Kontzertua ala Kupoa kolokan?

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2013-06-26 20:30   Bertsolaritzea

Begibistan dago gure diruaren bila doazela. Espainian ez daukie behar beste dirurik euren zorrak pagetako eta euskaldunon patrikak hutsitu guran dabilz.

Jente askok ez daki ondino zergak batzeko eta Estaduaren gastuetan parte hartzeko euskal sistemea desbardina dala. Zerga gehienak batzea Diputazinoen esku dago eta Estaduak euskaldunoi eskaintzen deuskuzan zerbitzuen arabera. Hori sistemea indarrean imini zan Euskal Foruak ezabatu ziranean eta gorabehera piloa izan ditu historian zehar.

Urteetan gorabeherak izan dira Kontzertuagaz. Besteak beste, Kontzertuaren muina zerga sistemea aldatzeko posibilidadea da. Zergakaz batera sistema ekonomiko bera aldatzen da. Hainbat epaiketa, helegite eta sententzia izan da azken urteotan, Kontzertua ez dalako inoz izan Espainiako botere nagusien gustoko.

Baina orain kolokan dagoana ez da Kontzertua bera, Kupoa baino. Kupoa da Espainiako gastuetan parte hartuteko formulea. Modu batean ala bestean kalkulauta diru gehiago ala gitxiago. Argi dago espainolismoaren aldetik formulea aldatu gura dabela gehiago pagau daigun.

Ez dabe esaten espainiar abertzaleok Kontzertuaren sistemea pizgarria dala gure dirua hobeto kudeatzeko. Guk parte hartuten dogu Espainiako gastuetan baina Espainiak ez dau parte hartuten euskaldunon gastuetan. Inoz Espainia euskal lurraldeak baino hobeto joango balitz ez leukie gu laguntzeko ezelango beharrik. Ekonomikoki itota suertatuko litzakez euskaldunon lurraldeak.

Harira bueltauta, ez da bromea sozialistek eta popularrek planteau dabena. Diru gehiago gura dabe. Honek esan gura dau guk gitxiago izatea gura dabela.

Hasi daitezala diru kontuekaz. Gogoratu daigun zelangoa preparau dan Catalunyan euren diru kontribuzinoa dala eta. Kontu fiskalen ondorioz krisialdi politiko galantak sortu izan dira Historian zehar...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu