La Tarrancha taldeak hizkuntz aniztasuna aldarrikatzen dauen 'Mezillingües' diskoa aurkeztuko dau Gernikan
2014-01-29 14:42 MusikeaLa Tarrancha taldeak hizkuntz aniztasuna aldarrikatzen dauen Mezillingües lanaren zuzeneko aurkezpena egingo dau Gernikako Lizeo Antzokian datorren barikuan, urtarrilaren 31n. Enbor bereko zazpi hizkuntza eta 19 kolaborazino batzen dituan diskoa da ska-fusino taldeak aurkeztuko dauena.
Bermeoko Erroxape alkarteak Narrazino Laburren XIX. Lehiaketea prest dauka
2014-01-29 14:34 KultureaErroxape emakumeen alkarteak Narrazino Laburren XIX. Lehiaketea antolatu dau. Testuak euskeraz zein gaztelaniaz idatzi daitekez, eta zezeilaren 12a baino lehenago bialdu behar dira. Sari bi dagoz, bata 200 eurokoa, eta bestea, 100 eurokoa.
Bilboko Qiao-Zubia Kultur Alkarteak txinatar urte barria ospatuko dau
2014-01-29 11:20Txinatar egutegiaren arabera, datorren urtarrilaren 31an 4.712. urteari hasierea emongo jako eta txinatar horoskopoan Egurrezko Zaldiari jagoko. Txinatar kulturako ospakizunik garrantzitsuena da eta oraingo honetan, laugarrenez, Qiao-Zubia Kultur Alkarteak horregaz bat egin eta Bilboko bizilagunei herrialde horretako kulturearen zati bat erakutsi nahi izango deutse.
MUn euskaraz! bideo-lehiaketea antolatu dau Mondragon Unibersidadeak
2014-01-29 10:07 BarriakUnibersidadeko eguneroko hartu-emonetan euskerearen erabilerea sustatzea dau helburu Mondragon Unibersidadeak martxan ipini barri dauen MUn euskaraz! lehieaketeak. Parte-hartzaileek bideo bat sortu behar dabe, gehienez be hiru minutukoa, eta ostean Youtubera igon.
Sopelana-Sopela auzian, Bizkaiko Batzar Nagusiek gaur emongo dabe udalerriko izen ofiziala aldatzeko azken pausua
2014-01-29 09:51 Euskerea berbagaiBizkaiko Batzar Nagusiek gaur, urtarrilak 29, udalerriko izen ofiziala aldatzeko azken pausua emongo dabe, Sopelana izena Sopela bihurtuz, botazinoan aurrera egin ezkero.
Ahotsa.info komunikabide barria sortu dabe Nafarroan
2014-01-28 17:23Ezagutzera emon barri dabe Nafarroako herri mobimentuaren ahotsa sarera eroango dauen komunikabidearen izena: Ahotsa.info. Proiektua gauzatzeko 20.000 euro behar dituela jakinarazo dabe arduradunek.
Pete Seeger folkaren ikurra hil da
2014-01-28 11:33 MusikeaThe Almanach Singers taldeagaz hasi zan kantuan, Woody Guthrie eta Lee Haysegaz batera. 1949-1959 urteetan, The Weavers taldeagaz ibili zan, eta, gero, bakarlari moduan. Langileriaren lagun, makinatxu bat jaialditan kantau eban, beti be giza eskubideen alde eta Vietnamgo gerrearen kontra. Era berean, ingurumenaren babeserako burrukan sutsua zan.
Egueneko 'Artelana bere testuinguruan' saioko protagonistea Niccolo de Uzzano izango da
2014-01-28 10:20 KultureaNiccolo da Uzzanoren bustoa izango da Bilboko Berreginen Museoko pieza garrantzitsuenak ezagutzera bideratutako Artelana bere testuinguruan zikloaren protagonistea datorren eguenean, urtarrilaren 30ean, 18:00etatik aurrera.
UPV/EHUk app bat sortu dau ikasleei notak jakinarazoteko eta informazino akademikoa emoteko
2014-01-27 17:03Euskal Herriko Unibersidadeak gailu mobikorretarako aplikazino bat sortu dau bere ikasleentzat. G.A.U.R. izeneko app horren bidez abisu bat bialtzen jako ikasleari matrikulau dan irakasgai batean notea jarten dan bakotxean. Era berean, matrikulea, espedientea eta tutoretza orduak konsultau daitekez, besteak beste.
Euskerearen erabilerea normalizetako V. Plan Nagusia aurkeztu dau Eusko Jaurlaritzeak
2014-01-27 14:45 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzearen helburua da euskal gizartean elebitasun iraunkorra eregitea. Horregaitik da Eusko Jaurlaritzearen 2013-2017 bitarteko Euskerearen Erabilerarako Plan Nagusi honen helburu nagusia honako hauxe: herritar guztiek daben hizkuntza ofiziala aukeratzeko eskubidea egiazki betetea, eta euskerea zerbitzu hizkuntza eta lan hizkuntza lez erabiltea.
'Dantzazaleak', argazki erakusketa ibiltaria Galdakaon
2014-01-27 14:21 KultureaDantzazaleak Iñaki Andrés argazkilariak egindako argazkien erakusketea da eta bertan Aiko taldearen lanaren esentzia jasoten da, jantzara hurreratzeko modu natural eta dibertigarria dan Dantzaldi Ibiltaria proiektutik pasau diran 2.000 jantzazaleren argakiz osotutakoa.
'Mugan bizi, bizi' lemapean, martxan dago Araba Euskaraz 2014 jaia
2014-01-27 14:17 Euskerea berbagaiBagilaren 15ean, Lapuebla de Labarcan izango da aurtengo Araba Euskaraz ikastola arabarren jai handia. Samaniegoko kultur etxean egin eben aurkezpen ofiziala, zapatuan, eta eguraldia lagun izan ez arren jente nahikotxu batu zan.
Hiru sari jasota Diederick Ebbinger-en 'Matterhorn' filma XI. Zinegoak jaialdiko irabazlea izan da
2014-01-27 12:59 BarriakMatterhorn, Diederick Ebbinger-ena, da XI. Zinegoak, Gay, Lesbo Trans Nazinoarteko Zinemaldiko irabazle nabarmena, izan be hiru sari eskuratu ditu: Fikzinozko Luzemetrairik onena, Fikzinozko luzemetraiaren gidoirik onena (Ex aequo Tom à la ferme) eta, azkenik, Fikzinozko luzemetraian gizon-antzezpenik onena Ton Kas-entzat.
Mikel Mikeo eta Gaizka Sarasola egile nafarrek irabazi dabe Cafe Bar Bilbao 2013 antzerki gidoi laburren saria
2014-01-27 10:14 KultureaMikel Martinez lehiaketearen sustatzaile eta aktoreak azaldu dauenez, edizino honetan aurrekoetan baino lan gehiago aurkeztu dira (16 lan euskeraz eta 27 gaztelaniaz). Gainera, aurkeztutako lanen maila literarioa azpimarratu dau.
Euskadiko Artxibo Historikoak ateak zabaldu ditu Bilbon
2014-01-24 10:02 kulturbizEuskadiko Artxibo Historikoa, Euskadiko kultur ondarea gordeteko eta zabaltzeko eraikina, atzo zabaldu dabe Bilbon. Iñigo Urkullu lehendakariak zabaltze ekitaldian esan ebanez, espazio edegia da Artxiboa, eta izan garenaren kontaera ulergarria egiten laguntzea da haren helburua, gaur egun eta etorkizunean zer egin behar dogun jakin daigun.
Bizkaiko 33 udalerrik D ereduaren aldeko informazino kanpainea abiarazo dabe
2014-01-23 17:26 Euskerea berbagaiOrain bost urte jarri zan martxan lehen aldiz D bitamina, Aberastu bere heziketa! egitasmoa, Bizkaiko hainbat udalerritan, eta aurten be, lurraldeko 18 udalerri eta bi mankomunidade alkarlanean ibili dira.
'Tormeseko itsumutila' animazinozko pelikulea aurkeztu dau Juanba Berasategik
2014-01-23 14:20 BarriakOrixek 1929an egindako itzulpena dau oinarri Elkar etxeak aurkeztu barri dauen Tormeseko itsumutila DVDak. Juanba Berasategi zuzendaria bersino hori erabili dau animazinozko pelikulea egiteko. Gaztelaniaz eta ingelesez be produzidu dabe filma.
Bilboko Udaltegien ekinbidez martxan dago Expodistrito
2014-01-23 13:32 KultureaExpodistritok, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko dan aldi baterako erakusketa zikloak, oraintsu jarri dau martxan urteko lehen hiruhilekorako programea: argazki erakusketa bi, eskultura erakusketa bi eta hiru margo erakusketa, hain zuzen be.
Luis Gardek eta Karlos Linazasorok pema liburu bana kaleratu dabe
2014-01-23 11:40 KultureaTrenen abiadura liburua argitaratu dau Luis Garde iruindarrak, eta A zer lau elementu!, Karlos Linazasoro tolosarrak, batak helduentzako eta besteak umeentzako. Pamiela argitaletxeak kaleratu ditu behar biak.
Aingeru Gorrotxategi musikariak 'Bueltaka' diskoa aurkeztu dau
2014-01-23 11:03 MusikeaBueltaka Aingeru Gorrotxategi folk kantautorearen hirugarren diskoa da. Aurretik Aingeruk Meinhattango k@ntuak (2008) eta Saguekin dantzan (2011) lanak argitaratu ditu bakarlari lez. Oraingoan be autoprodukzinora jo dau musikariak eta Elkar arduratu da diskoaren banaketaz.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...