Txoria txioka. Zer dino?

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2013-07-15 03:19   Euskerea berbagai

Egunotan etorri jataz burura azken hauteskundeen aurretik EiTBri buruz idatzi eta zabaldu ziran agiriak. Zelan izan beharko litzakeen, zein izan beharko litzakeen bere fundamentu eta oinarri informatiboa, nori erantzun behar deutson eta zelan... Nik ez neutson babesik emon inongo agiriri orduan.

Ikusitakoaren arabera, horreek agiriok ez eutsien erantzunik emon EiTBk egun dituan beharrei. Komunikabide publikoen arazoak beste bide batetik doaz. Zenbait kontu kalera atara dira eta beste batzuk ez. Jantokiko langileek, garbitzaileak, eitb.comekoak,... Nazinoartean emitiduten dan kateetan goitik beherako aldaketea emon da. Satelite bidezko emisinoak desagertu dira. Estadu mailan eta Europan oro har nekez ikusten da ETB. "Estratejikoak" diran kateetan zer gertatuko dan inok ez daki seguru. Ez dago orain arteko egitureari eusteko behar beste dirurik. EiTBn be modan dago murrizketei buruz berba egitea. Benetako galdera ez da zelako EiTB gura dogun, baizik eta ze neurriko EiTB gura dogun. Eta halan jarraitu ezkero ez gaitezan harritu EiTB gura dogun ala ez galdetuten hasten badira. Euskal autogobernuaren oinarrietako bat ei zan EiTB, balio sinboliko haundia eukana. Bolada batean handia handia zan. Lar handia batzuen ustetan. Lar handia batzuen interesen arabera. Lar handia euskaldunon poltsikorako.

Gogoratu daigun publizidadetik datozen diru sarrerak sekula ez dirala horren eskasak izan eta poltsiko publikotik etorriko dana ez da, urteetan behintzat, oraingoa baino gehiagokoa izango. Beraz, galdera sorta egin beharra dago: Benetan gura dogu EiTB mantendu? Nok pagau behar dau? Eta poltsiko publikotik ezin bada gehiagorik pageu hasiko ete dira/gara lanean beste finantziazino iturri batzuk topetan? Zergaitik ez dago ia publizidaderik Interneteko plataformatan? Zergaitik Ameriketan eta Europan ikusten dan katean ez dago publizidaderik? Ez ete da lanean hasi beharko kanpoan lortuteko gurean lortuten ez dan dirua? Beste hamaikatxu galdera egin leitekez, baina ez dot uste hauxe danik planteeteko momentua. Arazo ekonomikoa oso serioa da. Eta ez dau balio errudunen bila hastea edo arazoa norberana ez dala esatea. Harrituta eta kezkatuta irakurri barri dot Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldea desagertzeko zorian dagoala. Ha be euskaldunon ikurra izan behar zan, bai gurean zein nazinoarte mailan. EiTB dan modure. Ez dira neurri bereko ikurrak, ez dira parekatu behar kirola eta komunikabideak baina,...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu