UEUko udako ikastaroak Eibarren hasiko dira astelehenean
2013-06-28 15:05 jardunaldiakEibarren abiatuko dira UEUren 41. Udako Ikastaroak, astelehenean, garagarrilaren 1ean. Danetara, hamar ikastaro eskainiko ditue Markeskoa Jauregian, garagarrileko lehenengo astean.
Mari Luz Esteban basauriarrak 'Amaren heriotzak libreago egin ninduen' bere lehenengo poesia-liburua kaleratu dau
2013-06-28 12:36 KultureaGai intimoak hartu ditu ardatz Mari Luz Estebanek Amaren heriotzak libreago egin ninduen (Pamiela) bere lehenengo poesia-liburuan, besteak beste, sexualidadea, heriotzea eta maitasuna. Liburuan oinarritutako errezitaldia egingo dabe gaur, hilak 28, Donostiako Udal Liburutegian, 19:00etan
Bilboko B Awards diseinuaren jaialdian Japonia izango da herrialde konbidadua
2013-06-28 11:48Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak B Awards Bilbao Bizkaia Concept Design Festival egitasmoaren bigarren edizioa egingo dabe, Bilbao Bizkaia Design & Creativity Council erakundearen bitartez, zemendiaren 13an eta 14an, Bilboko Alondigan, Japonia herrialde konbidatua dala.
EHUko IXA taldeak QT Leap ekimenean parte hartuko dau
2013-06-28 11:20EHUko IXA taldea Europako proiektu barri batean hasi da lanean itzulpengintza automatikoan, QT Leap ekimenean, hain zuzen be. Itzulpen automatikoen emoitzen kalidadea nabarmen hobetzea da egitasmoaren helburu nagusia.
HUHEZIk eta Hekimen-ek lankidetza hitzarmena sinatu dabe
2013-06-27 18:18Alkarlanerako hitzarmena sinatu barri dabe HUHEZI Mondragon Unibersidadearen Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeak eta euskerazko herri ekimeneko hedabideek osotutako Hekimen taldeak.
Euskerea administrazinoan, aurrera baina apal
2013-06-27 15:15 Euskerea berbagaiEAEko Herri Administrazinoen IV. Plangintzaldiko (2008-2012) Euskerearen Erabilera Planaren ebaluazinoaren barri emon dau Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak. Euskerera eten barik aurrera doa, baina aurrerakadea apala dala onartu dau.
Bilboko Brankak agur esango deusku astegoienean
2013-06-27 15:082007ko abenduan jaio zan Branka, hausnarketa eta eztabaida luzeen ondoren. Hedabide konbentzionaletan agiri ez zan Bilboren barri emoteko sortu zan, hedabideotan jasoten ez zituen Bilboren bestelako ikuspegiak, errealidade asko eta askotarikoak erakusteko.
Bagilak 29, Gernika Jai Alai Frontoiaren 50. urteurrena
2013-06-27 14:05Gernika Jai Alai Frontoiak Gernika-Lumoko historian ditu bere sustraiak. 2000 akzinodunek eskuzabaltasunez emondako diruagaz eregita, Gernikako eta Busturialdeko bizilagunek izandako desioa errealidade bihurtu eben, frontoi barri bat, izan be, aurrekoa bonbardaketan suntsituta geratu baitzan.
Udako musika jaialdiak abian dira
2013-06-27 12:16 MusikeaMusikaz ganezka dator astegoiena, han eta hemen danetariko jaialdiak daukaguz egunotan Euskal Herrian: Musikaire, Elorrion; Euskal Herria Zuzenean, Lekornen; Azkena Rock Festival, Gasteizen; eta Tolosandblues, Tolosan.
'Gerrak ez du izenik' albumak irabazi dau 2013ko Etxepare Saria
2013-06-27 11:17 sariak-autortzakAurten aurkeztutako 31 lanen artean, Maite Mutuberria ilustratzaile nafarrak eta Leire Bilbao idazle bizkaitarrak alkarlanean eginiko lan batek irabazi dau 2013ko Etxepare Saria: Gerrak ez du izenik lanak, hain zuzen be.
Arrate Egaña idazleak irabazi dau Gabriel Aresti XXX. Ipuin Lehiaketea
2013-06-26 15:12 KultureaGabriel Aresti XXX. Ipuin Lehiaketako epaimahaiak Arrate Egañak idatzitako Marquez ipuina saritu dau, eta Uxue Alberdik aurkeztutako All right-ek, ostera, akzesita jaso dau.
