Erabagi dira Bilboko Udalak antolatutako 2013ko XXV. Bilbainada Lehiaketearen irabazleak

Bizkaie! 2013-07-16 11:49   Musikea

2013ko XXV. Bilbainada Lehiaketako epaimahaiak, Txaro San Juanen eta Fernando Ibarraren Patrimonio botxero lanari emon deutso gaztelaniazko bilbainada onenaren saria. Euskeraz idatzitako bilbainadarik onenari emoten jakon saria, barriz, José María Larrazabalek idatzitako Bilbo sorleku berezia lanak jaso dau.

'Euskaraz bizi nahi dut' film laburren lehiaketea martxan dago

Bizkaie! 2013-07-15 18:46   Barriak

Kontseiluak Euskaraz bizi nahi dut film laburren lehiaketea prestau dau bigarren aldiz. Izen bereko dinamikearen barruan kokatzen da ekimena. Igazko lehiaketeak harrera ona izan eban, eta aurtengoak be bide bera segidutea espero dabe antolatzaileek.

'Euskal Gramatika. Lehen Urratsak – VII (Perpaus jokatugabeak)' liburua sarean

Bizkaie! 2013-07-15 18:00

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak — VII (Perpaus jokatugabeak) liburua sarean jarri dau Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean konsultau daiteke, hemen.

Bilbao BBK Livek 105.000 lagun batu zituan astegoienean Kobetamendin

Bizkaie! 2013-07-15 15:47   Musikea

Ia 105.000 lagun batu ziran astegoienean Bilbao BBK Live jaialdian, 104.405, hain zuzen be. Antolatzaileek balorazino oso positiboa egin dabe, eta bederatzigarren edizinoaren datearen barri be emon dabe, 2014ko garagarrilaren 10etik 12ra bitartean.

Lekeitioko 24. Nazinoarteko Kale Antzerki Jaialdia: zeruko jantzak eta hamaika istorio harrigarri

Bizkaie! 2013-07-15 15:18   Kulturea

Ikusle kopuruari jagokonez, nabarmendu behar da zapatuko antzerkizale uriolea. Ikuskizunak lepo bete ziran eta giro ezin hobea izan da asteburuan zehar. Aurten, danetara 18.000 ikusle batu dira kale-arteez gozetako. Kulturea Lekeitioko garapen ekonomikorako aktibo garrantzitsua dala argi geratu da beste behin be.

38 taldek joko dabe Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketan

Bizkaie! 2013-07-15 14:59   Musikea

Bilborock aretoan izango da aurten be Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketea, eta musikearen arloko espezialistek osotutako epaimahaiak daborduko aukeratu ditu zuzenean joko daben 38 taldeak. Zuzeneko emonaldiak uda ostean hasiko dira.

Infernua eta deabrua izango dira aurtengo Gorefest jaialdiko protagonistak

Bizkaie! 2013-07-15 11:40   Barriak

Zinemearen alderik ilunena eta gore generoa gogoko dabenek Bermeon daukie hitzordua barikuan, hilak 19. Infernua eta deabrua izango dira 13. Gorefest jaialdiaren protagonista nagusiak, euren ganeko pelikulak proiektauko ditue eta.

Ruaille-Buaille taldeak irabazi dau Ortigueirako Jaialdiko lehiaketea

Bizkaie! 2013-07-15 11:20   Musikea

Epaimahaiaren eretxiz, ondokoak izan dira Barakaldoko Ruaille-Buaille taldea irabazle aukeratzeko arrazoiak: musika-kalidadea, teknikea, Europa Atlantikoko musikak bateratzeko gaitasuna eta bertaratutako entzuleak piztu eta altzarazoteko ahalmena.

Nobedadeak ugari Sopelako XIV. Lasterketa Nudistan

Bizkaie! 2013-07-12 15:51

Garagarrilaren 20an izango da aurtengo Sopelako Barinatxe hondartzako Lasterketa Nudistea. Aurtengoa XIV. edizinoa izango da, eta aurreko urteetan legez, Patxi Ros sari honetan kirolari eta nudista ugari batzea espero da (ehundik gora).

'Zatoz euskarara', matrikulau zaitez Bizkaiko euskaltegietan

Bizkaie! 2013-07-12 14:39   Euskerea berbagai

Zatoz euskarara kanpainearen helburu nagusiak bi dira: batetik, helduen matrikulazinoa sustatzea Bizkaiko euskaltegietan 2013-2014 ikasturtera begira, eta bestetik, euskaltegietan arian-arian euskalduntzen diran herritarrak eta gizataldeak animetea euskerea eguneroko bizimoduan erabil deien euskaltegitik kanpo, edozein gizarte-esparrutan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Cristina Lucasek 'On air' erakusketea aurkeztu dau Bilboko Rekalde aretoan

Bizkaie! 2013-07-12 11:49   Kulturea

Cristina Lucasek hegaz egiteko aspaldiko amesa hartu dau abiapuntu Rekalde aretoan zabaldu barri dauen On air erakusketea atontzeko. Menpekotasun eta podere tresnei buruz egin dauen gogoetearen emoitzea urriaren 13ra arte egongo da ikusgai Bilbon.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Euskal Herriko Gazte Orkestreak Tchaikovskyren 5. sinfonia landuko dau udako denporaldian

Bizkaie! 2013-07-12 11:36   Musikea

Euskal Herriko Gazte Orkestreak aurtengo udan egingo dauen topaketea bere historiako osoenetako bat izango da prestakuntza-eskaintzeari jagokonez. Holan, Carl Maria Von Weberen Der Freischütz (Oberturea) eta P.I. Tchaikovskyren 5. sinfonia landuko ditu.

Euskereagazko jarrera linguistikoak neurtzeko galdetegi barri bat sortu dabe EHUn

Bizkaie! 2013-07-12 10:59   Euskerea berbagai

DBHko ikasleek euskereagazko dituen jarrera linguistikoak zein hizkuntza hori ikasteko daukien motibazinoa aztertu ditu Urtzi Ruiz de Azua irakasleak Euskal Herriko Unibersidadean (EHU) aurkeztu dauen doktore-tesian.

Jabi Santa Cruz erandiotarrak 'Baso ilun itoan' liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2013-07-11 17:56   Kulturea

Blas de Otero-Bilboko Uria saria irabazi eban Jabi Santa Cruz idazle erandiotarrak 2011ko edizinoan, euskerazko modalidadean. Orain, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Erein argitaletxeak bere lana kaleratu dabe, Baso ilun itoan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Garaiko Udalak Zubiaurretarrak gogoratzeko ekitaldiak antolatu ditu

Bizkaie! 2013-07-11 15:47

Lehenengoa datorren garagarrilaren 13an, zapatuan, Garai herriko eraikin desbardinen aurrealdeetan egingo dan Zubiaurretarren begietatik izenburuko argazki-erakusketearen hasierea izango da. Erakusketea Zubiaurre anai margolariek XX. mende hasieran Garai herri bizkaitarrean hartutako 12 formatu handiko argazki erraldoiek osotzen dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko ikasleen laugarren interbentzinoa Deustuko zubian

Bizkaie! 2013-07-11 15:12   Kulturea

Mikeldi Pérez Urkijoren Geometria Abstraktua eta Tanketak interbentzinoan, forma geometriko aseptiko batzuk, zubiko makina etxola zaharreko leihoak estaliko ditue. Iluntzerakoan eta barruan argiak pizterakoan, barriz, irudi abstraktu horreetatik formatu handiko argazki batzuk ikusiko dira.

Zabalik honezkero ‘Invisible Express’ film laburren lehiaketan izena emoteko epea

Bizkaie! 2013-07-11 13:54

Izena irailaren 16a baino lehen emon behar da. Txapelketea, barriz, irailaren 18tik 25era arte egingo da Bilbon, eta UPV/EHUn ikasten dabenek parte hartu leikie.

Zientzia eta teknologia gastu publikoaren lehentasun izan beharko leuke, herritarren eretxiz

Bizkaie! 2013-07-11 12:32

Elhuyarrek 2012. urtean EHUko Kultura Zientifikoaren Katedreagaz eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailagaz batera egindako Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz dauen ikuspegiaren ikerketa 2012 txostenaren ondorioak aurkeztu ditu.

Sete Sóis Sete Luas zirkuituaren barruan sartu dira Zornotzako Karmengo jaiak

Bizkaie! 2013-07-11 11:27   Musikea

Sete Sóis Sete Luas jaialdiaren zirkuituaren barruan sartu dira Zornotzako Karmengo jaiak aurten lehenengoz. Herri musika garaikidearen eta arte plastikoen topagunea da jaialdia. Kulturen arteko komunikazinoa eta arte-produkzinoaren jatorrizko jarduerak sustatzeko helburua dauka eta 21. edizinoa da aurtengoa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Meatzeen eta Herri Lanen Injinerutza Teknikoko Unibersidade Eskolearen mendeurrena

Bizkaie! 2013-07-10 18:41

UPV/EHUko Meatzeen eta Herri Lanen Injinerutza Teknikoko Unibersidade Eskolan, Eskolearen mendeurrenaren ospakizuna izan da goiz partean, eta ikastegiaren ehun urteko historia gogoratzen dauen Del hierro al titanio. Historia de minas: Minas de historia liburua aurkeztu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)