'Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak' liburua aurkeztu dau Josu Martinez bilbotarrak

Bizkaie! 2014-09-16 11:42   kulturbiz

Hamar igesaldi ahalegin batu ditu Josu Martinezek Tene Mujika bekearen laguntzinoagaz kaleratu barri dauen Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak beharrean. Istorio ezagunak dagoz tartean, berbarako, Segoviako igesaldia. Elkar etxeak argitaratu dau, Lekukoak izeneko bilduman.

Hamar igesaldi ahalegin batu ditu Josu Martinezek Tene Mujika bekearen laguntzinoagaz kaleratu barri dauen Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak beharrean. Istorio ezagunak dagoz tartean, berbarako, Segoviako igesaldia. Elkar etxeak argitaratu dau, Lekukoak izeneko bilduman.

Mundu mailan hainbat igesaldik izan daben ospea ikusita, beti deitu deutz atentzinoa Euskal Herrian jazo diranei buruz ze literatura gitxi dagoan, azaltzen dau egileak. Horregaitik, euskal gatazkeari lotuta, azken 50 urteetako hamar igesaldiren kronikea idatzi dau. Igesaldi ezagunak eta ezezagunak dagoz, amaiera zoriontsudunak eta txarto urten ziranak, bakarik egindakoak eta kanpoko laguntasunagaz lortutakoak. Danak, dana dala, ausardiaz eta irudimenez beteak. Modu batean edo bestean, artelanak dira, ganeratzen dau.

Igesaldietako protagonista edo laguntzaileak izan ditu informazino-iturri kasurik gehienetan. Segoviago igesaldia, esaterako, protagonista katalanetako batek kontau deutso. Martutenekoa, Joseba Sarrionandia eta Iñaki Pikabeak egindakoa, Mikel Antzaren laguntzeagaz, be jaso dau bilbotarran. Hain zuzen be, epilogoa idazle iurretarrak idatzi dau, Filosofia apur bat ihesen inguruan. Igesaldi guztiak ez ei dagoz, eta danak kontetean ez da be egilearen helburua izan. Ez da izan nire asmoa gaiari buruzko ikerketa orokor bat egitea. Lan honen helburua ez zen jasotako guztia batzea, ez eta objektibidade historikoz egindako tratadu bat osotzea be. Bistan danez, istorio asko falta dira, dino.

Josu Martinez (Bilbo, 1986) Ikus-entzunezko Komunikazino eta Kultur Antropologian ikasketak ditu. Gure Sor Lekua euskerazko lehenengo pelikulrari buruzko doktore-tesia egiten dabil. Film honeen zuzendari izan da, bakarka edo beste batzuekaz: Itsasoaren alaba (2009), Sagarren denbora (2010), Prohibido recordar (2010), Barrura begiratzeko leihoak (2012). Hitzezko txalupak liburua idatzi eban (Elkar, 2012), Alfonso Etxegaraigaz batera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu