Legazpin apurtu dana
2013-04-24 19:03 MusikeaEgia esango dot: musturre okertu jatan ETBn lehengo egunean izan zan debatea ikusi nebanean. Legazpiko kontsultearen arrakasteak hautsak harrotu ditu eta badagoz ondino ezebe ulertu ez dabenak.
Esaten eben mahai-inguru haretan Legazpin hauteskundeak irabazi ebazan kandidatureak Atez atekoa eroan izan ebala bere hauteskunde programan eta hori dala eta bai ala bai burutu behar izan eban hor azalduten dana.
Halaxe da, zalantza barik, baina gogoratu behar da herritar gitxi dagozala ehuneko ehunean ados bere botua jasoten dauen alderdiagaz. Eta gehienak, zoritxarrez, ez dakie zer daroan kandidatura bakotxak bere programan. Zatiren bat, gehienez. Ganera, gogoratu behar dogu programeagaz zerikusia daukan gauza asko sartzuten dirala jokuan botua norabide batera edo bestera eroateko.
Ez daigun ahaztu jente askok Bildu koalizinoa saritu gura izan ebala ETAren su etenaren ostean. Eta horreek botuemoileok bat etorriko dira zabor batzearen sistema barriagaz ala ez.
Nahastauta dagoz Gipuzkoako agintariak euren erabagien kontrako plataformak antolatu diralako. Aginduten dagozan asko plataformatan ibilitakoak dira eta orain plataformak daukiez aurrean. Manifaren bestaldean egotea ez eurentzako goxoa gero.
Eretxiemoile batzuk hasi dira esaten hurrengo hauteskundeetan Bilduk boterea galduko dauela Gipuzkoan. Ikusteko dago hori. Hauteskunde programeagaz zerikusirik ez daukien faktoreak izan ebazan lagun orain urte parea. Auskalo ondorengo hauteskundeetan zeintzuk sartungo diran jokoan.
Halan bada, interesgarria izango da ikustea zelan joango dan legealdiaren bigarren zatia, baina mito bat apurtu da lehenengo zatian, hau da, Ezker Abertzaleak haize freskua ekarri behar ebala euskal politikagintzara.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!