'Ibaiondo Dantzan' jantza urbanoa eta garaikidea Bilbon
2022-09-12 08:20 kulturbizIrailaren 16an eta 17an izango dira hitzorduak.
Klown eta Pailazoen Nazinoarteko Jaialdia egingo da asteburuan Arrigorriagan
2016-05-04 14:33 kulturbizBarikuan, maiatzak 6, hasi eta domekara bitartean, 13 konpainiaren ikuskizunek hartuko dabe Arrigorriaga, klown eta pailazoen nazinoarteko jaialdiaren 21. edizinoan. Tartean, lau euskal konpainia izango dira. Publiko guztientzako egitaraua dakarrela dinoe antolatzaileek. Jarduera osogarrien artean, erakusketa bat eta umeentzako jarduerak dagoz.
Magoen eta eskapisten topaleku izango dira Bilboko Txurdinaga eta Otxarkoaga maiatzean
2016-05-02 14:03 kulturbizHogei mago, prestidigitadore eta eskapista inguruk parte hartuko dabe Bilboko 12. Magia Topaketetan, maiatzaren 5etik 29ra. Era berean, Euskadiko eta Munduko Izarren Galea eta zaleentzako lehiaketea eratu ditue. Ekitaldi guztiak 3. barrutian izango dira, hau da, Txurdinagan eta Otxarkoagan. Izan be, bertako merkatari alkarteak dira antolatzaile, Bilboko Udalagaz batera.
Azkuna Zentroak 'Prototipoak', forma artistiko barrien nazinoarteko topaketea antolatu dau maiatzaren 25etik 29ra
2016-04-29 11:01 kulturbizAzkuna Zentroak Forma Artistiko Barrien Nazinoarteko Topaketea antolatu dau maiatzaren 25etik 29ra arte, Prototipoak izenburupean. Topaketa honek 3, 2, 1. Forma Eszeniko Barrien Nazinoarteko Topaketa programeari jarraipena emon nahi deutso, hiru urtez, arte eszenikoez bete eban topaketea.
SD Eibar Fundazinoak kaleratutako 'SD Eibar 75. urteurrena - 1940 X 2015' liburua kalean dago
2016-04-28 17:37 kulturbizJesus Gutierrez Arosak idatzitako liburuak 208 orrialde eta 150 argazki ditu eta dokumentu aparta da Eibarren futbolak historian zehar izan dauen bilakaerea hurretik ezagutzeko. Eibar Futbol Taldeak 75 urte bete zituan 2015ean eta liburua aurten kaleratu da.
'Markak (Gernika 2016)'
2016-04-26 18:08 kulturbizBernardo Atxaga idazlearen Markak liburua eta izen bereko dokumentala ditu oinarri ikuskizun honek. Gernikaren sinbologiara hurreratzeko ahalegin poetikoa da. Bizitzaren joan etorrian inork ez dau mundu hau aztarna edo marka propiorik barik itxi gura. Hemen egon ginan, egun batean bizirik egon ginan hemen adierazoten daben markak ixten doguz han eta hemen. Gernikak eta 1937ko bonbardaketeak hainbat marka eragin ditu.
Loraldia Festibala euskal kulturearen udabarriko erreferentzia izateko bidean da
2016-04-25 17:36 kulturbizHamasei egunez jarraian, apirilaren 9tik 24ra bitartean, euskal kultureak Bilboko hamaika areto eta kale hartu ditu, eta uria udabarriko euskal kultur garaikidearen erreferentzia izateko bidean jarri da. Bilbon egoan hutsune bat betetera heldu da II. Loraldia, eta behar horri bikain erantzun deutso.
Bilboko Guggenheimek artelanak ikasleei hurreratzeko plataforma digitala sortu dau
2016-04-25 14:26 kulturbizUnidade didaktiko interaktiboak deskargauta, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako neska-mutilek Bilboko Guggenheim Museoko artelan batzuen ganeko informazinoa, jarduerak, irudiak eta bideoak eukiko ditue eskura. Dobako 20 kurso dira, iTunes plataformearen bidez eskuratu leitekezanak. Zornotzako Lauaxeta ikastolako irakasle bat ibili da proiektua garatzeko lantaldean.
Gerediaga eta Alaine Agirre idazlea saritu ditu Elkar Fundazinoak
2016-04-22 12:12 kulturbizElkar Fundazinoak elkar sariak banatu ditu bart Andoainen. Gerediaga alkartearen ibilbidea saritu dabe eta Alaine Agirre idazle bermeotarrak Joseba Jaka bekea eskuratu dau.
Apirilaren 23an ospatuko dabe II. Jentilak Diman eguna
2016-04-18 14:30 kulturbizAntolaketa lanetan dabilen Txumuluxueta kultur alkarteak jakitera emon dauenez, apirilaren 23an ospatuko da II. Jentilak Diman eguna. Mitologian herriak dauen nortasuna eta aberastasuna ezagutzera emotea dau helburu ospakizunak. Aurten egun osoko programea osotu dabe, nahiz eta gaueko ikuskizuna izan ekintzarik indartsu eta deigarriena.
Bizkaiak bat egin dau monumentuen eta leku historikoen egunagaz
2016-04-18 11:14 kulturbizApirilaren 18a Monumentuen eta Leku Historikoen Nazinoarteko Eguna da eta, hitzordu horregaz bat eginaz, jarduera ugari antolatu ditue Bizkaiko museo eta gune arkeologikoetan, apirilaren bigarren hamabostaldian. Dobako bisitaldiak, umeentzako tailerrak, berbaldiak eta abar egongo dirala aurreratu dau Bizkaiko Foru Aldundiak.
Ikusi eta Ikasi umeentzako astialdi programan 6.500 neska-mutilek parte hartu dabe aurten
2016-04-15 10:24 kulturbizBilboko Udalak eta Topaguneak antolatzen dabe urtero Ikusi eta Ikasi, urte bi eta zortzi bitarteko umeei euskerazko astialdirako eskaintzea emoteko. Aurten, 12. edizinoan, 58 jarduera egon dira eta 6.500 neska-mutilek parte hartu dabe. Bilborock aretoan egin dabe amaierako jaia eta opariak banatu deutsiez parte-hartzaileei.
Kaleko kulturea ardatz, Break On Stage jaialdia egingo dabe zapatuan Bilbon
2016-04-12 15:07 kulturbizAurreko urteetan legez, Miribilla auzoko Bilbao Arena pabilioiak hartuko dau Break On Stage, kultura urbanoen nazinoarteko jaialdia zapatuan, apirilak 16. Arratsaldeko 19:00etan hasita, jantzea, musikea eta kirola buztartuko ditue 20 ikuskizun baino gehiagotan. Munduko break-dance emonaldirik onenaren saria irabazi dauen Arcopom Crew taldea izango da saioko izar nabarmenena.
EHUren Udako Ikastaroetan gai ugari landuko ditue
2016-04-12 11:21 kulturbizEHUren Udako Ikastaroen 35. edizinoan, eskaintzea zabalduko dabe, unibersidadearen plan estrategikoak jasoten dauenari kasu eginaz. Ohiko moduan, alor ugaritako ikastaroak, mintegiak eta abar dagoz aukeran, 180 jarduera guztira. Une honetan interes handiena sortzen daben gaietan arretea ipini dabe. Izena emoteko epea zabalik dago.
'XIII. Matematikak eguneroko bizitzan' zikloa eguenean hasiko da Bilbon
2016-04-05 15:50 kulturbizBidebarrieta Kulturguneak, Matematikak eguneroko bizitzan programearen hamahirugarren edizinoa jasoko dau apirileko eguen guztietan, matematikak eta euren errealidadea gizarte osora hurreratzeko topaketen bitartez. Programatutako lau berbaldiak, ibilbide luzeko eta zirkulu zientifikoetan ospe handiko matematikariek emongo ditue.
Bilboko Azkuna Zentroak 'Amphitryon' izeneko egoitza-programara batu ditu sorkuntzea sustatzeko hainbat ekimen
2016-03-17 10:06 kulturbizAzkuna Zentroak egoitza artistikoen programearen deialdia egin dau, produkzino barriak sustatzeko. 2016ko martiaren 8tik apirilaren 4ra arte zabalik egongo dan deialdi publiko honen bidez, sortzaileak hautatuko dira, urtebetean euren proiektu artistikoa landu deien zentroagaz batera.
'Txanozuritxu' operearen estreinaldia, ABAO Txiki programearen 25. urteurrenean
2016-03-11 13:17 kulturbizABAO-OLBE alkartearen programa didaktikoak mende laurena bete dauela eta, Txanozuritxu umeentzako operearen erabateko estreinaldia egingo dabe zapatuan eta domekan, Bilboko Arriaga antzokian. Txanogorritxu ipuinean oinarritutako euskerazko operea da Txanozuritxu eta Euskal Herrikoak dira sortzaile eta aktore guztiak.
'Gasteizko Toponimia V, Arratzua I' liburua aurkeztu dabe
2016-03-10 10:47 kulturbizArabako uriburuko 64 herrixketako toponimo guztiak -bai historikoak, bai eta bizirik dirautenak be- era sistematikoan batzea da Gasteizko Toponimia egitasmoaren helburua. Euskaltzaindiaren egitasmo honen datu-baseak 400.000 sarrera ditu.
Bilboko Euskal Museoko klaustro barritua zabaldu dabe
2016-03-03 10:48 kulturbizSei hileko lanen ostean, itxura barritua eta museoko piezak jasoteko baldintza aproposagoak daukaz klaustroak. Batez be, Mikeldi ezaguna hobeto babesteko neurriak hartu dira. Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea bertan dirala, ekitaldi bategaz ospatu dabe klaustro barrituaren inaugurazinoa Euskal Museoan.
Badator Loraldia
2016-03-02 10:12 kulturbizApirilaren 9tik 24ra, euskerazko kultur produkzinoaren azken loreek Bilbo uria hartuko dabe. Esparru artistiko guztietako ikuskizunak izango dira: musikea, jantzak, antzerkia, zinemea, literaturea, bertsolaritzea, performancea... Danetara, 16 egun; 30 ikuskizun baino gehiago; 50 artista baino gehiago; eta hori guztia, 11 lekutan.
Arrazoi betea du Arejitak gauzak alferrik gordetze horrekin.
Ea noiz aplikatzen dion kontua bere buruari, eta ea noiz hasten den...
»» Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VI. ...