Serioa...
2013-01-31 17:38Hautsak harrotu ditu gaur El Pais egunkariak kalerau dauena. Alderdi popularreko agintari gehienek gainsoldatak jaso ei dabez euren alderditik. Froga ez da erabatekoa, baina kontua ez da txantxetakoa.
Jakina, politikariak eta dirua nahastuta dagozanean hasten dira komeriak, are gehiago bolada honetan. Ez dot pentsetan gainsoldatak berez lekuz kanpo dagozanik. Goi mailako politikan jasoten diran soldatak askoz baxuagoak dira enpresa munduan pagetan diranak baino eta dirua alderdiarena bazan alderdiak berak erabagiten dau zelan gastau bere dirua. Baina galderea atoan jatort burura: honeek diruongaitik zergak pagau dira? Erantzuna ezezkoa dala emoten dau. Beraz, egia bada gainsoldatak pagau dirala zergak pagau barik erabateko eskandalua montauko dala pentsetan dot. Beti uste izan dot politikoari ondo pagau behar jakola eta asko eskatu. Eta, benetan, uste dot ez jakola behar dan modura pagetan eta are gehiago eskatu behar jakola. Baina hau ez da gaurko debatea. Popularrek ukatu egiten dabe gainsoldatak jaso dabenik. Hau guzurra dala frogatuko balitz auskalo norainoko ondorioak izango litzatekezan, baina serioa da kontua, oso serioa...
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!