Bizkaiko Foru Liburutegiak 400 liburu lagako ditu hainbat lekutan

Bizkaie! 2016-04-18 14:48   Kulturea

Apirilaren 23ko Liburuaren Nazinoarteko Eguna bookcrosssing baten bidez ospatuko dau Bizkaiko Foru Liburutegiak. Liburuak leku publikoan lagatzea, beste batek hartu eta irakurri daizan, da bookcrossingaren oinarria. Liburutegiak 400 ale inguru askatuko ditu Bizkaiko hainbat txokotan. Helduentzako ez eze, gazteentzako liburuak be itxiko ditue oraingoan.

Laugarrenez egingo dau bookcrossinga Bizkaiko Foru Liburutegiak. Baina, aurten lehenengoz, ume eta gazteentzako liburuak be badagoz tartean, helduen literatureagaz batera. Hartara, ekimenaren onuradun izan leitekezan irakurleen kopurua handituko dabe.

Apirilaren 18tik 22ra askatuko ditue 400 liburuak. Euskerazko eta gaztelaniazko tituluak aukeratu ditue, genero ugaritakoak. Eremu publikoetan, jentea hara eta hona dabilen lekuetan, lagako ditue liburuak: Plazetan, parkeetan, pasealekuetan eta abar.

Bilbon, Balmasedan, Durangon, Gernika-Lumon eta Markina-Xemeinen egingo dabe ekimena, Bizkaiko Foru Aldundiak aurreratu dauenez. Libururen bat topetan dauen personeak berau hartu eta irakurri ahal izango dau eta, bookcrossingagaz segiduteko, gero beste leku publiko baten lagateko eskatzen da, holan beste irakurle batek be disfrutau ahal daian. Mende hasikeran AEBetan sortutako sistemea da bookcrossinga.

Liburuaren Nazinoarteko Egunaren inguruko ekimen berezi hori antolatzeko, lekuan lekuko udal liburutegien laguntzinoa euki dau Foru Liburutegiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu