Arangoitikoa...

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2013-04-22 17:42

Twitterren nago daborduko eta izerditan nabil. Ez da bape erraza ideiak pilulatan laburbildutea. 140 karakter oso gitxi dira ideiak luze eta zabal espliketako. Kolpeak modukoak, pintzeladak, tantak...

Ikusi dotanaren arabera badagoz hori mugaori saihesten dabenak. Blogaren testuaren lehenengo berbak edo izenburua sartu eta horren ondoren linka eskegiten dabe. Linkaren atzetik 140 karakter baino gehiago daukazan testua dago. Tranpea iruditzen jat hori. 140 karakter 140 dira eta sintesia egiteko ahalmena izan behar da Twitterretik ibilteko. Ez da erraza, esan bezela, baina nok esan dau Interneteko mundu honetan ibiltea erraza danik?

Zergaitik nire goitizena? Familiko baserriaren izenetik jatort. Harrizko etxea Internetera eroatea iragana eta gaurkotasuna lotuteko modu berezia iruditu jatan.

Esan leiteke Iñaki 2.0 bihurtu nazala: bloga, Facebook, Twitter, LinkedIn... Bakotxa bere ezaugarriekaz, bakotxa bere amarrukaz. Garai batean entretenimendu modura hasi zana bizioa bihurtu dala esan leiteke. Urteetan jarraitu dagiala!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu