Traba baino ez dau egiten

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2013-08-20 16:58   Euskerea berbagai

Politikea eta jaiak sarri ibili izan dira lotuta gurean. Bolada batean ezker abertzaleari leporatzen jakon, arrazoi guztiagaz, jaiak politizau egiten ebazala. Luze eta zabal egin leiteke berba kontu honen ganean, baina orain Espainiako Gobernuaren ordezkaria dan Carlos Urquijo sartu da jai politizatuen saltsan. Burura etorri jat aspaldiko Bizkaiko Gobernadore Zibilen jokabide negargarria.

Ez dago ukatzerik Bilboko konpartsa askoren atzetik egitura politikoak dagozala. Eta egia da, bestalde, ezker abertzalekoak diran beste batzuk be txupinerak izan dirala aurreko urteotan. Baina Urquijoren interbentzinoariĀ esker, uniforme gorria barik horren azpian dagoan pertsonearen ideologiak hartu dau nagusitasuna. Eta ez dot pentsetan hauxe dala gure herriak behar dauena. Normalizazinorako bidean ez dabe laguntzen giroa petralduteko mugimenduek.

Barriro be errepetidu behar da urteetan ekarri dotan argudioa. Artola anderea ETAko preso baten arrebea da, ilegalizauta izan ziran zerrendatan hartu eban parte. Beraz, badauka bere ideologia. Baina kaletik libre doan pertsonea da, bere eskubide guztiekaz. Nik dakidanez, ez dago bere kontra ezelango akusazinorik. Bere ideiak izatearren eta famili bat izatearren ezin da deliturik leporatu. Non dago arazoa orduan?

Berba egin beharko da egunen batean Bilboko Aste Nagusian mugituten danaren inguruan, baina ez dot pentsetan oraingo hau dala giroa ozpinduteko momenturik onena. Dinamiteroa deitu dautsonak bete betean asmau dau. Bere postuak zentzurik ez daukala esan dauenak are gehiago. Murrizketa garai honetan, zergaitik ez murriztu giroa lasaitzeko orduan horrenbesteko traba egiten dauen kargu hori?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu