Barikuan jokatuko da, Legution, Oholtzapetik egitasmoko finala

Bizkaie! 2016-05-09 18:17   Bertsolaritzea

Entzuleek holan erabagita, Oihane Pereak, Manex Agirrek, Izar Mendigurenek eta Serapio Lopezek jokatuko dabe finala. Oholtzapetik Arabako Bertsozale Alkarteak sortutako formatu barritzailea da: Epaimahairik ez dago eta, beraz, saio bakotxeko entzuleek erabagiten dabe irabazlea. Maiatzaren 13ko finalean, ostera, ez da irabazlerik egongo.

Azken kanporaketea Amurrion jokatu zan, barikuan. Entzuleek Serapio Lopez izentau eben irabazle. Beragaz batera kantau eben Xabi Igoak, Paula Amilburuk eta Juan Mari Juaristik.

Hamasei parte-hartzaile eta lau kanporaketa euki ditu Oholtzapetik egitasmoak eta publikoak saio bakotxeko irabazleek kantauko dabe finalean. Arabako Bertsozale Alkarteak azaldu dauenez, saio bizi, dibertigarri eta hurrekoak izan dira. Badirudi formatu barritzailea zaleen gustukoa izan dala.

Areto txikietan eta liburutegietan egin ditue lau kanporaketak eta horrek hurreko giroa sortzen lagundu dau. Txapelketa arruntetako tensinoa ahaztuta, lasai baina maila onean ibili dira bertsolariak, Bertsozale Alkarteak egindako balorazinoaren arabera.

 

 

 

Maiatzaren 13an, barikua, finala jokatuko dabe, beraz, Pereak, Agirrek,, Mendigurenek eta Lopezek. Legutioko kultur etxean da hitzordua, 20:30ean. Antolatzaileek azaldu dabenez, ez da irabazlerik egongo, Oholtzapetik ez dalako txapelketa bat. Aintzane Irazusta gai-jartzailearen aginduetara, plazako formatuan kantauko dabe lau bertsolariek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu