Bizkaiko Txakolinaren 1,8 miloe litro produziduko dira aurten

Bizkaie! 2014-09-17 14:07   Jan edanak

Bizkaiko Txakolina egiteko mahats-batzea laster hasiko da, mahasti txiki batzuetan hasi dira dagoeneko beren lehenengo lanetan, nahiz eta oro har datorren astean hasiko dan mahats-batzea Bizkaian dagozan 385 hektarea mahastietan. Aurten 50 hektarea barri hasi dira mahatsa emoten eta, ondorioz, produkzinoa 1.800.000 litrokoa izango da.

Bizkaiko Txakolina egiteko mahats-batzea laster hasiko da, mahasti txiki batzuetan hasi dira dagoeneko beren lehenengo lanetan, nahiz eta oro har datorren astean hasiko dan mahats-batzea Bizkaian dagozan 385 hektarea mahastietan. Aurten 50 hektarea barri hasi dira mahatsa emoten eta, ondorioz, produkzinoa 1.800.000 litrokoa izango da. Igaz miloe bat litro eskas saldu ziran merkatuan.

Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturearen Kontseilu Arautzaileak jakinarazo dauenez, aurtengo mahats-batzea hiru aste aurreratu da gitxi gorabehera, igazkoagaz konparauta. Irailean egiten dagoan eguraldi ezin hobearen eta udabarri eta uda onaren eraginez etorri da aurrerapena, hau da, orain dala 12 hilebete gertatu zanaren kontrakoa.

Kontuak kontu, Bizkaiko Txakolinaren mahastiek itxura ezin hobea dabela adierazo dabe adituek, bai kopuruan eta bai kalidadean be. Hori dala eta, aurreikuspenaren arabera aurten normaltasuna bueltauko da, 2013. urte negargarriaren ondoren.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu