Pizgarri ekonomikoak bai, baina ez bihar goizean

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2013-05-13 19:05   Jan edanak

Adituek esan eben 2013ko hasikeran krisialdiaren punturik gogorrena biziko genduala. Auskalo are beherago joango ete garen baina begibistan dago oso txarto gagozala. Inguruan ikusten dira ondorioak. Ez dira zenbaki ofizialak ezagutu behar: inguruko hainbatek esaten deuskue lanik barik geratu dirala, hainbatek esaten dabe euren enpresak ez deutsezala soldatarik pagetan eta lana dekien askok ahalik eta gitxien gastetan dabe etorri leitekenaren bildur diralako.

Alderdi Popularraren ingurukoek jakinarazo dabe kimu berdeak ikusten dabezala eta Espainiako ekonomia laster berpiztuko dala. Popularrak ez diran askok, ostera, Alemaniatik (eta ez Alemaniatik bakarrik) datozan austeridade politikek huts egin dabela.

Logika ekonomikoa deukie orain arte hartutako neurriek, baina ezin da ziurtatu honeek neurrioi esker zulotik atarako garen. Espainiaren arazo ekonomikorik haundiena, kanpo zorragaz batera, lehiakortasun faltea da. Beraz, “logikoa” litzake kostuak bajatuarazotea nazinoartean Espainiako produktu eta zerbitzuak lehiakorragoak izan daitezan. Halaxe berpiztu leiteke jarduera ekonomikoa eta honegaz batera zorra pagau leiteke.

Hori da teoriak dinona, jakina, baina langabezia eta pobrezia gero eta gehiago zabalduten danean ez dago lehiakortasuna indartzeko modurik. Are gehiago, nahiz eta kostuak gero eta gehiago bajatu, beti egongo dira soldatak eta prezioak merkeago dekiezanak.

Beste era bateko politikak burutzeko sasoia dala dinoe aditu askok. Pizgarri ekonomikoak martxan dagoz munduko hainbat lekutan: Estadu Batuetan, Japonian... Europan jarraitzen dabe/dogu austeridade politikak apliketan eta Europa da mundo mailan zulotik atarateko zailtasunik haundienak dekon zonaldea.

Baina aldaketea, inoz etorten bada, ez da egun batetik bestera etorriko. Finlandian, Austrian, Alemanian ez dabe pizgarririk martxan imini gura. Eta Alemanian hauteskunde orokorrak dekiez irailean. Eta leloak be badaki austeridade politikak bertan behera lagateak ez dauela lagunduten botuak ekarten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu