Ipiña-Bidaurrazaga bildumako lanak ikusgai, Bilboko Rekalde aretoan

Bizkaie! 2014-08-06 15:54   Kulturea

Urriaren 12ra arte zabalik dago Rekalde aretoan Aniztasunaren memoria. I/B espedientea erakusketea. Ipiña-Bidaurrazaga andra-gizonen bildumako 89 lanek osotzen dabe erakusketea. Xabier Saenz de Gorbea arte-kritikariak egin dau aukeraketea.

Urriaren 12ra arte zabalik dago Rekalde aretoan Aniztasunaren memoria. I/B espedientea erakusketea. Ipiña-Bidaurrazaga andra-gizonen bildumako 89 lanek osotzen dabe erakusketea. Xabier Saenz de Gorbea arte-kritikariak egin dau aukeraketea.

Euskal arte garaikideko bildumarik berezienetako baten jaube dira Alberto Ipiña eta Begoña Bidaurrazaga. Orain 30 urte inguru hasi ziran artelanak erosten, euskal artea ezagutzea eta ulertzen ahalegintzeko asmoz. 1950 urtetik aurrerako euskal artista ezagunenen beharrak batu ditue, tartean, Amable Arias, Jorge Oteiza, Txomin Badiola, Eduardo Txillida, Maider Lopez eta abar.

Euren bildumearen erakusketak egin ditue, 2011n, berbarako, Donibane Lohitzuneko Ducontenia etxean izan ziran ikusgai euren lanak. Bildumako piezak areto ezagun askotan egon dira: Donostiako Kursaaleko Kubo Kutxan, Koldo Mitxelena Kulturunean, Bilboko Arte Ederren Museoan, Iruñeko Nafarroako Museoan eta abar.

Ertz ugari dituan bildumea da, hasieran erositako lanak arte tradizionalenari lotuta dagoz. Ostean, jakin-mina zabaldu, eta danetariko pintura, eskultura, argazki eta bideoak batu zituen. Hirurogeita hamarreko hamarkadatik gaur egunera arte. Halako aniztasuna izanda, ibilbide desbardin ugari egin daitekez. Eta, beraz, era askotako erakusketak egin daitekez, ugariak eta desbardinak. Honako hau bat besterik ez da, dinoe erakusketearen arduradunek.

Irailaren 18an, 18:00etan, Xabier Saenz de Gorbea komisarioak erakusketearen ganeko berbaldia emongo dau Rekalden bertan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu