Angela Merkel, txapeldun
2013-09-24 18:30Angela Merkelek irabazi ditu ostera be Alemaniako hauteskundeak. Hainbat lekutan ez bezala, hautesleek ez dabe zigortu boterean dagoan alderdi politikoa. Bera eta bere politikea indartuta atara dirala esan daiteke. Bere garaipena erabatekoa izan da.
Eta datorren urteko Diadan zer?
2013-09-11 20:01Itxura guztien arabera aurtengo Diadak irudi eder eta indartsua laga deusku. Espainiako prentsak ezin dau errealidadea ezkutau. Milaka eta milaka personak ilara erraldoia osotu dabe, Iparraldetik Hegoalderaino. Zenbait lekutan, ilarea baino multzoa osotu dau jentetzeak.
Sufrimendua Sirian
2013-08-26 19:24Ahoa zabalik nabil Siriako jazoerak jarraitzen. Gerra zibilan dabilz azken hilabeteetan eta ez dau emoten odol jarioa gelditu egingo danik. Azken egunotan irudi lazgarriak ikusi doguz.
Traba baino ez dau egiten
2013-08-20 16:58 Euskerea berbagaiPolitikea eta jaiak sarri ibili izan dira lotuta gurean. Bolada batean ezker abertzaleari leporatzen jakon, arrazoi guztiagaz, jaiak politizau egiten ebazala. Luze eta zabal egin leiteke berba kontu honen ganean, baina orain Espainiako Gobernuaren ordezkaria dan Carlos Urquijo sartu da jai politizatuen saltsan. Burura etorri jat aspaldiko Bizkaiko Gobernadore Zibilen jokabide negargarria.
Itsusia da baina...
2013-07-29 20:16 Begi betegarriEgun pare baten bueltan emon behar ditu esplikazinoak Mariano Raxoyk Diputaduen Kongresuan Barcenas kasua dala eta. Auskalo zer esango dauen, baina itxura guztien arabera dana guzurra dala esango dau.
Txoria txioka. Zer dino?
2013-07-15 03:19 Euskerea berbagaiEgunotan etorri jataz burura azken hauteskundeen aurretik EiTBri buruz idatzi eta zabaldu ziran agiriak. Zelan izan beharko litzakeen, zein izan beharko litzakeen bere fundamentu eta oinarri informatiboa, nori erantzun behar deutson eta zelan... Nik ez neutson babesik emon inongo agiriri orduan.
Kontzertua ala Kupoa kolokan?
2013-06-26 20:30 BertsolaritzeaBegibistan dago gure diruaren bila doazela. Espainian ez daukie behar beste dirurik euren zorrak pagetako eta euskaldunon patrikak hutsitu guran dabilz.
Jente askok ez daki ondino zergak batzeko eta Estaduaren gastuetan parte hartzeko euskal sistemea desbardina dala. Zerga gehienak batzea Diputazinoen esku dago eta Estaduak euskaldunoi eskaintzen deuskuzan zerbitzuen arabera. Hori sistemea indarrean imini zan Euskal Foruak ezabatu ziranean eta gorabehera piloa izan ditu historian zehar.
A ze txarto kudeatu daben Bielsarena!!
2013-06-12 18:25 Euskerea berbagaiEz dakit Josu Urrutiak Athleticek inoz izan dauen presidenterik eskaxena dan, giza sareetan esaten dan modura, baina onartu behar da Marcelo Bielsaren kontratua ez barrizteko erabagiak hautsak harrotu dituala Bizkaialdean. Erabagia bera eta zelan hartu dan be bai.
Normalak gu?
2013-06-03 20:20Ezin zarratu ahoa. Zelan leike? Zelan ailegau leiteke persona ezezaguna hiltera? Zer apurtuten da persona baten buru barruan haraino ailegetako? Halango mundu mistikoetan sartuta dabilena ez dagoala burutik sano pensau leiteke baina gure jokabidea be ez da beti lar normala izaten.
Frustrazinoa
2013-05-21 16:09Deigarriak iruditu jataz Donostian eta Ondarrun ikusitakoak, baina ez harrigarriak. Ustez ETAgaz kolaboratzearren atxilotuta izan diranak ez dira bestaldera joan ohikoa zan legez. Atxiloketearen zain geratu dira giza harresiak ingurauta. Atxiloketen ondoren, hainbat pintada eta burla izan dira Ertzaintza eta EAJren kontra.
Pizgarri ekonomikoak bai, baina ez bihar goizean
2013-05-13 19:05 Jan edanakAdituek esan eben 2013ko hasikeran krisialdiaren punturik gogorrena biziko genduala. Auskalo are beherago joango ete garen baina begibistan dago oso txarto gagozala. Inguruan ikusten dira ondorioak. Ez dira zenbaki ofizialak ezagutu behar: inguruko hainbatek esaten deuskue lanik barik geratu dirala, hainbatek esaten dabe euren enpresak ez deutsezala soldatarik pagetan eta lana dekien askok ahalik eta gitxien gastetan dabe etorri leitekenaren bildur diralako.
Legazpin apurtu dana
2013-04-24 19:03 MusikeaEgia esango dot: musturre okertu jatan ETBn lehengo egunean izan zan debatea ikusi nebanean. Legazpiko kontsultearen arrakasteak hautsak harrotu ditu eta badagoz ondino ezebe ulertu ez dabenak.
Esaten eben mahai-inguru haretan Legazpin hauteskundeak irabazi ebazan kandidatureak Atez atekoa eroan izan ebala bere hauteskunde programan eta hori dala eta bai ala bai burutu behar izan eban hor azalduten dana.
Arangoitikoa...
2013-04-22 17:42Twitterren nago daborduko eta izerditan nabil. Ez da bape erraza ideiak pilulatan laburbildutea. 140 karakter oso gitxi dira ideiak luze eta zabal espliketako. Kolpeak modukoak, pintzeladak, tantak...
Barregarriak
2013-04-08 18:17Nok esan dau egunotan barri barregarririk ez dagoanik? Aberri Egunaren manifestazinoan Ipar Koreako banderagaz dabilz euskal aberria aldarrikatzen (Telebistako irudietan argi ikusten da). Honegaz batera Venezuelako banderea.
Orain ikusiko dogu
2013-04-01 00:19Orain gitxi irakurri neban Eleiza katolikoa modan dagoala ostera be. Seguru nago Aita Santu barriak badaukala zerikusirik sentimendu horreetan. Ez dau ondino ezebe egin Argentinako Patxik, baina hainbat keinu egin izan ditu. Itxaropena piztuarazo egin dau.
In memoriam: Fleya de Ugalde
2013-03-04 18:23 MusikeaFleya joan jaku dinon mezua ez dot ondino sakeleko telefonotik borrau. Bere helbidea mailetik be ez dot ezabatu. Ez dot gura. Ezin dot. Ez neban uste lankide baten hilketeak nire barruan horrenbesteko kolpea emongo eustanik. Baina, jakina, Fleya ez zan edozein lankide. Txoria bera bezain beteranoa zan Fleya. Betidaniko lankidea gure departamentuan. Baina ez daigun pentsau ETBn baino ez zala ibili. Hori baino arinago Euzkadi aldizkarian ibili izan zan lanean. Eta lehenago Fleya de Ugalde izeneko txostena osotu eban
Zergaitik ete?
2013-03-01 01:00Hautsak harrotu ditu Mikel Agirreren erabagiak. Ia ia izendatzeko egoanean uko egin deutso izendapenari. Zergaitik ete? Ez dot pentsetan murrizketak egin behar izateak zerikusirik izan dauenik. Azken finean, alderdiekaz izandako bileratan egiturea egokitu behar zala argi eta garbi azaldu eban.
Aita Santu barria nor ete?
2013-02-18 19:40 Jan edanakVatikanoaren inguruko kontu guztiek zeozelako morboa sortarazoten dabe gure inguruan. Sekulako konspirazinoak, botere grina, mahai azpiko jolasak eta burrukak izaten dira Eleiza Katolikoaren goiko mailan.
Sasimartxo
2013-02-06 18:44 BarriketanEzin sinistu joan dan domekan izan genduan eguraldia. Fresko baino eguzkitsu, ibilteko aproposa. Zerikusirik ez bezperako txingorragaz edo egunotako euriagaz.
Serioa...
2013-01-31 17:38Hautsak harrotu ditu gaur El Pais egunkariak kalerau dauena. Alderdi popularreko agintari gehienek gainsoldatak jaso ei dabez euren alderditik. Froga ez da erabatekoa, baina kontua ez da txantxetakoa.