Katixa Agirreren 'Atertu arte itxaron' nobeleari saria emongo deutso 111 Akademiak

Bizkaie! 2016-04-26 10:48   Kulturea

2015eko euskerazko libururik onena dala erabagi dabe, bozketa bidez, 111 Akademiako kideek. Katixa Agirreren Atertu arte itxaron eta Ramon Saizarbitoriaren Lili eta biok izan dira aurtengo finalistak. Maiatzaren 5ean, ekitaldia egingo dau 111 Akademiak Andoainen eta bertan emongo deutsie saria Agirreri.

2015eko euskerazko libururik onena dala erabagi dabe, bozketa bidez, 111 Akademiako kideek. Katixa Agirreren Atertu arte itxaron eta Ramon Saizarbitoriaren Lili eta biok izan dira aurtengo finalistak. Maiatzaren 5ean, ekitaldia egingo dau 111 Akademiak Andoainen eta bertan emongo deutsie saria Agirreri.

Hainbat fasetan banatu dabe igazko libururik onena aukeratzeko prozesua. Lehenik eta behin, 111 Akademiako kideek liburu bana proponiduteko aukerea euki eben. Guztira, 83 kidek emon eben eretxia eta proponidutako liburuen artean bost bozkatuenak pasau ziran hurrengo fasera: Ramon Saizarbitoria, Katixa Agirre, Imanol Murua Uria, Joxemari Iturralde eta Jon Alonsoren lanak.

Bigarren fase horretan, Ramon Saizarbitoriaren Lili eta biok izan zan boto gehien jaso ebana, baina % 30era heldu barik, eta beraz, bigarren sailkatuagaz batera pasau zan behin betiko bozketara, Katixa Agirrerenagaz hain zuzen. Azken bozketa horretan, Atertu arte itxaron aukeratu dabe 111 Akademiako kideek.

Literaturea atsegin daben jentea batzen da 111 Akademian. Gaur egun, 197 kide daukaz eta urteko libururik gogokoena aukeratzeko botazinoagaz, irakurtzeko motibazinoa emon nahi deutsie kideei. Maiatzaren 5ean, Andoaingo Bastero kultur etxean, ekitaldi berezia egingo dau 111 Akademiak eta bertan jasoko dau saria Katixa Agirrek.

Elkar argitaletxeagaz plazaratu eban Katixa Agirrek Atertu arte itxaron. Bidaian Euskal Herrian zehar dabilen bikote bat da protagonistea, baina bidaia hori atxakia baino ez da, sortzen jakezan gatazkak eta kezkak dira kontakizunaren ardatza. Bidaia lasaia ezustekoz beteko da, beraz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu