Aiko taldeak jantza ikastaroak eskainiko ditu EHUren Bizkaia Aretoan

Bizkaie! 2014-08-08 11:32   Kulturea

Euskal jantza tradizionalak bultzatzeko hitzarmena sinatu barri dabe Aiko taldeak eta Euskal Herriko Unibersidadeak. Halanda ze, urritik bagilera bitartean, jantza talde bizkaitarrak lantegi, mintegi eta erromeriak antolatuko ditu astelehenero Bizkai Aretoan, Bilbon. Bizkaiko Campuseko Errektoreorde Carmelo Garitaonaindiak eta Aiko taldeko Sabin Bikandik sinatu dabe akordioa.

Sustrai tradizionaleko musika eta jantzearen zabalkunde soziala sustatzea kultur ondasun lez; musika eta jantza tradizionalagaz, eta folkloreagaz oro har, lotutako ezagutzak modu aktiboan transmitiduten laguntzea; eta musika eta jantza tradizionalak aisi jarduera moduan normalizetea dira akordioaren helburu garrantzitsuenak.

Aiko euskal jantza tradizionalak berreskuratzen asmoz beharrean dabilen musikari eta jantza-maisuz osotutako alkartea da. Jantzaldi ibiltariak izeneko ekimenaren bidez, euskal jantza tradizionalak gizarteratzen jarduten dau hainbat herritan. Aukera erakargarri eta naturala da jantzari ekiteko -dinoe- 2.000 lagunek baino gehiagok hartu dabe parte daborduko ikastaro, lantegi, mintegi eta erromerietan. Aiko taldeko Sabin Bikandik Irakasle-Eskolako Gradu-ondoko ikasleei mintegi espezifikoa emongo deutsie.

Jantzaldi ibiltarietan makina bat jentek ikasi edo gogoratu dau jantzan egiten. Astero izaten ditue eskolak, urritik bagilera. Datorren ikasturtean Bilbon (Bizkaia Aretoa), Donostian, Iruñean, Azkainen, Durangon, Galdakaon, Gernikan, Markinan, Sopelan eta abar izango dira. Argibide gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu