Angela Merkel, txapeldun
2013-09-24 18:30Angela Merkelek irabazi ditu ostera be Alemaniako hauteskundeak. Hainbat lekutan ez bezala, hautesleek ez dabe zigortu boterean dagoan alderdi politikoa. Bera eta bere politikea indartuta atara dirala esan daiteke. Bere garaipena erabatekoa izan da.
Ez ziran gitxi honeek hauteskundeon zain egon diranak. Pentsau eben Merkelek be zigorra hartungo ebala hautestontzietan eta halaxe austeridade politikea aldatuko ebala. Beste batzuek uste eben Angela Merkelek ikusi izan dauela aspalditik Europak daroan norabideak ez daukala bide onik eta bera be hauteskundeen zain egoala behin garaipena eskuratuta bere politikea aldatzeko.
Nik nire buruari preguntetan deutsat zergaitik aldatu behar dauen Alemaniak bere ikuspuntua euren emoitza ekonomikoak horren onak diranean eta hautesleek bere gobernua babestuten dabenean. Denporeak esango dau aldaketak badatozan ala ez, baina nok esango ete deutso Angela Merkeli komenigarria dala beste bide bat hartutea? Raxoyk, Cameronek? Obamak? Alemaniako botoemoleak, behintzat, ez datoz bat eretxi horregaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!