Itsusia da baina...
2013-07-29 20:16 Begi betegarriEgun pare baten bueltan emon behar ditu esplikazinoak Mariano Raxoyk Diputaduen Kongresuan Barcenas kasua dala eta. Auskalo zer esango dauen, baina itxura guztien arabera dana guzurra dala esango dau.
Edozelan be, ni harrituta nago montau dan zalaparteagaz. Barcenasek dinonez, Raxoyk eta inguruko hainbatek, gainsoldatak jaso izan zituen Gobernuan egon ziran bitartean. 50.000 euro inguru urtero. Hain gitxi?, galdetuten dautsat nire buruari.
Gutako nonok hori baino gitxiago irabazten dogu urte baten beharrean, baina goi mailatan ha diru kopurua oso diru gitxi dala esan behar da. Ez daukat ahazteko notizia kalerau zan egunean bertan jakinarazo zala Espainain 25 bankeruk miloe bat euro baino gehiago irabazi zituela aurreko urtean. Danon artean miloeak irabazi zituen urte beten. Eta horrenbesteko zalapartea 50.000 eurogaitik?
Ez deutsat ustez jazotakoari garrantzirik kendu gura. Alderdi Popularra era irregularrean finantzau egin ei da. Gainsoldatak banatu egin ei dira, legez kanpoakoak izan arren ministroentzat. Enpresa batzuk dirua popularrei emon ei deutsie honen truke kontratuak lortu ahal izateko. Eta ha guztia legez kanpokoa izateaz ganera inmorala da.
Baina ez daigun norabidea eta orekea galdu. Ez neuke esango herritarrok krisialdian galdu dogun dirua popularren boltsikoetara joan danik. Badagoz politikari ustelen mamua haizatzen dabenak barrabaskeri handiagoak ezkutetako. Jakin gurako neuke zenbat diru irabazi daben dirua emon daben enpresen jaubeek. Edo zenbait komunikabideen atzetik ezkutatzen diranak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!