen egoitza dauen Artur Tuznik Trio taldeak parte hartuko dabe. Kontzertu guztiak Kafe Antzokian izango dira eta sarrerea doban izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)