Senperen milaka lagunek babestu dabe Bernat Etxepare Lizeoaren eraikin barria

Bizkaie! 2016-05-09 12:08   Euskerea berbagai

Atzoko jai egunean lortutako diruagaz Bernat Etxepare Lizeoan eraikin barria eregitea da asmoa eta ez hori bakarrik, izan be, lehenengoz Lanbide Heziketako eskaintzea be egingo dabe jazotako laguntasun eta babes ekonomikoari esker. 

Jalgi lemapean ospatu da aurten 33. Herri Urrats, Bernat Etxepare Lizeoa izan dau helburu, izan be, eraikin barri bat sortzeko proiektu bat abian da 2017rako kokapen barrian martxan izan daiten. Eraikin barri horretan Seaskako lehen sare profesionala edegiko da, Ipar Euskal Herriko ume eta gazteentzako euskaraz ikasteko eskaintzea zabaltzeko helburuagaz.

Lizeoak euskerazko lehen idazle ezagunaren izena dauenez, horren esaera ospetsuenak gomutarazo nahi izan ditu Herri Urratsek Euskerea, jalgi hadi plazara... jalgi hadi mundura.

Bernat Etxepare Lizeoak antolatuta, jai egunean lortutako diruagaz eraikin barria eregitea da asmoa eta ez hori bakarrik, izan be, lehenengoz Lanbide Heziketako eskaintzea be egingo dabe jazotako laguntasun eta babes ekonomikoari esker. Horixe esan dau Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak, giro ezin hobean, milaka lagun hurreratu dirala Senpereko lakura eta balorazinoa sano positiboa dala, herriak emoten deutso babes ofiziala Iparraldeko ikastolen mobimentuari.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu