Eta datorren urteko Diadan zer?
2013-09-11 20:01Itxura guztien arabera aurtengo Diadak irudi eder eta indartsua laga deusku. Espainiako prentsak ezin dau errealidadea ezkutau. Milaka eta milaka personak ilara erraldoia osotu dabe, Iparraldetik Hegoalderaino. Zenbait lekutan, ilarea baino multzoa osotu dau jentetzeak.
Persona askok uste eban Catalunyako arazoa dirua baino ez dala eta diru gehiago eskuratu ezkero urak baretu egingo dirala. Inkestek dinoenez, finantziazinoaren debatea gaindituta dago. Gehiengoak buruan dekona erabagiteko eskubidea da. Eta ez eskubidea izate hutsa. Konsultea gura ei dau Catalunyako jentearen gehiengoak. Are gehiago: % 52 independentziaren alde egongo litzake gaur egun.
Kontua da zer egingo daben bide politikoa zarratzen deutsenean. Espainiak ez dau onartuko ezelango konsultarik. Hauteskunde barriak egiteko deialdia zabalduko ete da? Eta Parlament barria osotu eta gero, zer? Euren kabuz independentzia aldarrikatu? Datorren urtean beteko dira 300 urte Borboiak Bartzelonan sartu ziranetik, Catalunyarentzako data sinbolikoa. Sudurrak esaten deust hemendik urte beterako deialdia ez dala izango, hain zuzen, giza katea egiteko...
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!