Frustrazinoa

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2013-05-21 16:09

Deigarriak iruditu jataz Donostian eta Ondarrun ikusitakoak, baina ez harrigarriak. Ustez ETAgaz kolaboratzearren atxilotuta izan diranak ez dira bestaldera joan ohikoa zan legez. Atxiloketearen zain geratu dira giza harresiak ingurauta. Atxiloketen ondoren, hainbat pintada eta burla izan dira Ertzaintza eta EAJren kontra.

Orain denporatxua idatzi neban ETAk bere gerra galdu izan ebala eta badakit batzuentzako berba lar gordinak izan zirala. Trukean ezebez lortu barik laga eben bertan behera burruka armatua eta Estadutik ezebe lortuteko modurik ez eukalako gelditu eban burruka armatua. Urteetan alperrikako oinaze eta sufrimendua eragitea ETAren porrota izan zan. Beste batzuek, euren gabezi eta akats guztiekaz lorpenak erakusteko gauza dira urte guzti honeetan. Eta horrek frustrazinoa eta amorrua sortarazoten dau zenbaitzuen artean. Holango jazoerak sarri ikusiko doguz ondorengo hilebeteetan. ETAren ekintzak bertan behera geratu dira, baina euren presoen egoerea ez da aldatu eta denpora luzean ez da aldatuko. ETAgaz nahastauta ibili izan ziran askok atxiloketa eta epaiketeei aurre izan beharko deutsiez. Irabazteko jaioak izan zirenok ez dabe ikusten edo ez dabe ikusi gura zein dan errealidadea. Ez da erraza barruratzea urteetako estrategiak porrot egin dauela. Are gatxagoa da Espainiako banderea imini behar izatea kargu barik geratu izanaren mehatxupean. Egoera honetan merke merkea da frustrazinoa ondoko etxera zuzendutea. Eta askoz errazagoa norberaren etxean kontuak eskatzea baino.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu