A ze txarto kudeatu daben Bielsarena!!

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2013-06-12 18:25   Euskerea berbagai

Ez dakit Josu Urrutiak Athleticek inoz izan dauen presidenterik eskaxena dan, giza sareetan esaten dan modura, baina onartu behar da Marcelo Bielsaren kontratua ez barrizteko erabagiak hautsak harrotu dituala Bizkaialdean. Erabagia bera eta zelan hartu dan be bai.

Karisma haundiko entrenatzailea da Bielsa: apala, langilea eta jakintsua. Baina onartu behar da, bestalde, bere urte bien arteko diferentzia ikaragarria izan dala. Lehenengo denporaldian zerua ikutu eben lehoiek joku ikusgarria eta emoitza zoragarriak lortuta. Bigarrena, barriz, oso denporaldi kaxkarra izan da.

Sudurrak esaten deust aldagelan bizi dan giroa ez dala egokiena izan. Eta ezein kolektibotan giro onik ez badago ezin topera ibili.

Zalegoaren zati haundi batek zenbait jokalarien jokabidean ikusi dabe Bielsaren bigarren urtean izandako porrotaren arrazoia. Era berean, pentsetan dabe zuzendaritza taldetik ez jakola entrenatzaileari behar besteko babesa eskaini.

Uste dot Marcelo Bielsak hirugarren denporaldia merezidu ebala. Aldagelako giroa ozpindu dabenak joanda, fitxajeren bategaz eta ia denporaldi osoan lesionauta egon diranak errekuperau eta gero, aurtengo denporaldian lortutakoa gainditzeko aukerea egoan.

Zuzendaritzatik adierazo dabe ez dakiela ondino nor izango dan entrenatzaile barria. Danok uste dogu Txingurri Valverde izango dala eta joku horrek jente asko sumindu dau. Badakie Zuzendaritza taldekoek jente askok gura ebala Bielsagaz jarraitu eta ez dago argi zer dala eta ha luzamendua. Inprobisazinotan dabilz ala zain ia giroa hotzituten dan?

Edozelan be, horren txarto kudeatu dan egoereak ez deutso lagundu Urrutiaren irudiari. Eta Josu Urrutia da, gaur egun, Athleticen irudi publikoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu