Xabier Mendigurenek 'Arantzak barrurantz' ipuin liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2014-09-18 12:53   Kulturea

Azkenengo urteotan idatzitako bost kontakizun jaso ditu Xabier Mendiguren idazle eta editoreak Arantzak barrurantz (Elkar) liburuan. Nora ezean dabilzan personaiak sortu ditu, arantza zaharren bat atera behar dabenak edo barruan daukiezan bakotasunak zelan izentau ez dakienak.

Azkenengo urteotan idatzitako bost kontakizun jaso ditu Xabier Mendiguren idazle eta editoreak Arantzak barrurantz (Elkar) liburuan. Nora ezean dabilzan personaiak sortu ditu, arantza zaharren bat atera behar dabenak edo barruan daukiezan bakotasunak zelan izentau ez dakienak.

Gogoz kontrako turista batek bidaiak zergatik ez dituan maite azalduko dau; bere bizitza gorabeheratsua azkenetan dala jakinik, gaztetan gauzatu bako maitasun haren kapitulua amaitu nahiko dau herrira bueltau danak; besteen traumak osatzen lan egiten dauen psikologoak gogora ekarri beharko dau, gura ez bau be, ahaztutea nahiago leuken atxiloketa haretan jazotakoa.

Istorio triste edo ilunak ez badira be, nostalgia asko daukiela autortu eban egileak aurkezpenean. Ipuinen artean ez dago loturarik, baina bostak sasoi berean idatzitakoak dira. Ez dut loturarik topau gura izan, baina derrigor egongo dira, persona berak garai berean idatzitakoak dira eta. Beharbada, bizitzaren erdia pasauta daukien personaiak dira nagusi, neurri batean gomutapenetatik bizi diranak, baina halan be geroari begiratu beste erremediorik ez dabenak, arazoak arazo, azaltzen dau egileak.

Xabier Mendiguren Elizegi (Donostia, 1964) Elkar argitaletxeko editorea da, gazte eta helduentzako literatur arduraduna hain zuzen be. Bere sormen lanean ia genero guztiak landu ditu, ume edo gazte literaturea, ipuingintzea, nobelea edota antzerkia.Besteak beste Lizardi, Toribio Altzaga eta Donostia Hiria sariak irabazi ditu.

Bere lanen artean dagoz: Bihotz gosetien kluba (2005, Elkar); Karabana batean bizi naiz (2006, Elkar); Lierni eta Marrokoa (2007, Elkar); Elvis hil zen urtean (2007, Elkar); Miss txatarra (2007, Elkar); Tatuaje bat daukat, eta zer? (2008, Elkar); Sakoneta (2011, Elkar), Motozerra (2011, Elkar), Pobreak gara eta zer? (2012, Elkar), Kulerozahar (2012, Elkar), Printzesa txisontzia (2014, Elkar).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu