Bilbon euskerea ikasteko deia egin dabe euskaltegiek eta Udalak
2013-09-12 17:36 Euskerea berbagaiBilbotarrak euskaltegietara erakarri gura doguz, euskalduntze bidean jarri. Bertan topauko ditue euskerearen ikaskuntzea, erabilerea eta normalizazinoa sustatzeko tresnak, azaldu dabe.
Maider Lopezen 'Making ways' lana ikusgai, Istanbulgo Biurtekoan
2013-09-12 15:32 KultureaArtista donostiarrak Making ways (2013) egitasmoa eta Ataskoa lana aurkeztuko ditu egunotan Istanbulgo 13. Biurtekoan. Irailaren 14tik 20ra bitartean egingo da biurtekoa, eta arlo publikoa foro politiko zelan bihurtzen dan aztertuko dau.
77ko giroa eta egoerea dakarz Bide Ertzean taldeak lan barrian
2013-09-12 15:29 Musikea77ko garaia hartu dogu ardatz eta abiapuntua jakinmina izanik, memoria historikoaren aldarrikapenagaz batera, transizino garaia testuinguruan kokatu eta sasoi horren ganeko hausnarketea egitea izan da asmoa. 1977an, Goardia Zibilak kontrol batean hildako Sebas osabea gogoratu eta bolada horretan ahaztuta geratu ziran biktima asko gogoan izanik etorri da diskoa.
Poesia, musikea eta ikus-entzunezkoak, Euskal Poesiaren V. BBK Jardunaldietan
2013-09-12 14:42 jardunaldiakEuskal Poesiaren V. BBK Jardunaldiak irailaren 16an abiatuko dira Bilboko BBK Aretoan. Bost saiotan, hilaren 20ra bitartean, Galatea eta Bide Ertzean taldeak, Travesía de Bilbao eta Las cicatrices del aire dokumentala, eta Tachia Quintanar aktorea izango dira protagonista nagusiak.
Irailaren 26an, '160 metros' dokumentalaren 3. atala aurkeztuko dabe Bilbon
2013-09-12 12:10 Barriak160 metros: una historia del rock en Bizkaia serie dokumentalaren 2. atala joandako irailaren 6an Interneten zabaldu ostean, hilaren 26an, eguenean, 3. atalaren jai-aurkezpena izango da Bilboko Kafe Antzokian, 20:30ean.
Eusko Jaurlaritzeak akordio zabalak proposatu ditu euskerea burruka politikotik atarateko
2013-09-12 11:22 Euskerea berbagaiPlanaren garrantzia nabarmendu dau Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, datozen urteetako hizkuntz planifikazinoa zehaztuko dauen esparru orokorra ezartzen dauelako. Edozein hizkuntzaren suspertze prozesuaren arrakastea bermatzeko hiru faktorek bat etortea beharrezkoa dala esan dau, hau da, lege esparru egoki bat, hizkuntza politika eraginkor bat, eta herritarren atxikimendoa edo aldeko jarrerea.
Gurasoei zuzendutako kanpainea abiarazo dabe euskaltegien sareak eta hezkuntza eragileek
2013-09-11 18:36 Euskerea berbagaiEuskaltegi publiko zein pribatuek eta hezkuntza arloko eragileek Transmisioa gure esku. Gurasoei begira izeneko kanpainea jarri dabe martxan, gehienbat familiei begira, eta euskerearen transmisinoa bermatzeko helburuagaz. Ekimen honen bidez, euskaltegiek dei egin deutse gurasoei euskaltegietara hurreratu eta euskerea ikasi deien.
Erabagiteko eskubidearen aldeko Gure Esku Dago dinamikea Bartzelonan
2013-09-11 15:40Bartzelonan diran euskal herritarrei erabagiteko eskubidearen alde Euskal Herrian eregi nahi diran sare eta hartu-emonak azaltzea da helburua, danon artean ideia politiko propioetatik harago batzen gaituenaren alde indarrak alkartzeko deia.
Asteon amaituko dira Euskara Irakurle Taldean eta Emakumeak eta Literatura tailerrean izena emoteko epeak
2013-09-11 14:56 kulturbizForu Liburutegiak antolatzen dituan ikastaro eta tailerretan lez, izena emotea dobakoa da eta 20na plaza eskainiko dira. Parte-hartzaileak inskripzinoaren hurrenkerearen arabera onartuko dira. Izena emoteko bideak: Foru Liburutegian, telefonoz (944 06 77 02) eta posta elektronikoz (foru_liburutegia@bizkaia.net).
Irailaren 28an, Soraluzen, egingo da aurtengo TopaEguna
2013-09-11 11:18 Euskerea berbagaiPil-Pilean euskera alkarteak eta Euskaltzaleen Topaguneak aurkeztu barri dabe irailaren 28an Soraluzen egingo dan TopaEguna. Euskaltzaleen jaieguna izatea nahi dabela azpimarratu dabe antolatzaileek. Euskaltzaleen ekarpenaren eskertze eta aldarrikapena izan nahi dau, baina jai eguna bere bai.
