Bernardo Atxagaren 'Nevadako egunak', kronikea eta nobelearean artean
2014-01-07 14:23 KultureaNevadako egunak kronikea da hasieran, eta amaieran nobelea. Halan dino liburuaren kontrazalak. 2007ko abuztutik 2008ko bagilera arte AEBetako Nevadan bizi eta ikusitakoen barri emoten dau Bernardo Atxagak lan barrian. Pamiela argitaletxeak Kondagintza izeneko sailean kaleratu dau.
Verkami kanpainea 'Tindaya, montaña sagrada' dokumentalaren alde
2014-01-07 11:10Aspaldi hontan Tindaya mendi sagraduari buruzko dokumental bat egiteko asmoa dago Kepa Aranburu Agirreren zuzendaritzapean. Ondare kultural eta arkeologikoa babestearen gaia aztertzen dauen dokumentala izango da.
Garaiko Zubiaurretarren sasoia ezagutzeko beste aukera bat, hilaren 11n eta 12an
2014-01-07 10:332014a estreinau barri, Gerediaga alkartea hasi da martxan. Valentin Maria de Zubiaurreren heriotzearen urteurrena dala eta, Gerediagak eta Garaiko Udalak hainbat kultur ekitaldi egin zituen igaz. Aurten, urtarrilaren 11n eta 12an bisita gidatuak egingo ditue gaztelaniaz, eleizatean zehar bisita gidatuen bidez Zubiaurretarren Garai ezagutzeko, alkarteko iturriek jakinarazo dabenez.
Xerezaderen Artxiboa literatur podcastaren bigarren jaia
2014-01-07 10:26 jardunaldiakXerezaderen Artxiboaren jaia 2014ko urtarrilaren 9an izango da, arratsaldeko 18:30ean, Leioako Udal Liburutegian (Jose Ramon Aketxe kalea 11). Bertan izango dira Harkaitz Cano, Izarne Cardaba, Jokin Gorozika, Edu Lartzanguren, Iñigo Roque eta Xerezaderen artxibozainak.
2013ko Bizkaie! Argazki Lehiaketeak badauka irabazlea
2014-01-03 14:33Erlantz Ortiz Santamariak bialdutako Udazken zaharra argazkiak irabazi dau Bizkaie! Argazki Lehiaketea 2013.
Bigarren saria Elurra argazkiak jaso dau, Isidro Etxeberria Tapiak bialdutakoa; eta hirugarrena, barriz, Arantzazu Altube Basterretxearen Aliva izenburuko argazkiak irabazi dau.
'Guerrilla Girls 1985-2013' erakusketea urtarrilaren 19ra arte luzatu dabe
2014-01-03 14:15 KultureaJente ugari batu dau Guerrilla Girls 1985-2013 erakusketeak, halanda ze urtarilaren 19ra arte luzatzea pentsau dabe, aste bi gehiago. Artearen mundua aztertzen dauen talde feministearen atzera begirakorik osotuena da, izan be 1985tik gaur egunera arte sortutako proiektu guztiak dagoz ikusgai Bilboko Alondigan. Sarrerea debalde da.
'Amesten' eta 'Book' Trailer egitasmoak, 2013ko Wanted Ideia Lehiaketearen irabazleak
2014-01-03 12:14Lehenengo saria, Ruth San Cristobal Garamendiren, Blanca Garate Sacristánen eta Hugo Blanc Ojedaren Amesten proiektuak irabazi dau, eta bigarrena, Garazi Basterretxea Bareak, Jone Ibarretxe De la Calek eta Irati Astobieta Lakontzak aurkeztutako Book Trailer proiektuak. Lehiaketea Udalaren Gazteria Zerbitzuak antolatutakoa da eta bertan 21 lan aurkeztu ditue, danetara.
Enrike Solinisek 'Colores del Sur' bere bakarkako lehenengo diskoa kaleratu barri dau
2014-01-03 11:12 MusikeaHamasei kantaz osotu dau Enrike Solinis musikari bilbotarrak Colores del Sur (Glossa Platinum) bere bakarkako lehenengo diskoa. Barrokoko musika europarra landu dau, batez be Espainia eta Italiako doinuak, baina bada Euskal Herrikoren bat bere, Errekaxilo fandangoa hain zuzen be. Zezeilean hasiko da behar barria jentaurrean aurkezten.
Zezeilaren 2an, Zalgizen, abiatuko dira aurtengo Maskaradak
2014-01-02 13:13Aurten, Iruri eta Zalgize-Doneztebeko gazteek eroango dabe Maskaradea herriz herri, zezeilaren 2tik aurrera. Danetara, hamalau saio egingo ditue Zuberoan zehar. Orain hamar urte lez, Iruriko Jean Etxegoien dabil prestaketa lanak zuzentzen.
Euskaltzaindiak 2012ko 'Euskera' aldizkariak kaleratu eta 'Bertze prediku batzuk' liburua sareratu ditu
2014-01-02 11:13 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak 2012an argitaraturako Euskera agerkariaren hiru zenbakiak argitaratu ditu, eta Bertze prediku batzuk liburua webgunean irakurgai ipini barri dau. Hori lanori Euskaltzaindiaren Euskaltzainak bildumearen 16. zenbakia da, eta Gratien Adema Zaldubi-ren lana jaso da bertan.
Getxo 2014ko Europako Kirol Uri izentetan daben banderak jaso ditue udalerrian
2014-01-02 09:492014ko jarduera-egitarauan, Getxo Kirolakek dobako jarduerak abiatuko ditu herriko sektore guztientzako eta, batez be, kirolaren udal erakundeak estrategikotzat joten dituan sektoreentzako (adinekoentzako, eskolumeentzako, gazteentzako eta emakumeentzako).
Zinegabonak ekimenak pelikulak euro batean eskainiko ditu urtarrilaren 4an eta 5ean
2013-12-30 16:24 BarriakEuskadiko Filmategiak eta Zineuskadi alkarteak Zinegabonak egitaraua antolatu dabe Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean, urtarrilaren 4an eta 5ean. Euro bakar baten truke ikusle gazteenek zinema pantaila handian ikusteko aukerea izango dabe.
'Avis eta Alba' gazteentzako trilogia, Aitor Aranaren proiektu barria
2013-12-30 14:35 KultureaAitor Aranak Avis eta Alba trilogia kaleratu barri dau Ibaizabal argitaletxeagaz. Irakurle gazteei zuzendutako misteriozko lana atondu dau idazle legazpiarrak, Ivan Mataren marrazkiak lagun dituala.
Joseba B. Lenoirrek lau kantako 'Tenpesta' diskoa kaleratu dau
2013-12-30 13:59 MusikeaHirugarren diskoa aurkeztu dau oraintsu Joseba B. Lenoirrek, lau kantako Tenpesta (Gaztelupeko Hotsak). Oraingoan bere ahotsa entzun ahal izango dogu, izan be hirutan kantetan dau eta. Biniloan kaleratu dabe bakar-bakarrik.
HABEk eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu barri dabe
2013-12-27 14:28 Euskerea berbagaiHezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriartek, HABEko presidente izanik, eta Euskaltzaindiko presidente Andres Urrutiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabela jakinarazo dau Akademiak. Akordio honen bitartez, erakunde biek euskerearen ezagutzan, erabileran eta sensibilizazinoan eragingo dabe eta hainbat ikerketa bultzatuko ditue.
'A la Bizkaina' dokumentala Santa Barbarako Nazinoarteko Zinema Jaialdian aurkeztuko dabe
2013-12-27 10:27 Jan edanakIgaz sortutako Screen Cuisine sukaldaritzeari eskainitako atal berezian aurkeztuko dabe Aritz Galarzak zuzendutako A la Bizkaina dokumentala. Santa Barbarako Nazinoarteko Zinema Jaialdiaren 29. edizinoa urtarrilaren 30ean hasi eta zezeilaren 9an amaituko da. Aktore ezagun-ezagunak sarituko ditue zinemaldi honetan, besteak beste Robert Redford, Cate Blanchett, Forest Whitaker eta Emma Thompson.
'Arotz. Egurraren Ibilbidea' martxan Urdaibaiko mendien ondarea eta dibersidadea ezagutzeko
2013-12-27 10:00Basoa, ondare artistiko, erlijioso eta historiko-industriala, arkitektura tradizionala, egungo egurraren erabilereak eta basoko aberastasunetik eratorritako gastronomia funtsezko elementu dira Arotz. Egurraren Ibilbidea proiektuan.
Euskaltzaindiak 'Euskal Herriko Udalen Izendegia' konsultagai jarri dau bere webgunean
2013-12-26 17:08Euskaltzaindiak Euskal Herriko Udalen Izendegia liburua sarean jarri dau, eta bere webgunean konsultau daiteke honezkero. Akademiaren Onomastika batzordeak landutako izendegia da, arau izaerea dau eta Izenak bilduma barriko 1. zenbakia da.
Donostiako Dock Of The Bay musika dokumentalen jaialdiak 18 film eskainiko ditu
2013-12-26 16:46 BarriakDonostiako Dock Of The Bay musika dokumentalei buruzko jaialdiaren zazpigarren edizinoa urtarrilaren 6tik 12ra izango da, eta 14 film eskainiko ditu lehiaketan eta beste lau lehiaketatik kanpo, Trueba zinema aretoetan eta Antzoki Zaharrean. Filmak ez eze, kontzertuak eta erakusketa bat be izango dira, antolatzaileek prentsaurrekoan jakinarazo dabenez.
Joseba Mikel Ugalde idazle bermeotarrak 'Urertzeko mamarrua' liburua argitaratu dau
2013-12-26 13:31 KultureaAntonio Agirre Urertze maisua izan zan igaz argitaratutako Hirurehun eta hamar segundo haiek liburuaren protagonistea, kaleratu barri dauen Urertzeko mamarrua lanean, barriz, haren ikasle bat da personaia nagusia. Koldo Lopategi Mamarru koaderno laranja batean idazten hasi da, irakurteaz, maitasunaz, heriotzeaz.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...