45 mezu jaso ditue 'Txioka Sarean' gabon-agurren lehiaketan

Bizkaie! 2011-12-21 14:48

Irabazleak honako honeek izan dira:

- Mezu originalena: Ander Egiluz; saria: Lekeitioko Eguren Electrodomesticos etxeak emondako Samsung Galaxy Tableta.
- Euskarri originalena: Eider Andres; saria: Areatzako SPA hotelean lagun birendako egotaldia.
- Bizkaierazko mezurik onena: Gotzon Vallejo; saria: Omago gozotegiak emondako gabonetako otzarea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Sonny Rollins, Joe Lavano eta Joshua Redman saxofoi-jotzaileak, Gasteizeko 36. Jazzaldian

Bizkaie! 2011-12-21 14:11   Musikea

Gasteizeko 36. Jazzaldiko antolatzaileak datorren urteko jaialdiaren egitaraua atontzen hasi dira, eta daborduko bertan joko daben hiru musikariren izenen barri emon dabe: Sonny Rollins, Joe Lavano eta Joshua Redman saxofoi-jotzaileak. 2012ko Gasteizeko Jazzaldia garagarrilaren 15etik 21era bitartean egingo da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Vargas Llosa Nobel saridunaren 'Pantaleon eta bisitariak' euskeratu dau Santi Leonek

Bizkaie! 2011-12-21 13:34   Kulturea

Mario Vargas Llosa 2010eko Nobel saridunaren Pantaleon eta bisitariak liburua argitaratu dau Elkar etxeak, Santi Leoneren itzulpenagaz. AED alkarteak eta argitaletxeak antolatutako Jokin Zaitegi itzulpen sariketearen emoitzea da itzulpena. Idazle peruarraren liburu ezagunenetakoa da, fikzinozko bere seigarren lana.

Caixa eta Macba museoaren bildumeak hasiko dau Bilboko Guggenheimen 2012ko egitaraua

Bizkaie! 2011-12-21 11:09   Kulturea

Bilboko Guggenheim museoko fundazinoaren patronatuak 2012ko aurrekontua eta arte-egitaraua onartu barri ditu. Datorren urtean, Caixa Fundazinoaren eta Bartzelonako MACBAren bildumea, David Hockney, Cristina García Rodero, Egon Schiele eta Claes Oldenburgen lanak izango dira ikusgai, besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Merinalde Egunean Antonio Tovar gogoratuko dau Gerediaga Alkarteak

Bizkaie! 2011-12-21 10:19

Euskera hizkuntzea izango dau ardatz aurtengo Merinalde Egunak abenduaren 27an. Urtero moduan, Gerediagako ermitan ekitaldia antolatuko dau Gerediaga Alkarteak. 1875. urtean, abenduaren 27an, Durangaldeko eleizateetako alkateak Gerediagako gune foralean azken aldiz batu zirala gogoratzen dau holan urtero.

John Talabot, urteko azkenengo Art After Dark egitarauko protagonistea

Bizkaie! 2011-12-20 17:39   Musikea

Sound Djak, Luiminilik eta John Talabotek itxiko dabe 2011ko Art After Dark musika egitaraia Bilboko Guggenheim Museoan, barikuan, hilaren 23an. Kontzertuak 22:00etan hasi eta 01:00etan amaituko dira; entzuleek, musikaz gozeteaz gan, erakusketak ikusteko aukerea be izango dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Mañasi 2011-12-20 16:31

Euskal literaturearen errealideadea, akabu baten.

Erantzuna | Irati Jimenez: 'Batez be diru-laguntzen sistema zoro honek bultzatu gaitu ixtera'

Donostiako Nazinoarteko Bake Konferentzia, Eunate Agirre eta CAF dagoz 2011ko Sabino Arana sarituen artean

Bizkaie! 2011-12-20 14:51   sariak-autortzak

Donostiako Nazioarteko Bake Konferentziak, Deustuko Unibertsitateak, Bilboko Merkataritza Ganberak, Eunate Agirre bodyboardlariak, Maite Lafourcade irakasleak eta CAF euskal enpresak jasoko dabe 2011ko Sabino Arana Saria.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Irati Jimenez: 'Batez be diru-laguntzen sistema zoro honek bultzatu gaitu ixtera'

Bizkaie! 2011-12-20 14:15   kulturbiz

Joan dan astean zabaldu eben barria: Nabarra aldizkariak argitaratzeari itxiko deutse. Irati Jimenez agerkariko zuzendariak Bizkaie!-ri adierazo deutsonez, arrazoi ekonomikoek eragin dabe erabagia, ez da borondatezkoa izan. Hamar urteren buruan, egoera ekonomikoak eta diru-laguntzen kudeaketa sistemeak itota, pena handiz itxi dabe Nabarra.

'Egunsentia' irudiak irabazi dau Bizkaie! Argazki Lehiaketea 2011

Bizkaie! 2011-12-20 11:04

Arantzazu Altuberen Egunsentia argazkia izan da aurtengo Bizkaie! Argazki Lehiaketearen irabazlea. Horrezaz gan, beste saritu bi izan dira: Natura I, Eider Elizegirena; eta, Ortzadar, Saioa Larrearena. Sariketearen epaimahaiburu Zigor Aldama kazetariak jasotako argazkien originaltasuna azpimarratu dau.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Piztien artean ibiltzen' erakusketea ikusgai dago Bilboko Arkeologi Museoan

Bizkaie! 2011-12-19 17:25   Kulturea

Piztien artean ibiltzen erakusketea inaugurau dau Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusi Gonzalo Olabarriak, Bilboko Arkeologi Museoan. Erakusketea apirilaren 29ra arte egongo da ikusgai. Milaka urtean gizakiekaz batera bizi izan ziran espezien hazurrak batu ditue, dan-danak Euskal Herriko aztarnategietan topautakoak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Getxoko Udalak I. Laburmetrai Lehiaketea abiatu dau aniztasunaren alde eta arrazakeriaren kontra zinemaren bitartez aurrera egiteko asmoz

Bizkaie! 2011-12-19 16:58   Barriak

Lanak aurkezteko epea 2012ko urtarrilaren 20tik zezeilaren 24ra bitartean egongo da zabalik. Parte hartzeko oinarriak urtarrilaren 15ean argitaratuko dira www.zubiak.getxo.net helbidean.

Turkia, Azerbaijan, Armenia eta Georgiako leku-izenak, euskeraz

Bizkaie! 2011-12-19 14:51   Euskerea berbagai

Europako toponimia arautu ostean, Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia nagusia lantzeari ekin deutso Euskaltzaindiko Exonomastika batzordeak. Lanaren lehenengo emoitzea dira 160. eta 161. arauak: Turkia, Azerbaijan, Armenia eta Georgiako toponimia eta alfabetoetako euskerarako transkripzino-erispideak jaso dira testuotan.

Kate O´Brien idazle irlandarraren ganeko liburua aurkeztuko dabe Bidebarrietan

Bizkaie! 2011-12-19 14:24   Kulturea

Aintzane Legarreta Mentxaka idazle bilbotarrak Kate O´Brien and the fiction of identity liburua aurkeztuko dau hilaren 19an, 19:00etan, Bilboko Bidebarrieta kulturgunean. Idazle irlandarra gure artean ezagutarazotea da ekimenaren helburua, batez be Mary Lavelle lanaren barri emotea.

Zinez produkzino etxea 'Kartzelako poemak' preso politikoen inguruko filma egiten dabil

Bizkaie! 2011-12-19 14:08   Barriak

Josu Martinezen ideia bat ardatz hartuta, bost presoren inguruko dokumental banagaz osotuko dabe film bat bost zinemagilek eta filma 2012ko Donostiako zinemaldian aurkeztu nahi dabe. Bost zinemagileak dira Josu Martinez, Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo zuzendaria, Txaber Larreategi zuzendaria eta Enara Goikoetxea.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskerearen ikerketan alkarregaz behar egiteko hitzarmena sinatu dau HABEK hainbat erakundegaz

Bizkaie! 2011-12-19 13:42   kulturbiz

HABE-k, Asmoz Fundazinoak, Baionako Iker-CNRS zentroak, Soziolinguistika Klusterrak eta Mintzola Fundazinoak lankidetza hitzarmena abiatu barri dabe euskerearen ganeko ikerketan alkarregaz behar egiteko.

Aitor Sarriegik irabazi dau Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2011-12-19 10:35   Bertsolaritzea

9.200 lagunen aurrean, Aitor Sarriegik irabazi dau txapela bart arratsaldean Ilunben jokatutako Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean. Danetara, 1.051 puntu eskuratu ditu finalean. Beñat Gaztelumendi izan da bigarren sailkatua; buruz burukoan sei puntuko aldea atara deutso Sarriegik Gaztelumendiri. Gaztelumendik 1.045 puntu lortu ditu.

Europako diseinatzaile grafikoak Bilbon batuko dira martian, Selected biltzarrean

Bizkaie! 2011-12-16 15:43   jardunaldiak

Bilboko Alondigan egingo da Selected Graphic Design from Europe biltzarraren hirugarren edizinoan, 2012ko martiaren 23an eta 24an. Europa osoko diseinatzaile grafikoak batuko dira Bilbon, ideia sortzaileak alkarri aurkezteko. Batzarrean, berbaldiak tailerrak eta bestelako jarduerak izango dira.

'Nabarra' aldizkariak argitaratzeari itxiko deutsola iragarri dau

Bizkaie! 2011-12-16 14:50   kulturbiz

Nabarra aldizkariak argitaratzeari itxiko deutsola iragarri dau, egoera ekonomikoak eta diru laguntzen kudeaketa sistemeak itota, agerkariaren webgunean bertan adierazo dabenez. Irati Jimenez zuzendariak eta Esteban Montorio arte zuzendariak erabagiaren ganekoak azalduko ditue martitzenean, prentsaurrekoan, Bilbon.

'Malutatxo', 'Aita zonbia naiz' eta 'Xora' euskerazko filmak estreinauko ditu Barton Filmsek

Bizkaie! 2011-12-16 14:19   Barriak

Barton Filmsek euskerazko hiru lanen estreinaldiaren barri emon barri dau, eta horrezaz gan ehundik gora pelikulako katalogoa aurkeztu dau. Estreinaldien artean, lehenengoa abenduaren 23an izango da: Malutatxo (Andres G. Scaher), animazinozkoa; ostean, urtarrilean, Aita zonbia naiz (Ricardo Ramon eta Joan Espinach); eta, martian, zubereraz egindako Xora (Peio Cachenaute).