Normalak gu?

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2013-06-03 20:20

Ezin zarratu ahoa. Zelan leike? Zelan ailegau leiteke persona ezezaguna hiltera? Zer apurtuten da persona baten buru barruan haraino ailegetako? Halango mundu mistikoetan sartuta dabilena ez dagoala burutik sano pensau leiteke baina gure jokabidea be ez da beti lar normala izaten.

Argitu beharko da benetan zer pasau dan, baina itxuraz gizon horrek hainbat andra hil ditu. Hildakoak prostitutak ei ziran. Inok ez dau honeen ganean galderarik egiten. Inor ez ei da konturau desagertu egin ziranik.  Gu normalak ei gara (eta besteak ez-normalak), baina personak desagerten badira ezelango errasturik laga barik, gurea ez da gizarte normala.

Orain morboa da nagusi. Komunikabideetan daturik odoltsuenak agertuten dira. Pelikuletan ikusi doguzan eszenak Bilboko lokal batean jazo dira. Nazkagarria, gogorra, sinistezina, baina begira jarraitzen dogu. Adi-adi.

Normalak gara, bai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu