Zapatuan jokatuko da Bardoen finala Lesakan
2014-04-10 17:59 BertsolaritzeaZezeilaren 7an hasitako Bardoak Nafarroako taldekako bertso txapelketeak amaierako ekitaldia izango dau zapatuan, Lesakan jokatuko dan finalagaz. Azken bi hileotan Nafarroan zehar 22 saio jokatu ostean, hiru taldek lortu dabe finalerako sailkatzea: Baztango Lepatanatuek 2, Iruñeko Bertze maldikoak eta Leitzako Harrapazank. Finala 17:00etan hasiko da, Lesakako frontoian.
Miren Agur Meaberen 'Kristalezko begi bat' nobelea, 111 Akademiaren Saria
2014-04-10 15:33 sariak-autortzakAingeru Epaltzaren Gure Jerusalem galdua (Elkar) eta Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat (Susa) nobelak izan dira 2013ko 111 Akademiako finalistak. Azkenengo bozketan idazle lekeitiarraren lana aukeratu dabe irakurleek.
Liburu digitalak doban garagarriletik aurrera, EAEko udal liburutegietan
2014-04-10 14:34Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol Sailak sinatu barri dau akordioa Euskadiko Editoreen Elkarteagaz eta Euskal Editoreen Elkarteagaz. Holan, udal liburutegietako erabiltzaileek liburu digitalak debalde hartu ahal izango ditue, 21 egunez, bai liburutegietan bertan bai Internet bidez bere. Euskadiko Irakurketa Publikoko sarean 230 udal liburutegi dagoz, eta 540.000 bazkide baino gehiago ditu.
Feminismoa eta unibersidadearen arteko harremana, aztergai gaur Leioan
2014-04-10 12:52 jardunaldiakGaur, apirilak 10, Begirada Feministak 2014: unibesidadea eta feminismoaren arteko harremanak jardunaldia egingo dabe EHUko Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadean, Leioan.
Lurrunezko trena egunero ibiliko da martxan Aste Santuan
2014-04-10 11:53Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko trenen zerbitzu berezia eskainiko dau egunero Aste Santuan. Lurrunezko tren-makinea trenbidera bueltauko da jaiegunetako eskariari erantzuteko. Apirilaren 17tik 21era, biak be tartean, tren bi ipiniko ditue martxan.
Martxan dagoz Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketak
2014-04-10 11:09 BertsolaritzeaHego Uribeko bertsolariak izan dira kantetan lehenengoak. Barikuan jokatu eben lehenengo kanporaketea Arrigorriagan, eta Peio Ormazabal Villanuevak irabazi eban. Bigarren kanporaketea, gaur, eguena, jokatuko dabe Bilbon.
Iñaki Markotegi da Galtzagorri alkarteko presidente barria
2014-04-10 10:49 kulturbizGaltzagorri ume eta gazte literatura alkarteak Biltzar Orokorrean aho batez erabagi ebanez, Iñaki Markotegi liburuzaina izango da aurrerantzean erakundeko presidentea. Azkenengo hiru urteotan Aitziber Alonso ilustratzailea izan da alkarteko arduradun nagusia.
Hamar ikastetxetako 200 ikasle izango dira Lauro ikastolan egingo dan Ikasle Laguntzaile V. Jardunaldian
2014-04-10 10:38Eskola bizikidetzea hobetzea helburu dauen Ikasle Laguntzaile proiektuaren bosgarren jardunaldia egingo da Lauro ikastolan eguen honetan, apirilaren 10ean, programan ibili diran hamar ikastetxeetako 200dik gora ikasleren parte-hartzeagaz. Ekitaldiaren asmoa gazte horreek autortu eta ikusarazotea da.
Ager Monasteriok eta Lore Barrenak irabazi dabe Bermeoko X. Bertsopapel Lehiaketea
2014-04-09 18:32 BertsolaritzeaBermeoko Udalak, herriko ikastetxeekaz batera antolatu dauen X. Bertsopapel Lehiaketearen irabazleek martitzenean jaso zituen sariak Nestor Basterretxea aretoan egindako ekitaldian. Ager Monasterio eta Lore Barrena irabazleek euren bertsoak kantau zituen, eta Mikel Retolaza eta Jon Arano bertsolariek be bertsotan jardun eben.
Antoni Tapiesen 'L’Esperit català' lana ikusgai dago Bilboko Arte Eder Museoan
2014-04-09 17:06 KultureaArtista katalanaren margolan enblematikoa bagilaren 30era arte egongo da Bilboko Arte Eder Museoan, Nafarroako Unibersidadea Museoaren aldi baterako maileguari esker. Antoni Tapiesek 1971n egindako lanean, senyera katalanaren lau barra bertikal agiri dira, azpia esaldiz beteta, besteak beste, libertat, Catalunya viu eta Visca Catalunya.
Okela sormen lantegia martxan Bilbon
2014-04-09 13:55 kulturbizOkela Sormen Lantegia, euskal arte garaikidea ardatz izanik pentsamendu kritikoa, gogoetea, eztabaidea eta artisten saretzea bultzatzeko asmoz jaio dan espazio edegia, topalekua eta alkargunea, arte eragileen eta herritarren arteko alkarlankidetzea eta harreman eremuak eskainiko dituana.
Oskar Arantzabalen 'Azpilkueta, ekonomiaren aitzindari' eta Mitxelko Urangaren 'Eros(ki)' lanak kalean dira
2014-04-09 12:36 kulturbizIgazko Juan Zelaia saria irabazi eben saiakerak aurkeztu barri ditu Pamiela argitaletxeak, Oskar Arantzabalek idatzitako Azpilkueta, ekonomiaren aitzindari eta Mitxelko Urangaren Eros(ki). Merkatuaren erotizazioa, erotismoaren merkatilizazioa. Upaingoa izeneko sailean kaleratu ditue.
Kimuak 2013ren aurkezpena Bilbon eta Gasteizen
2014-04-09 11:39 BarriakBilboko emonaldia Alondigako auditoriumean izango da eguaztenean, apirilaren 9an, arratsaldeko 19:00etan. Kimuak egitasmoko koordinatzaile Esther Cabero eta A Political Story film laburreko zuzendari Lander Camarero eta Mikel Llamosas protagonista izango dira bertan saioa aurkezteko.
Euskerearen Aholku Batzordeak urteko lehenengo bilkurea egin dau bart
2014-04-09 11:13 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzeak bere jarduerearen muinean jarri dau euskerearen sustapena, zeharkako lerro funtsezko bati jagokon trataerea emonez, eta Euskara 21. Itun barritu baterantz dokumentuan jasotakoa da Jaurlaritzea gauzatzen dagoan eta legealdi osoan zehar gauzatuko dauen hizkuntza politikearen gidalerroa. Euskerea Sustatzeko Ekintza Plana da gidalerro horren garapenerako tresna garrantzitsua.
Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak hitzarmena sinatu dabe
2014-04-09 11:05 Euskerea berbagaiAurtengo lankidetza hitzarmena sinatu barri dabe Nafarroako Gobernuko Euskarabideak eta Euskaltzaindiak. Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburua izan zan ekitaldian, eta Euskarabidearen izenean, Maximino Gomez erakunde horretako zuzendari kudeatzailea.
'Bertsolaritza irakaskuntzan' programea diruz laguntzeari itxi deutso Nafarroako Hezkuntza Sailak
2014-04-08 18:50 BertsolaritzeaNafarroako Bertsozale Alkarteko lehendakariak adierazo dauenez egoera horrek egoera larrian jarten dau ez bakarrik Bertsolaritza irakaskuntzan programea, baita Nafarroako Bertsozale Alkartearen proiektua bera be. Horregaitik, Hezkuntza sailari eskatu nahi deutsagu bere konpromisoak bete daizala eta Bertsolaritza irakaskuntzan programea modu duin eta iraunkorrez finantzau daiala.
'Euskara, ospeletik eguterara' erakusketa ibiltaria martxan da Gipuzkoan
2014-04-08 15:47 Euskerea berbagaiGipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Memoria Fundazinoak eta lurraldeko udalek lankidetzan antolatutako Euskara, ospeletik eguterara erakusketa ibiltaria herririk herri ibiliko da Gipuzkoan zehar, Oiartzunen hasita, euskereak bizi izandako zapalkuntzearen barri emateko.
Misia portugaldarrak III. Noites de Fado zikloa zabalduko dau apirilaren 23an, Bilboko BBK Aretoan
2014-04-08 13:46 MusikeaMisia abeslari portugaldarrak Noites de Fado zikloaren hirugarren edizinoa zabalduko dau apirilaren 23an, Bilboko BBK Aretoan. Emonaldia, zikloko beste laurak bezela, 20:00etan hasiko da, eta sarrerak BBK Aretoan, BBKren orotarako kutxazainetan eta www.bbk.es webgunean erosi daitekez.
Iban Zalduak 'Inon ez, inoiz ez' ipuin liburua argitaratu dau
2014-04-08 13:14 KultureaEstilo, gai eta luzera desbardineko 38 ipuin batu ditu Iban Zalduak Inon ez, inoiz ez (Elkar) liburuan, azkenengo hamahiru urteotan idatzitakoak. Donostian egin eban aurkezpenea, Xabier Mendiguren editorea, Ramon Saizarbitoria idazlea eta Ibon Egaña kritikaria mahaian lagun zituala.
'Naturearen argazkilariak 2014' erakusketea edegi dabe Bilboko Ondare Aretoan
2014-04-08 11:01 KultureaEuropean Wildlife Photographer of the year lehiaketako erretraturik onenak batu ditue Naturearen argazkilariak 2014 erakusketan. Horrezaz gan, aurten bertoko bost argazkilariren eta Izadiaren argazkiak eskola-umeentzako lehiaketako irabazleen beharrak be ikusgai ipini ditue Bilboko Ondare Aretoan.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...