Orain ikusiko dogu

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2013-04-01 00:19

Orain gitxi irakurri neban Eleiza katolikoa modan dagoala ostera be. Seguru nago Aita Santu barriak badaukala zerikusirik sentimendu horreetan. Ez dau ondino ezebe egin Argentinako Patxik, baina hainbat keinu egin izan ditu. Itxaropena piztuarazo egin dau.

Inok ez daki ze neurriraino izango dan ezbardin baina begibistan dago hainbatek ezbardintasun hori ikusi gura dabela Aita Santuaren irudian. Apaltasuna eta jatortasuna Patxiren ezaugarririk nabarmenetakoak dira, baina ez da nahikoa. Ierarkian obsesionauta bizi izan dira gerripeko kontuekaz jarrera itxi eta atzerakoiak agertuarazoten. Loa galduarazo deutso estrukturearen kontrola. Ondorioz, persona askorentzako, Eleizarenak kontu zaharrak bihurtu dira. Ez dago ondino esaterik Patxik honeei erronkoi aurre egiteko gauza izango dan. Hauxe izango da bere arrakastearen edo porrotaren neurria. Honeei arazoei aurre egin barik nekez esan ahal izango da bere izendapeneak arrakastea ekarri dauenik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu