Iruña-Veleiako aztarnen benetakotasunaren aldekoek nazinoarteko topaketea egingo dabe maiatzean

Bizkaie! 2016-04-26 12:49   Euskerea berbagai

Ia hamar urte bete dira euskerazko eta latinezko idatziak topau zirala Arabako aztarnategi haretan. Faltsuak dirala ondorioztau dan arren, Euskeraren Jatorria, SOS Iruña-Veleia, Martin Ttipia eta Lurmen alkarteek benetakoak dirala aldarrikatzen dabe eta biltzarra antolatu dabe gaia aztertzeko, maiatzaren 2an hasita. Iruña Veleia Europako altxor arkeologiko, linguistiko eta historikoa dala dinoe.

Biltzarrean, bertoko eta atzerriko adituek parte hartuko dabe eta azalpenak emongo ditue aztarnategian agertutako grafitoek gordeten daben aberastasunaz. Benetakotzat jo ezkero, grafitook argibide asko emongo leukeez latinaren eta euskerearen garapena ulertzeko, kristautasunaren hasikerako pausuak ezagutzeko eta erromataren aldiko bizimoduaren barri jasoteko, topaketearen antolatzaileek ziurtatu dabenez.

Maiatzaren 2an, Donostian, Juan Martin Elexpuruk eta Konrad van der Driesschek berbaldi baten emongo dabe euren ikuspegia, Iruña-Veleiako auziari buruz. Maiatzaren 6an beste berbaldi bat egongo da, Langraitzen, gai beraren inguruan. Elexpurugaz batera, Miguel Thompsonek egingo dau berba.

Maiatzaren 7an, Gasteizko Europa jauregian, topaketearen hitzordu nagusia egongo da, nazinoarteko adituen arteko topaketea. Faltsutzea agirian geratu aurretik Iruña-Veleian lanean ibili ziran arkeologoek parte hartuko dabe, besteak beste. Berbaldiak, mahai-inguruak eta erakusketak egongo dira. Iruña-Veleiako auzia zelan bideratu aztertuko dabe.

Maiatzaren 8an bisitaldi gidatua antolatu dabe Iruña-Veleiako aztarnategira eta, hilaren 9tik 12ra, Historiak ezin du itxaron erakusketea egongo da ikusgai Langraitzen.

Maiatzaren 7ko nazinoarteko biltzarrean izena emoteko, helbide honetara idatzi behar da: euskerarenjatorria@gmail.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu