'Jazkerak Bizkaiko jantzetan' erakusketea ikusgai, Basauriko Pozokotxe kultur etxean

Bizkaie! 2014-09-15 18:38   Kulturea

Euskal Herriko XLII. Jantza Agerketea dala eta, Jazkerak Bizkaiko jantzetan erakusketea edegi dabe Basauriko Pozokoetxe kultur etxean. Jantziekaz batera, erropa bakotxa ze jantzatan eta noiz erabilten dan azaltzen da. Bizkaiko Jantzarien Biltzarra federazinoak da antolatzailea. Urriaren 10era arte egongo da zabalik.

Bizkaiko jazkera tradizionala ezagutzera emotea da erakusketearen helburu nagusia. Bizkaiko jantzi-bildumea persona adituen aholkularitzeagaz osotu dabela dinoe. Agiritegiak eta aspaldiko argazkiak izan ditue informazino-iturri. Jantzi bakotxaren argibideak be batu ditue, jantzeagaz beragaz lotutako bestelako datuekaz batera, banderak, doinuak eta abar.

Ikus daitekezan jantziek jantza tradizionalaren eginkizun nagusi bi gogoratzen ditue: erritu-jantzak eta gizarte-jantzak. Erritu-jantzak dira personaia garrantzitsu baten omenez egindakoak, liturgia-ospakizun eta prozesinoei edo urteko sasoi zehatzei lotuak. Ondo egituratutako koreografia eta pausoak ez ezik, jantzi jakinak be daitue jantza honeek.

Gizarte-jantzak, barriz, herritarren adierazpen kolektibo eta ludikoak dira. Modu librean sortu eta garatu izan dira eta ez dagoz, derrigor, leku, egun bati edo jazkera jakin bati lotuta. Jatorrizkoa eta kanpokoa nahastetan dira batzuetan, eta komuidadeko kide guztie zabalik dagoz, funtsezkoak dira herri-erromerietan.

Euskal Herriko Jantza Agerketea zapatuan, hilaren 19an, egingo da Solobarrian, 19:00etatik aurrera. Baina bai barikuan bai domekan eklitaldian antolatu ditue Basaurik. Argibide gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu