Euskerearen erabilerea bultzatzeko lankidetzeari ekin deutsie Osakidetzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak
2016-05-09 18:21 Euskerea berbagaiErakunde biek sinatutako protokoloan jasoten danez,Osakidetzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat konpromiso hartuko ditue, euren arloan euskerearen erabilerea bultzatzeko. Hitzarmenean adostutakoa beteten dan ikusteko jarraipen batzordea eratuko dabela aurreratu dabe.
Osakidetzako zuzendari nagusi Jon Etxeberriak eta Bizkaiko Kultura diputadu Lorea Bilbaok sinatu dabe lankidetza-protokoloa, Bilboko Basurtuko ospitalean egindako ekitaldian. Bertan izan dira, era berean, Bizkaiko Erakunde Sanitario Integradu guztietako buruak eta Ana de Castro Bizkaiko Foru Aldundiko euskera zuzendaria.
Erakunde bien eskumenak aintzat hartuta, eta horreek errespetauta, hainbat konpromiso hartu ditue Osakidetzak eta Foru Aldundiak euskerearen erabileran eta normalizazinoan sakontzeko: Normalizazinoaren arloan bakotxaren ekintza-eremuak zehaztea, alkarregaz informazinoa trukatzea, euskerearen erabilerea bultzatzeko jarduerak antolatzea eta abar.
Hile biko epean, Jarraipen eta Koordinazino Batzorde Mistoa sortu beharko dabe erakunde biek, protokoloan adostutakoa beteten dan ikusteko. Era berean, Gipuzkoako eta Arabako foru aldundiakaz laster antzeko hitzarmenak sinatzeko asmoa dauka Osakidetzak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!