Jon Sistiaga kazetariak jasoko dau 2013ko Zilarrezko Gehitu saria
2013-06-26 11:07Gehitu Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen alkarteak Jon Sistiaga Escudero kazetari irundarrari emongo deutso 2013ko Zilarrezko Gehitu saria. Giza eskubideen alde egindako kazetaritza ibilbideagaitik eta, batez be, Ugandako LGTB kolektiboak bizi dauen errealidadea erakusten dauen La caza al homosexual erreportajearen inguruan eginiko lanagaitik saritu dabe.
Bilboko Alondigeak eta BEAZ-ek diseinua eta barrikuntzeagaz lotutako enpresa ekimen barriak bultzatuko ditue
2013-06-25 15:41 kulturbizDatorren zapatua, bagilak 29, Diseinuaren Nazinoarteko Eguna, Bilbon konturatu barik pasauko ez dan eguna izango da. Izan be, aste hau atxakitzat hartuta, BEAZ-en bitartez, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, ekonomiaren motorra diran diseinua eta industria sortzailearen aldeko erronkearen alde egin eta arlo honegaz lotutako zenbait ekimen programau ditue.
Badator Mikel Alviraren 'Cuarenta días de mayo film' laburraren estreinaldia
2013-06-25 13:07 BarriakBere nobelatik abiatuz, gidoia sortzeaz gan, produkzinoa antolatu dau eta pieza labur bezain bizia zuzendu dau, Jose Aldekoa argazki zuzendariaren laguntzaz. Arlo sortzailea Unai Garciaren esku geratu da eta Nerea Reta eta Alberto Morillo aktoreek emon deutsee bizia protagonistei. Emoitzea, film bizia eta iradokitzailea, Mikel Alviraren estilokoa.
Urduñako Udalak hainbat ekimen antolatu ditu armada frankistea urira sartu zala 76 urte beteko diran honetan
2013-06-25 11:44Urduñako Udalak, gudaroste frankistea Urduñan sartu zala 76 urte beteko dirala gogoratzeko, hainbat ekitaldi antolatu ditu hil honen 27, 28 eta 29rako, memoria historikoa berreskuratzeko asmotan.
Donostia eta Zuricheko zinema jaialdiek lankidetza hitzarmena sinatu dabe
2013-06-24 18:50 BarriakZuricheko zinema jaialdiak eta Donostia Zinemaldiak indarrak batuko ditue zinemaldi donostiarraren aurtengo edizinotik aurrera, eta, hartu-emonen lehenengo etapan, zinemaldi suitzarrak Espainiako gaur egungo zinemeari eskainitako atal bat estreinauko dau, San Sebastian Window izenburupean.
Sopelako kiroldegiak jarduera batzuk euskeraz eskainiko ditu lehen aldiz, irailetik aurrera
2013-06-24 17:33 Euskerea berbagaiKanpaina honetan ezinbesteko bihurtu zarien protagonistoi, gure kirolarioi eta kiroldegiko monitoreoi, eskerrak emon nahi deutsueguz, proiektu hau aurrera eroateko prest agertu zarielako eta eredua izan zarielako.
Le Bus Rouge taldeak irabazi dau Zornotzako Haizetara VIII. Kale Musikarien Lehiaketako sari nagusia
2013-06-24 12:29 MusikeaZornotzako kaleak musikaz bete dira astegoienean, Haizetara VIII. Kale Musikarien Lehiaketea dala eta. Frantziako Le Bus Rouge taldea izan da irabazlea, folka eta gaur egungo eritmoak nahasten dituan fanfarrea. 10.000 euroko saria jasoko dabe.
Aiko taldeak ikasturte amaierea ospatuko dau zapatuan, Plateruena kafe antzokian
2013-06-21 15:52 KultureaAiko musika eta eta jantza irakasle taldeak zapatuan, hilak 22, egingo dau aurtengo Jantzazale Eguna, Durangoko Plateruena kafe antzokian. Ikasturtea amaitzeko, antxinako erromerien antzeko jaia prestau dabe, bazkari eta bazkalostea.
Ken Zazpik eta EOSek zemendian aurkeztuko dabe alkarregaz egindako diskoa
2013-06-21 15:08 MusikeaZemendiaren 8an aurkeztuko dabe Ken Zazpi taldeak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak alkarregaz sortutako diskoa. Bost kontzertu emongo ditue, lehenengoa abenduaren 3an, Donostiako Kursaalen.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...