Augustin Zubikarai XIII. Sarira lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da
2013-05-21 11:33 kulturbizProiektuak irailaren 30a arte bialdu daitekez helbide honetara: mrey@ondarroakoudala.net. Ana Urkizak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osotutako epaimahaiak jasotako proiektu guztiak aztertu eta euren arteko bat izentauko dau irabazle urriaren 31a baino lehen.
Zortzi euskal film, Amsterdamgo '3 Epa! Film Week' jaialdian
2013-05-21 11:08 BarriakEuskal zinemeari buruzko 3 Epa! Film Week irabazi asmorik bako egitasmoa prestau dabe Amsterdamen. Euskal zinemagintza barriena erakusteko asmoa daukie, kalidadezko lanak zabaltzea. Maiatzaren 30etik bagilaren 2ra, besteak beste, Amerikanuak, Zuloak eta Bertsolari lanak proiektauko ditue FilmhuisCavia aretoan.
Beste pausu bat, Gorbeialdeko bertso-eskolartekoa Aramaion
2013-05-20 18:45 BertsolaritzeaGasteizen sailkatutako Maddalen Arrausi eta Iñaki Tena, eta Zalduondon sailkatutako Egoitz Iradier eta Jon Unai Axpegaz batera, Sabin Aranburu eta Peru Abarrategik kantauko dabe Legutioko Arabako bertso-eskolen egunaren barruan ospatuko dan eskolarteko finalean.
'Lurrean igarota' gizakiak itxitako errastuari buruzko argazki-erakusketea eskegi dabe Bilbon
2013-05-20 18:19 KultureaGizakiak lurrean itxitako errastua dau ardatz De paso en la tierra / De passage sur la terre / Lurrean igarota erakusketeak. 50 bat artistaren argazkiak batu ditue Bilboko Udalak eta Institutu Frantsesak, ZAWP Bilbao kolektiboagaz lankidetzan.
Osakidetzako Bilbo Eskualdean 'Euskaraz bai sano' kanpainan buru-belarri
2013-05-20 17:32 Euskerea berbagaiOsakidetzako euskera planean aurrera egin guran, igazko urte amaieran abiatu zan profesional eta zerbitzu elebidunak identifiketako programearen barruan, Euskaraz bai sano goiburupeko sentsibilizazino kanpainea garatzen dabilz zerbitzu erakundeak.
EAEko 15 urtetik gorako biztanleen aren bik Internet erabilten dabe
2013-05-20 15:33Euskal Autonomia Erkidegoan 15 urtetik gorako 1.242.200 Internet-erabiltzaile dagoz, igaz baino %8 gehiago, Eustatek Informazioaren gizarteari buruzko inkesta txostenean argitaratutako datuen arabera. Arabak dauka erabiltzaile-ehunekorik handiena, biztanleen %68, hain zuzen be.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak 2011n deitutako literatur sarietako lan irabazleak argitaratu ditu
2013-05-20 14:47 kulturbizEuskal Herriko Unibersidadeko Argitalpen Zerbitzuagaz batera, Jon Sudupe Martijak (Azkoitia, 1947) euskerazko Miguel de Unamuno 2011 XIII. Saiakera saria irabazteko idatzitako Oi Europa! lana argitaratu da. Europa berbagai eta filosofo nagusiak bidaide hartuz, horreek Europaz emondako ikuspegia azaltzen dau egileak.
Zornotzan literatura bidaia antolatu dabe Baztanera, Dolores Redondoren 'Zaindari Ikusezina' lana gaitzat hartuta
2013-05-20 12:40 kulturbizKultura eta literatura aukerak eskainiz, liburutegiaren ohiko jarduerearen osogarria dan Biblioteka + programearen barruan, Amorebieta-Etxanoko Udal Liburutegiak literatura bidaia antolatu dau Baztanera (Nafarroa), inguru hori baita Dolores Redondo donostiarraren Zaindari Ikusezina eleberri ospetsuan agertzen dana.
2013ko Umore Azokeak Compagnie Daad, Ertza eta Markeliñe saritu ditu
2013-05-20 11:24 KultureaErtza konpainiaren 4 x 4 obreak jaso dau 2013ko Umore Azoka Saria Euskadiko Ikuskizun Onenari: uriko hizkuntzetan oinarritutako pultsu dramaturgikoa, planteamendu estetikoa eta soluzino teknikoagaitik, eta etnia desbardineko lau jantzarik koreografiautako arte latza egiten dabelako.
Harrobi edarra, benetan, Bizkaiko eskoletan dekoguna. Hurrengo urteetan aitamen asko izango dituez
Erantzuna | 'Kaskonduen' finala prest
Medikuntza Historiaren Euskal Museoa, munduko 30 unibersidade-museo miresgarrienetako bat
2013-05-17 15:46 KultureaXIX. eta XX. mendeetan Euskal Herriko medikuek, ospitaleek eta beste erakunde batzuek erabili dituen 6.000 objektu baino gehiagoz osotutako bilduma bat dauka, eta baita aldi bereko medikuntza entziklopedia eta liburuez osotutako liburutegi handi bat be, medikuntza garaikidearen historia kolektiboa gordetaen dauena.
Burdin Hesia I. Mendi Lasterketea bagilaren 30ean izango da Bilbo eta Laudio bitartean
2013-05-17 14:43Bilbo eta Laudio lotuko dituan Burdin Hesia Mendi Lasterketearen lehenengo edizinoa datorren bagilaren 30ean egingo da, eta parte-hartzaileak Bizkaiko uriburua Francoren tropetatik babesteko erabili ziran Gerra Zibileko trintxera eta bunkerretan zehar ibiliko dira.
Toti Martinez de Lezea eta Dolores Redondo idazleak protagonista 'Mitologia euskal literaturan' ekimenean
2013-05-17 14:22 KultureaMitologia euskal literaturan gaia berbagai hartuta, Toti Martínez de Lezea eta Dolores Redondo idazleak izango dira protagonista Eztabaidak literatureagaz ekimenean. Hitzordua: maiatzaren 21ean, arratsaldeko 19:30ean, Bilboko Bidebarrietako liburutegian.
Art After Dark ekimenean gaur Kasper Bjørke + El Txef A + Adrian Bilboko Guggenheimen
2013-05-17 12:59 MusikeaHilean behin, barikuz, Bilboko Guggenheim Museoa zabalik egoten da gauez, Art After Dark saioetan bai arteaz bai musikaz gozetako aukerea eskainiz. Fever-egaz lankidetzan antolatutako saio honeetan nazinoarteko DJ onenen musikea entzun, jantzan egin eta erakusketa interesgarriak bisitau zeinkez. Gaur, maiatzak 17, saio dotorea atondu dabe
Algortan bertso ederrak
Kontu ezaguna
Nobedadea ez da
danok dakiguna
Ikusten dot barriro
ALBE txapelduna
bermatuta dauka ta
bere etorkizuna
Erantzuna | 'Kaskonduen' finala prest
Bilboko Eskolen arteko XVIII. Antzerki Lehiaketako azken ekitaldia Arriaga Antzokian izango da
2013-05-17 11:25 KultureaEkimenean uriko 20 ikastetxetako 616 ikaslek hartu dabe parte, eta euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez egindako 36 antzezlan eszenaratu ditue.
Bermeoko XIX. Arrain Azokea maiatzaren 24tik 26ra egingo da
2013-05-17 11:06Gaztelugatxeko San Juanen ur azpian dagoan Begoñako birjinearen irudiaren 50. urteurrena da aurten, eta hari buruzko argazki erakusketa bat egongo da, Cevasek antolatuta, Nestor Basterretxea aretoan.
Bizkaiko Foru Aldundiak Ertibil Bizkaia 2013 aurkeztu dau
2013-05-16 18:14 KultureaXXXI. Ertibil Bizkaia 2013 erakusketa ibiltarian saritutako hiru artistak Patrick Grijalvo, Amaia Gracia Azketa eta Jose David Romero Martin dira.
40+1= 41, UEUren udako ikastaroak prest
2013-05-16 15:46 jardunaldiakDanetara 40+1 ikastaro antolatu ditu UEUk aurten; horreetatik 20 Eibarren (UEUren Ikastetxe Nagusian), 9 Baionan (IUT unibersidadean), 11 Iruñean (Jaso Ikastolan) eta 1 Gernikan (Astran).
Beinke.
Erantzuna | 'Kaskonduen' finala prest