'English on Tuesdays' programeari ekingo deutsie Bilbon, gazteek ingelesa praktikau daien
2016-04-26 14:21Egitasmo berezi horretan, Erasmus beken bidez Bilbora heldu diran ingeles hiztunak eta bertoko gazteak alkartu nahi ditue. Holan, ingelesa praktiketako eta hobetzeko aukerea daukie bilbotarrek. Bilboko Udalak azaldu dauenez, dobako zortzi saio egingo ditue, Bilborocken, gaur hasita.
Egitasmo berezi horretan, Erasmus beken bidez Bilbora heldu diran ingeles hiztunak eta bertoko gazteak alkartu nahi ditue. Holan, ingelesa praktiketako eta hobetzeko aukerea daukie bilbotarrek. Bilboko Udalak azaldu dauenez, dobako zortzi saio egingo ditue, Bilborocken, gaur hasita.
Laugarren urtez egingo dabe English on Tuesdays baina, oraingo edizino honetan, nobedade handiak dagoz funtzionamenduan. Izan be, alkarregaz berba egiteko topaketa hutsa baino gehiago izango dira hitzorduak: Entzumena eta irakurmena lantzeko saioak, eztabaidarako tarteak, film, telesail zein liburuen ganean berba egiteko aukerea eta abar egongo dira.
Era berean, bilbotarrak ingeles hiztunen gidari izan ahal izango dira. Bilboko kulturea, gastronomia, arkitekturea eta abar erakutsi ahal izango deutsie. Holan, bertokoek ingelesa praktikauko dabe eta kanpokoek, uria hobeto ezagutuko dabe.
Jatorrizko ingeles hiztunak diran gazteek gidatuko ditue saioak: Ingelesak, estadubatuarrak, australiarrak eta abar. Gehienak Erasmus programearen bidez heldu dira Bilbora. Ingelesa praktikau nahi dauen edozein gazte joan leiteke. Doban da eta ez da aurretik izena emon behar.
Zortzi saio egingo dira, danak Bilborock aretoan, 19:00etatik 20:30era. Apirilaren 26an, maiatzaren 10ean eta 24an, irailaren 20an, urriaren 11n eta 25ean eta zemendiaren 8an eta 22an ipini ditue hitzorduak. English on Tuesdays izenak dinoan legez, martitzenak dira guztiak.
Bilboko Udalak ez eze, Deustuko Unibersidadeak parte hartzen dau programea antolatzen. Informazino gehiago, hona idatzita: bilborock@bilbao.eus
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!