Karrikan plataformea sortu dabe, Euskal Herri guztiko kaleko arte eszenikoei laguntzeko
2016-04-27 10:32 KultureaSorkuntzea bultzatu eta berau erakusteko aukerak emotea da Karrikan plataformearen helburu nagusia. Ipar zein Hego Euskal Herriko hainbat eragilek bat egin dabe erakunde barrian, kaleko arte eszenikoak lurralde guztian sustatu nahi dituelako, muga administratiboak ahaztuta. Karrikanek dino, aukeratutako proiektuak kale arteen hitzordu garrantzitsuetara eroango dituala.
Sorkuntzea bultzatu eta berau erakusteko aukerak emotea da Karrikan plataformearen helburu nagusia. Ipar zein Hego Euskal Herriko hainbat eragilek bat egin dabe erakunde barrian, kaleko arte eszenikoak lurralde guztian sustatu nahi dituelako, muga administratiboak ahaztuta. Karrikanek dino, aukeratutako proiektuak kale arteen hitzordu garrantzitsuetara eroango dituala.
Honeek egin dabe bat Karrikan sortzeko: Bilboko, Gasteizko, Iruñeko, Zarauzko eta Hendaiako udalek, Lapurdiko Errobiko mankomunidadeak eta Nafarroako Quiero Teatro alkarteak.
Karrikan plataformeak laguntzinoa eta babesa emongo deutse kaleko arteakaz lotutako ikuskizun batzuei. Euskal Herriko zazpi lurraldeetan zabalduko dabe produkzino hori, erresidentziak egiteko aukerea emongo deutsie artistei eta beharrezko laguntzino tekniko eta administratiboa eskainiko jake.
Plataformea bultzatu daben erakundeek antolatutako jaialdietan lekua egingo deutsie aukeratutako ikuskizunei: Bilboko Kalealdian, Hendaiako Antzerkiaren Maiatzean, Gasteziko KaldeArten eta abar. Jaialdiotako bakotxean, gitxienez emonaldi bat eukiko dau proiektu aukeratuak, Karrikanek azaldu dauenez.
Proposamenak aurkezteko epea, maiatzaren 2tik bagilaren 18ra bitartekoa izango da. Kaleko zuzeneko ikuskizunetako formatu guztiak onartuko dira: Zirkua, antzerkia, jantzea... Lehentasuna emongo jake euskerazko gidoia edo berba bakoa daukien proiektuei eta, ahal dala, formatu txiki edo ertainekoak izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!