Ikasle Eguna azken aldiz ospatuko dau Ikasle Abertzaleak taldeak zemendiaren 16an
2013-09-10 18:17Mende laurena beteko dau aurten Ikasle Abertzaleak erakundeak, eta urteurrenagaz batera, aldaketak egingo ditu taldeak bere jardunean. Urtero Ikasle Eguna ospatzeari itxiko deutso, eguerdian Bilboko BilboRock aretoan eginiko ekitaldian azaldu dabenez.
Arma trafikoari buruzko 'Arma, tiro, bammm!' nobelea kaleratu dau Joan Mari Irigoienek
2013-09-10 17:31 KultureaJoan Mari Irigoienek aurkeztu barri dau arma trafikoari buruzko Arma, tiro, bammm! (Elkar) nobelea. Hari bi ditu liburuak, batetik, Bereibarko familia bat, bizibidez eskopeta-lantegi bat daukana, eta bestetik, Balad al Xams-eko beste familia bat
Aiko taldeak 2013-2014ko Dantzaldi Ibiltaria aurkeztu dau Donostian
2013-09-10 15:42 KultureaIruñeak eta Iparraldek ekimenagaz bat egin dabe lehenengoz, Markina-Xemeinegaz batera. Horrenbestez, aurten bederatzi dira ikastaroa egiteko aukerea eskaintzen daben uri eta herriak: Donostia, Bilbo, Galdakao, Sopela, Gernika, Durango, Iruñea, Azkain (Iparralde) eta Markina-Xemein.
Abandoko eleizate zaharra ardatz 'Osterak Bilboko Auzoetatik' bildumako hirugarren liburukian
2013-09-10 14:32 kulturbizIñaki Peredaren testuak eta Juanma Aparicioren argazkiak dituan liburuki honek, oinez egiteko bederatzi osteratxu edo ibilbide jasoten ditu. Liburuak planoak be baditu, eta horreei esker norberak bere kontura egin leikez osterak Abandoko egungo auzotik, eta baita Indautxutik, Olabeagatik, Zorrotzatik, Altamiratik, Masustegitik, Abusu-La Peñatik, Buiatik eta Errekaldeberritik be.
Irailaren 12an hasiko dira XXV. Bilbo Hiria Pop-rock Lehiaketarako sailkatu diran taldeen kontzertuak
2013-09-10 12:59 MusikeaBilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak antolatuta, 566 talde aurkeztu dira aurten eta horreetatik 40 aukeratu ditue fase finalerako. Irailaren 12tik urriaren 24ra bitartean joko dabe Bilborock aretoan XXV. Bilbo Hiria Pop-rock Lehiaketarako sailkatu diran taldeek.
EHU 'mugara heltzear' dagoala dino Iñaki Goirizelaia errektoreak ikasturte hasieran
2013-09-10 11:18Ilusinoz eta gogoz ekin deutso urte barriari Euskal Herriko Unibersidadeak, halan adierazo eban atzo Iñaki Goirizelaia errektoreak 2013/2014 ikasturtearen hasierako ekitaldian. Sasoi gatx honeetan danon konpromisoa eta lana behar dogu, ganeratu eban.
Itxaro Borda, Lutxo Egia eta Urtzi Urrutikoetxea, PENen Kongresuan dagoz Islandian
2013-09-10 11:08 kulturbizPEN International 79. kongresua egiten dago egunotan (9tik 12ra) Reykjaviken. Mundu osoko idazleak batu dira Islandiako uriburuan, gai nagusia Muga digitalak — Hizkuntza eskubideak eta adierazpen eskubidea dabela.
Getxoko 29. Nazinoarteko Folk Jaialdiak 25.000 lagun batu ditu
2013-09-09 18:20 MusikeaDomekan amaitu zan Getxoko 29. Nazinoarteko Folk Jaialdia. Lau egunez kontzertu eta jarduera ugari antolatu dira herrian, eta danetara 25.000 lagun batu ditue, antolatzaileek adierazo dabenez. Ekimen solidarioak be izan dira jaialdian, tartean, Gune Solidarioa, Munduko Eskulangintza Azokea eta Munduko Terrazea.
Iruñea-Bilbo I. Zeharkaldia egingo dabe irailaren 21ean
2013-09-09 15:50Nafarroa Kirol Elkarteak eta Club Deportivo Bilbaok Iruñea-Bilbo I. Zeharkaldia atondu dabe. Irailaren 21ean egingo dabe ibilbidea, goizeko zazpiretan hasita. 168 kilometro eta 6.000 metro positiboko desnibela dauka zeharkaldiak.
Asier Azpirozek irabazi dau Lizardi Saria
2013-09-09 15:27 BertsolaritzeaAsier Azpiroz eta Oier Aizpuruak oso saio bardindua egin eben, eta zarauztarra bigarren gelditu zan puntu bakarrera. Bertso onenaren saria be Oier Aizpuruak eroan eban, zortziko handiko lehen bertsoagaitik.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...