'Dantza Lanak / Basque Country' katalogoa aurkeztu dabe Etxeparek eta ADDE alkarteak
2013-09-09 13:00 KultureaEtxepare Euskal Institutuak eta ADDE Euskal Herriko Jantza Profesionalen Alkarteak alkarlanean sortu daben Dantza Lanak / Basque Country katalogoa aurkeztu barri dabe Fira Tàrrega azokan.
'Sacro Gra' dokumentalak jaso dau Urrezko Lehoia Veneziako Mostran
2013-09-09 12:21 BarriakGianfraco Rosik zuzendutako Sacro Gra dokumental italiarrak jaso dau Urrezko Lehoia; Italiako lan batek jaso dau aurten, 15 urtez saririk jaso barik egon eta gero, eta gainera dokumental batek jaso dau, jaialdiaren historian lehenengoz.
Todd Haynes zuzendari estadubatuarra izango da 61. Zinemaldiko epaimahaiburua
2013-09-09 11:59 BarriakDonostiako Zinemaldiko 61. edizinoko Epaimahai Ofizialeko burua Todd Haynes idazle, zuzendari eta produktore estadubatuarra izango da. Jaialdirako sarrerak asteon ipiniko ditue salgai: barikuan, hilak 13, Sail Ofizialeko galetakoak (Inaugurazinoa, Donostia Sariak eta Klausura), Internet bidez, eta ganerako kanaletan, irailaren 15ean; eta, beste saioetakoak, hilaren 15etik aurrera.
Xandra Villarren ‘Guztia Gardentasuna' izeneko lana aurkeztu dabe Bilbon
2013-09-06 12:41 KultureaIrailaren 6an, Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxolan, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeagaz loturea daben 23 ikasle eta ikerlarik sortu eta garatu daben Interbentzinoak Deustuko zubian proiektu artistikoaren zazpigarren erakusketea inaugurauko da. Gaur hasi eta irailaren 30era arte, Deustuko zubiko aginte-etxoleak Xandra Villarren Guztia Gardentasun interbentzinoa hartuko dau.
Euskerea eta helduen euskalduntzea Jaurlaritzearen lehentasuna dirala esan dau Urkulluk
2013-09-06 10:57 Euskerea berbagaiUrkulluren ustez, euskereak aurrera egin dauen saltoa, begiradea hezkuntza sisteman eta helduen euskalduntzean jarteari esker izan da, eta euskalduntzearen arloan lanean dabilzanen ahalegina goraipatu dau.
Bizkaiko Txakolinaren Tratuan Profesionaltasunari IV. Laboral Kutxa sariak baditu finalistak
2013-09-05 16:05 Jan edanakOndokoak dira finalistak: Lubarrieta (Zamudio), Gotzon (Bakio), Zarate (Bilbao) eta Jauregibarria (Zornotza) jatetxeak; eta Sustrai (Getxo), Barrukoa (Getxo), Hermo 2 (Galdakao), Copi (Astrabudua), El Bodegón (Barakaldo), Brass (Bilbo), Gaztandegi (Bilbo), Ramona (Bilbo), Corinto y Oro (Bilbo), D.O. Bilbao (Bilbo), Gure Toki (Bilbo) eta Patxi Larrocha (Bilbo) tabernak.
Suediako profesional talde batek Bermeoko jai, ohitura eta gastronomiari buruzko proiektu bat abiarazoko dau
2013-09-05 14:09Asmoa da Bermeon ospatzen diran jai egun garrantzitsu honeek zelan bizi doguzan ezagutzea eta gure kulturea eta gastronomiari buruzko proiektu bat martxan jartea. Holan, jai egunetan, Suediako artista, diseinatzaile, argazkilari eta sukaldariakaz osotutako 20 persona inguruko taldea izango da herrian.
Etxepare Euskal Institutuak Tolosako Topic zentroaren lana sustatuko dau nazinoartean
2013-09-05 11:59 kulturbizEtxepare Euskal Institutuak hitzarmena sinatu dau Tolosako Ekinbide Etxeagaz (TEE), Topic Tolosako Nazinoarteko Txotxongilo Zentroaren nazinoarteko ahalegina sustatzeko konpromisoa hartuz. Aizpea Goenaga zuzendariak sinatu dau hitzarmena Etxepare Institutuaren aldetik, eta Elena Basaigoitia presidenteak, TEEren aldetik.
Esne Beltzak 5Gora zigilu diskografiko barria sortuko dau
2013-09-05 10:59 MusikeaDatorren zemendiaren erdialdera kaleratuko dau Esne Beltzak bere laugarren diskoa izango dana. Auto produkzinoaren bidetik, 5Gora zigiluagaz argitaratuko daben lehenengoa izango da eta arlo musikalean barrikuntzak ekarriko ditu.
Idatzi zure erantzuna HTML ettkeia hauek erabil ditzakezu: Jakinarazi e-mailez erantzun gehiago datozenean
Erantzuna | 'Aldaketea' heldu da Jaurlaritzaren lan eskaintza publikora
Sei film eta ekitaldi handi bi izango dira Donostia Zinemaldiko 'Savage Cinema' sailaren lehen edizinoan
2013-09-04 14:12 BarriakSei pelikula eta bi ekitaldi handi izango dira Donostiako 61. Zinemaldiaren barruan egingo dan Savage Cinema sailaren lehenengo edizinoko programazinoan. Lehiazkoa ez dan eta Red Bull Media House etxeagaz batera antolaturiko sailak abenturazko eta akzinozko kirolei buruzko zinemarik onena ekarriko dau pantaila handira.
Etenaren ostean, badator XI. Balendin Enbeita Bertso-paper lehiaketea
2013-09-04 11:18 BertsolaritzeaUrtebeteko etenaldiaren ostean, badator Algortako bertsolari Eskoleak antolatutako Balendin Enbeita bertso-paper lehiaketearen 11. edizinoa eta antolatzaileek zaleen bertso-jartzaile sena pizteko asmoa eta itxaropena adierazo dabe, lehendik buruan bueltaka jabiltzuezan bertsoak edo oraindino bururatu ez jatzuezanak papeleratu deizuezan.
Hezkuntza Matematikoko ikertzaileek Bilbon egingo dabe XVII. sinposioa eta urteko batzarra
2013-09-04 10:44 jardunaldiakIrailaren 5etik 7ra, SEIEM, Matematika Hezkuntzearen Ikerketarako Espainiako alkartearen XVII. sinposioa izango da UPV/EHUko Matematikearen eta Zientzia Esperimentalen Didaktika Sailak antolatua. Sinposioan 140 batzarkide batuko dira, 43 komunikazino zientifiko aztertuko ditue eta ikerketako bi mintegitan hartuko dabe parte.
Jon Kortazarrek Kirmen Uriberen lanari buruzko liburua argitaratu dau ingelesez
2013-09-03 14:44 kulturbizLiburuan Uriberen poesia eta eleberrigintzea aztertzen ditu egileak eta baita beste sortzaile batzuekaz alkarlanean egindako multimedia ikuskizunak. Era berean, Kortazarrek azken urteotako euskal literatureari buruzko azterketa zabala batu dau liburuan.
Hemen da Baionako Black & Basque festibala
2013-09-03 13:58 MusikeaIrailaren 6tik 8ra bitartean egingo dabe Baionan III. Black & Basque musika jaialdia. Barikuan, hilaren 6an hasiko da arratsaldeko 19:30ean, Angélique Kidjo, aurtengo edizinoko izarraren eskutik. Ondoren, Bal2vieux de Guéthary International Tourren txandea izango da.
Zuloak taldeak ekingo deutso zapatuan IV. Izar Star zikloari Bilbon
2013-09-03 10:56 MusikeaZuloak taldea izango da datorren zapatuan, hilaren 7an, Izar & Star zikloaren laugarren edizioa hasteko ardurea izango dauena; hitzordua Bilboko Campos Eliseos Antzokiko Kupula aretoan izango da. The Runaways talde estadubatuar mitikoa omendu eta bere kantuak interpretauko ditu euskal taldeak gaueko 21:00etatik aurrera.
Jean Haritschelharren aldeko hiletea, eguaztenean, hilaren 4an izango da Baigorrin
2013-09-02 10:28 Euskerea berbagaiJean Haritschelhar euskaltzain eta euskaltzainburu ohiaren aldeko hiletea, hilaren 4an, egingo da Baigorriko Saint-Etienne eleizan, arratsaldeko 16:00etan.
Hurrengo irailaren 6an estreinauko da online '160metros'-eko bigarren kapitulua
2013-08-30 15:00Ezkerraldea protagonista izango dauen lan horretan, 80, 90. hamarkadetako panorama musikaleko protagonista batzuk agertuko dira, Roberto Moso (Zarama) eta Lino Prieto (Parabellum), Eskorbuto, Distorsión, Euskalduna Ontziola zarratu zaneko jazoerak, langabezia, Londresen 77. urtean gertatutako punk-aren eztandea eta bestelako gaiak.
Hugh Jackmanek jasoko dau Donostia Saria Zinemaldiaren 61. edizinoan
2013-08-30 14:00 BarriakDonostia Zinemaldiaren 61. edizinoak egungo aktore ezagunenetako bati emongo deutso Donostia Saria, Hugh Jackmani, hain zuzen be. Aktoreak protagonista lez egin dauen azken filmaren (Prisoners) emonaldiaren aurretik jasoko dau saria, irailaren 27an.
Lastimea txinarrak edo japoniarrak ez izana, jaaa, ze orduan bai ezagutuko genduala boom turistiko ikaragarria.
Gu iazlehenean izan ginan Suedia aldean, eta sano zozoak dira jai kontuotarako. Ea bermiotarrokaz jaiak ganoraz ospatzen ikasten daben behintzat....
Erantzuna | Suediako profesional talde batek Bermeoko jai, ohitura eta gastronomiari buruzko proiektu bat abiarazoko dau