Barregarriak
2013-04-08 18:17Nok esan dau egunotan barri barregarririk ez dagoanik? Aberri Egunaren manifestazinoan Ipar Koreako banderagaz dabilz euskal aberria aldarrikatzen (Telebistako irudietan argi ikusten da). Honegaz batera Venezuelako banderea.
Hugo Chavez zanak bedeinkazinoa emon ei deutso Nicolas Maduro hautagaiari txoriaren itxurea hartuten. Gipuzkoako zabor bilketaren kontrako kontrolbakoak dabilzala salatuten dabe bertako Ezker abertzalekoek. Lezoko bizilagunak haserre ei dagoz atez-ateko sistemaren kakotxak euren etxeen hormatan baimena eskatu barik imini dabezalako. Nicolas Madurok adierazoten dau madarikazinoa jasoko dauala berari botoa emongo ez deutsona. Eta Corinnaren lekuan ibili ei zan Sara Montiel hil da. Bere Corinno joango ete da hileta elizkizunera edo familiko bat bialduko ete dau bere izenean?
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!